Maitasunaren algoritmoaren bila

Maitasunaren algoritmoaren bila

Ted Talks izeneko hitzaldietan  Amy Webb-en istorioarekin topo egin eta gurera ekarri nahi izan dugu. Online Datinga edo internet bidezko harremantzearen inguruko ikuspegi berri bat dakarrelako; gerturaketa eta metodologia analitiko bat ematen du, oso kalkulatzailea. Antza, bilaketa sistematizatzea  bila zabiltzana topatzeko beharrezkoa da, edo asko errezten du behintzat. Modu orokor batean, 1 eta 0 etan oinarritutako lenguaia batean, algoritmo zehatzek soslaiak gurutzatzen dituztenez, algoritmo hauei, bila zabiltzan hori (Webb-en kasuan familia osatzeko epe luzerako erlazio bat) topatzen laguntzeko eman beharreko bazkaz ari da. “Hackeatu” aditza erabiltzen du berak. Ez ditugu aztertu nahi Webb en motibazioak zeintzuk diren (“Mr. Right, Printzipe urdina” terminoaren erabilera, bere ingurunearen rola, familia osatzeko larritasuna, haurrak izateko adinaren presioa, gizonezkoekin porrota eta kulpa sentimentua…) baizik eta bideoan aipatzen dituen Online Datingerako teknika kuriosoak.

Amy Webb judutarra da eta bikotekidea topatzeko nahian, online datingean hasi zen ezkongai bila. Bere soslaiaren emaitza eskasak ikusita eta familia bat osatzeko bere larritasuna zela eta, amonaren aholkuak albo batera utzi (“espero ez duzunean agertuko da”) eta “Online Datingean” sistema propio bat sortzea erabaki zuen.

Bideo honen transkripzioa irakurri nahi? Hemen istorioa hitzez-hitz hainbat hikuntzetan.


Webb 30 urteko emakume Filadelfiarra dugu, aurreko erlazio batetik atera berri den judutarra. Gizonekin duen porrota ezin ulertu dabilela, bere familiari aholkua eskatu eta erantzuna beti bera da: “ez izan horren zorrotza (exijentea)”, “benetako maitasuna espero ez duzunean agertuko da…”

Testuinguru horretan, zenbakiak egiten hasi zen Webb-ek, datu eta estatistiken maitalea izanik; 35 urterekin umeak izan nahi bazituen, berandu zitzaion jada bikotekidea topatzeko. Gainera, familiaren gomendioaren bideragarritasuna baloratu nahian, probabilitate zenbakiak egin eta… tira, irtenbidea ez zegoen “kasualitatean”: Filadelfia, 1,5 milioi biztanletako hiria; horietatik, 750 mila gizonezko. 30-36 urtekoetara mugatuz gero, biztanleriaren %4a, alegia, 30 mila gizon. Baina, judutarra izan beharko luke, beraz, biztanleriaren %2,3a besterik ez zitzaion gelditu. Kontuan izanik 10 gizonetik batengatik bakarrik sentituko zela erakarria… 35 ezkongai posible lituzke Filadelfia osoan. Ez zegoen familia bat osatzeko aukera handiegirik familiaren aholkua jarraituz gero. Kaletik joan eta 35 gizon hauetako bat topatzeko “Kasualitatea” ez zen aukera bat.

B plana hautatu zuen: Internet. Hasieran, sutsu sinesten zuen online dating-eko datu, algoritmo eta kalkuluek bateragarritasuna topatzen lagunduko ziotela. Arazo baten aurrean, datuak erabili, sistema baten bidez aztertu eta irtenbide bat eman; badago aukera hoberik? Internet da egun harremanak izateko bigarren aukerarik arruntena. Hori buruan izanik, Webb-ek bere plan berriarekin aurrera jarraitu eta harremanetarako webgune batean izena ematea erabaki zuen.

300x300_animatua

Dena prest zuela, detailetxo bat pasa zitzaion oharkabean; oso lanpetua zegoenez, ez zuen osatu bere soslaia behar bezala eta, zerbait jartzearren, deskribapenean bere kurrikuluma sartu zuen (ez bereziki erakargarria bikotekidea bilatzeko asmotan bazabiltza…)

Nolanahi ere, gizon ugari zegoen prest Amy-rekin topatzeko, hitzordu penagarri bezala deskribatzen dituenak.

Egoerak ez zuen itxura onik eta familiak presioa egiten jarraitzen zuen, “ez izan horren zorrotza”, “utzi kexatzeari”.

Ezkongaien izaera enpirikoki aztertzea erabaki zuen orduan. Gizonezkoekin geratzen zen bakoitzean, plantila batean iritzi, hitz eta jokaera guztiak zerrendaratzen hasi zen.

AmyWeb_Hacker_mail_KMBloga

Ikerketatxoa egin eta gero, ondorioztatu zuen porrotaren jatorria ez zegoela webgune hauen algoritmoetan, lan txukuna egiten bait dute hauek, baizik eta erabiltzaileek algoritmo hauei ematen dieten informazioan. Amy-k dioen bezala, asko kostatzen zaigu galdetegiei erantzutea eta are gehiago geure buruaz zintzotasunez hitz egitea. Gainera webgune hauek nahiko azaleko informazioa jasotzen dute eta informazio hau da algoritmoak erabiltzen duena zuri biotekidea topatzeko.

Gaia bere esku hartzea erabaki zuen honebestez. Algoritmoak bikotekidea topatu ziezaion zain egon gabe, sistemak nola lan egiten zuen ikasiko zuen. Honela, ezkongai hauengandik zer espero zuen pentsatu zuen; 72 irizpide bete beharko zituen Amy-ren senargaiak: judutarra, bidaiazalea, langilea izatea… Ezaugarri horiek gehiegizkoak zirenez, lehentasunak markatu behar izan zituen eta puntuaketa sistema bat ezarri zuen bere erromantze estrategia planifikatzeko: ezkongaiak 700 puntu osatu beharko zituen mezu bat bidaltzeko, 900 hitzordu proposamen bati baiezkoa emateko eta 1500 puntu harreman bat hasteko.

Sistema ezinhobea zirudien hasieran eta aukera ona izan zitekeen “Docjudio57” topatu zuen, bidaiazale amorratua, gizon zoragarria. “Lortu dut!”, pentsatu zuen Webb-ek. Aitzitik, arazo bat zegoen… gizonak ez zuen harreman iraunkorrik nahi.

Plana gehiago zehaztu beharra zegoela ondorioztatu zuen, konpetentzia aztertzea ezinbestekoa zitzaion eta, hortaz, webguneko gainontzeko emakumeak identifikatzeko merkatu ikerketa bat martxan jarri zuen; izan ere, gustoko zituen gizonak bazeuden, baina konpetentziaz inguraturik zegoen.

Hori horrela izanik, bere soslaia optimizatzeko helburuarekin, gizonezko 10 soslai sortu eta emakumeen informazioa / joerak aztertu zituen.  Zenbait ondorio atera zituen: emakume arrakastatsuenek 97 hitz idazten dituzte euren deskribapenean, batazbeste; hizkuntza baikorra oso garrantzitsua da, “neska”, “maitasuna”, eta “dibertigarria” hitz gako erabilienak izanik (Amy-k erabilitako Java eta antzekoak baino erakargarriagoak); mezuen artean 23 ordu itxoitea zen hoberena antza; azkenik, argazkiei dagokionez, itxurak zein garrantzia duen frogatu zuen. Beharrezkoa da irudi on bat ipintzea arrakasta izateko.

Behin ikerketa guztia egin zuela, bere gustoko soslaia osatu zuen, bere balizko ezkongaiei egokitua. Lan ona, soslaia arrakastatsuena izatea lortu bait zuen. Gizon ugarirengan piztu zen Amy-renganako interesa, baina, hala ere, inork ez zituen lortu eskatzen beharrezkoak Webb-i beharrezkoak zitzaizkion 700 puntuak. 

AmyWeb_Hacker_profil_KMBloga

Baina halako batean “Thevenin” izeneko judutar bat ezagutu zuen, “artikoko foka kume ehiztari” gisa deskribatzen zuen bere burua; Kulturaz, bidaietaz… hitz egin zuen… 850 puntu berarentzat…hitzordua irabazi zuen gizonak. Horrela, denbora pasa eta elkar hobeto ezagutu eta gero, 1050 puntuak lortu zituen.

Bizipen horren ondorioz, zera aitortu zuen Amy-k: “Denbora guzti honetan ez naiz behar bezain zorrotza izan”. Izan ere, hurrengo urtean, Jordanian zeudela, “Thevenin”-ek berarekin ezkontzeko eskatu zion; hurrengo urtean ezkondu eta urte eta erdi besterik ez zuten behar izan Petra alaba mundura ekartzeko.

AmyWeb_Hacker_family_KMBloga

Tira, honaino Webb en istorioa, amodio erromantikoaren eredua jarraitzen du bete betean, gaiak luzerako emango luke eta ekarriko ditugu aurrerago honi buruzko iruzkinak, baina gu gauza batekin geratuko gara; bila zabiltzen hori (dena delakoa) definitzerako garaian izan beharreko zorroztasun eta (norberarekiko) zintzotasuna da garrantzitsuena. Eta ahal dela inguruko presio eta interesei men egin gabe, gehituko genuke.

 


argibidea