#KM_Sexuinkesta bolo-bolo!

Zorionak al gara euskal herritarrok maila afektibo eta sexualean?

Otsailaren 12an jarri zen abian #KM_Sexuinkesta eta gaur, 12 egun pasa eta gero, 2000 erantzun pasatxo jaso ditugu. Mila esker bete duzuen guztioi eta beteko duzuenoi ere… emaitzak laster eskuartean!

Euskal Herritarron harreman afektibo eta sexualei buruzko inkesta anonimoa bolo-bolo dabil. Jendeak interesa aiderazi du egun harremanekiko dugun egoera zein den jakiteko. Zoriontsuak al gara? Aurreiritziek zenbateko eragina dute nahi eta egiten dugunaren artean? Euskaldunok nahi/behar adina larrutan egiten al dugu?

Fribolitatea alde batera utzita, hausnarketa kontua dela nabarmendu zuen Iñigo Arandiak Azpimarra saioan. Izan ere, bertan izan zen, Ilaski Serranorekin, galdetegiaren berri ematen eta Kaixomaitiatik sustatutako gogoeta nahia azaltzen. Ordurako 1000 erantzun beteak zeuden eta apirilerako emaitzak zabalduko zirela aipatu zuen, Aztiker Ikerketa Gunearekin datuak aztertu ondoren.

300x300_animatua

Emakumezkoen eta gizonen arteko egoera afektibo / sexualaren egoera ezberdinari buruz mintzatu ziren, hori bait da inkestaren ikergai nagusietako bat. Horrekin batera hainbat alor jorratu nahi direla nabarmendu zuen Arandiak: leialtasuna, harremanak eta internet, harreman irekiak, amodio ez erromantikoa… Eta momentuan zeuden emaitzekin zenbait goiburu bota zituen :0

” Emakumeek eta gizonek ez dute gauza bera bilatzen”

“Internet bidezko harremanekiko nahiko jarrera positiboa dago”

“%85ak dio Internet tresna on bat dela eta balio duela ligatzeko”

“Afektiboki bikain gaude”

Sexu harreman kopurua eta nahaiaren arteko diferentziak badaude

“Iritsi zarete?” “Iritsi gara”, “harrera izugarria” izan zen Iñigo Arandiaren erantzuna; izan ere, guztira 1000 erantzun espero genituen azterketa sakon eta fidagarri bat garatu ahal izateko; baina, egungo emaitzak ikusita, oso pozik eta jendearen erantzunei oso eskertuak, ez dugu helburu mugaturik jarriko…Noraino irtsiko da hau guztia?

Sexu Inkesta bete nahi duzu? Hemen duzu aukera: SEXU INKESTA BETE

Ikus Azpimarra saioko elkarrizketa:

Arandia_Azpimarra

 

argibidea