Munduak pornografia maite du. Baita zuk ere

Munduak pornografia maite du. Baita zuk ere

Egunean, 40 milioi bisitekin, pornografia kontsumitzea egunerokotasuneko zerbait dela frogatu du PornHub-ek,  bideo erotikoak eskaintzen dituen mundu mailako bigarren webgune bisitatuenak. Euskal Herrian, egunero 7.000 ordu pasatzen ditugu pornografía online ikusten, urtean 2.5 milioi ordutik gora!

El Confidencial egunkariak dioen bezala, orain dela gutxi arte oso zaila zen pornografiari eta joera sexualei buruzko ikerketa soziologiko sendo / zintzoak burutzea. Tabu-ak ziren horiek eta azterketen emaitzak ez ziren bat ere zehatzak, jendea ez bait zegoen prest euren intimitatearen alderdi hori partekatzeko.

Interneten hazkundearekin batera eta horrek ematen duen (ustezko?) pribatutasunari esker, sexua edota harremanen inguruan eskuragarri dagoen informazioa asko hedatu da; fenomeno horren eta pornografia eskaintzen duten webguneen arrakastaren ondorioz, orain artean soziologoek jaso ezin zuten informazio oso baliagarria biltzen ari dira.

Horrela egin du hasieran aipaturiko PornHub-ek, zeinek mundu mailako joera pornografikoak aztertzen dituzten txostenak zabaldu dituen, horien artean, Espainiar eta Frantziar estatuetakoak. Gainera, emakumearen nazioarteko hilabetea zela eta, Bustle aldizkariarekin elkarlanean, emakumezkoen interes eta jokaerak ere aztertu dituzte espreski.

Webgune honen datuen arabera, guztira, 4.400 miloi bisita jaso zituen 2015. urtean, egunean 40 milioi bisita; horietako %24a emakumezkoenak. El Conficencial-en datuen arabera, atariak 5.000 terabyte transmititzen ditu egunero bideoetan, Blu Ray formatuan  200.000 pelikula adina (estimazioa da). Facebook-ek egunero 600 terabyte erabiltzen ditu.

Bestetik, aipaturiko 4.400 milioi bisita horietatik %2a Estatu Espainiarretik datozela baieztatu dute. Horrek esan nahi du 800.000 pertsona sartzen direla egunero pornografia kontsumitzera, 192.000 emakumezko eta 608.000 gizonezko. Frantziar estatutik egindako bisita kopuru absolutoaren daturik ez dugu topatu.

300x300_animatua

PornHubeko bisiten rankingean Frantzia 5. postuan eta Espainia 10.ean kokatzen dira.

Mundu mailan, Estatu Batuak, Britania Handia eta Kanada dira webgunea gustokoen duten lurraldeak (gehien bisitatzen dutenak); Frantzia eta Espainia ere mailaketa horretako postu altuenetan kokatzen dira,  5. eta 10. postuetan, urrenez urren.

Astelehenetan, 21:00etatik 00:00etara: kanpaia eta tinbrea jotzeko* ordua!

PornHuben datuen arabera, bai Frantziar Estatuan, bai Estatu Espainiarrean ere astelehena omen da webgunea gehien bisitatzen den eguna, asteko lehenengo lanegunarekin bat eginez; asteburuetan, ordea, pornografiak ez du horrenbesteko arrakastarik (bi kasuetan larunbatetan jaisten da saio kopurua).

Hilabeteei dagokionez, maiatza da eskaera gehien dagoen hilabetea. Gutxiengoa, aldiz, abuztua da Estatu Espainiarraren kasuan eta azaroa Frantziararenean.

Ordutegiari dagokionez, gauean pizten da pornografiaren kontsumoa; 21:00etatik hasita 00:00-ak arte. Bitxia da, era berean, arratsaldeko 16:00etan jotzen duela gaina; PornHub-ek aipatu bezala, lanorduetan sartzen direnak dira horiek, agian, deskantsu edota distrakzio bila. Siesta orduaren falta somatzen dutenek agian?

HourlyTrafficWorldwide

Azpimarragarria, era berean, bai Estatu Espainiarrean, bai Frantziarrean ere, jai egunetan bisitak nabarmenki jaisten direla, batez ere, urte zaharra bezalako ospakizunetan. PornHub-en iritziz, Estatu Espainiarraren kasuan, joera hau (munduko beste lurraldeetan ematen ez dena) erlijioak duen indarraren eraginez gertatzen da, Espainiako urteko jai egun gehienak katolikoak bait dira.

G1_Pornhub_SpainHolidays_TrafficChangesG1.1_Pornhub_FranceHolidays_TrafficChanges

 

“Kontsumo Onanista”

Datuen arabera, Frantziarrek 9 minutuko minutuko iraupeneko bisitak egiten dituzte PornHub webgunera; Espainiarrek, ordea, 8 minutukoak. Bestalde, Frantziarren 9 minutuko bisita horretan 8,5 orrialde ikusten direla baieztatu dute; Espainiar Estatuaren kasuan, 7,2 orrialde, Irlandak bezala. Hortaz, esan daiteke, helburu zehatz batekin bisitatzen dela webgunea eta denbora motz horretan jendeak bideo bat baino gehiago ikusten dituela.

980_90_animatua

Eta Euskal Herrian zer?

Bai, euskaldunok ere pornografia egunerokotasunean kontsumitzen dugu.

PornHub-ek eskainitako ikerketak Estatu Espainiarreko datuak lurraldeka ere ezagutarazi ditu. Euskal Herriari dagokionez, EAE eta Nafarroako kontsumo datuak baditugu, baina, Iparraldekoak, zoritxarrez, ez daude eskuragarri.

Bataz beste, EAEn 07:55 minutuko bisitak egiten ditugu webgunera eta, guztira, 7,24 orrialde ikusten ditugu saio bakoitzean. Nafarroaren kasuan, iraupena 8 minutukoa da eta 7,25 orrialde bisitatzen dira. Arestian aipatu datuak estrapolatuz, Euskal Herritik guztira 55.000 bisita jasoko lituzke webguneak, horietatik 40.000 gizonezkoek eginak eta 15.000 emakumezkoek ggb. Honek esan nahi du, egunean 7.000 ordutik gora pornografía kontsumitzen dugula Euskal Herrian, 2.5 milloi ordutik gora urtean!
Informazio gehiago PornHub-ek eskainitako mapa interaktibo honetan topa dezakezu:

G2_PornHub_Spain_PagesperVisit

G2_PornHub_Navarre_PagesperVisit

Emakumeek pornografia lesbikoa maite dute

Lehen aipaturiko Bustle atariak emakumearen pornografiaren kontsumoari buruz hitz egiten du PornHub-ek egindako azterketan oinarrituta eta baieztatzen du egun emakumeek asko ikusten dituztela bideo erotikoak.

Azterketa hori emakumezkoan bakarrik oinarriturik egin da eta ez normalean egiten den bezala, gizonezkoen ohiturekiko konparatuz, alegia. Izan ere, Bustle-ek dioen bezala, emakumezkoek joera propioak dituzte eta modu indibidualean aztertu beharra dago euren kontsumo mota.

Arestian esan bezala, pornografia atariaren eguneko bisiten %24a emakumeena da eta, bataz beste, saio bakoitzeko iraupena 10:33 minutukoa da. Filipinako erabiltzaileek pasatzen dute denbora gehien webgunean, 14:20 minutuko saioekin; Ukraniakoek, aldiz, denbora gutxien, 6:45 minutu.

Hitz gako bilatuenei dagokionez, hurrengo irudian ikus daitekeen bezala, Lesbian da mundu mailan (Frantzia eta Espainia barne) pornografia bilatzeko hitz erabiliena emakumeen artean; emakumeek pornografia lesbikoa maite dute, Bustlek dioen bezela.

Gainontzeko lurraldeetan, Errusian, adibidez, Anal terminoa da arrakastatsuena, Ebony Afrikan eta Afganistanen, Txinak edota Mongoliak Hentai nahiago duten bitartean.

TheMostViewedCategoriesbyWomen

Gainera, azken datuak osatzeko, kategoria bisitatuenak aztertu dituzte eta euren arrakasta lurraldeen artean konparatu. Adibidez, mature kategoria arrakastatsuagoa da Espainiarren (%297+) eta Frantziarren (%91+) artean batazbestekoarekiko (Honek ez du esan nahi termino hauek bilatuenak direnik, baizik eta beste herriekin konparatuz proportzioan zenbat gehiago bilatzen diren). Hemen konparatiba guztiak:

Primizia: Kaixomaitia.eus-eko #KM_Sexuinkesta-ren arabera…

#KM_Sexuinkesta gogoratzen duzu? Bai, emaitzak laster jarriko ditugu eskuragarri, datuen azterketa eta ustiaketarekin ari gara lanean. Baina, pornografia gaia gora eta behera gabiltzala…. zuen erantzunetatik tira egitea erabaki dugu eta hara zer topatu dugun!: %60,6ak pornografia kontsumitu duela aitortzen du (Inkesta erantzun dutenen artean, datu gordinak, estrapolatu gabeak.)

Zalantzarik gabe porn is in the air,  Euskal Herrian ere. Hemen #KM_Sexuinkesta-ren emaitzen aurrerapen bat:

* Tinbrea jo: Xabier Mendiguren (@xme64) lagunari galdetu genion “kanpaia jo” esamoldea emakumezkoen kasuan nola esaten den, emakumezkoaren masturbatze ekintzari alegia, berak “tinbrea jo” proposatu zigun eta Twitterren eztabaida sortu zen…

980_90_animatua

Eta zuk, nola bizi duzu pornografia? Uste al duzu gizartean normalizatua dagoen zerbait dela? Alde positibo edota negatiborik? Gustoko duzu? Nola esaten diozu emakumezkoaren maturbazio ekintzari?

argibidea