Maiatzak 17, Homofobia, Transfobia eta Bifobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Kaixomaitia.eus-ek Gehituren blogetik hartu dugu iruzkin hau Gazteen Euskal Behatokiaren 2016eko ikerketan oinarritua

Homofobia, Transfobia eta Bifobiaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, Gazteen Euskal Behatokiak Euskadiko gazteak 2016 ikerketaren datuen aurrerapena plazaratzen du. Ikerketa hau lau urtean behin burutzen du behatokiak gazteen lagin adierazgarri bati egindako inkesta baten bidez. Lagina 15 eta 29 urte bitarteko 1500 gaztek osatu dute.

Euskadiko gazteak gero eta toleranteagoak dira. 15 eta 29 urte bitarteko gazteen % 92 ez daude ados “funtsean homosexualitatea gaixotasun bat da eta horrela tratatu behar da” dioen esaldiarekin; bakarrik % 3 azaldu dira ados esaldi horrekin. Adostasuna jaitsi egin da azken lau urteotan, 2012an % 6koa baitzen.

Izan ere, Homofobia, Transfobia eta Bifobiaren aurkako Nazioarteko Eguna maiatzaren 17an ospatzen da 1990 urteko egun horretan Osasunaren Mundu Erakundeak gaixotasunen sailkapenen eskuliburutik kendu zuelako homosexualitatea. 

homofobia_1_e

300x300_animatua

Gainera, 15 eta 29 urte bitarteko gazte gehienak sexu bereko pertsonen arteko ezkontzaren aldekoak azaldu dira (% 91), bai eta sexu aldaketaren aldekoak ere (% 86). Bi iritzi horiek hedatuago daude orain 2008an edota 2012an baino.

homofobia_2_e

25 urtetik beherakoak 25 eta 29 urte bitartekoak baino tolerantexeagoak azaltzen dira.

homofobia_3_e

Emakume gazteak gizon gazteak baino neurri handiagoan agertu dira iritzi hauen aldekoak, bai sexu bereko pertsonen arteko ezkontzari buruzko iritziari dagokionean (emakumeen % 92 alde daude eta gizonen kasuan % 89), bai eta sexu aldaketari buruzko iritziari dagokionean ere (emakumeen % 88 eta gizonen % 85 alde azaldu dira).

homofobia_4_e

Ondoriozta daiteke, beraz, identitate sexualari buruzko jarrerak irekiagoak direla emakume gazteen artean, gizon gazteen artean baino.

 

Iturria: http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/albistea/2016/homofobia-transfobia-eta-bifobiaren-aurka/

argibidea