#KM_sexuinkesta ikerketaren emaitzak iritsi dira eta laster zabalduko ditugu!

Kaixomaitia.eus-en ekimenez eta Aztiker soziologia ikergunearen laguntzatz otsailaren 12an abian jarri genuen “Euskal Herritarren harreman afektibo eta sexualei buruzko online inkesta anonimoa”. Molde honetako lehena izan da guk dakigunez eta espero bezala oso arrakastatsua izan da;1.500 lagunek erantzun diete inkestako 73 galderei!

Ikerketa honekin, lehen helburu gisa, jakin nahi genuen euskal herritarrok egun nolako ohiturak, asebetetze mailak eta iritziak ditugun harreman sexual / afektiboei dagokienez. Laburbilduz, ikertu nahi genuen maila afektibo / sexualean zoriontsuak garen edo ez. Bigarrenik, sexualidadeaz, harremanetaz, leialtasunaz eta internetak horietan duen rolaz jakin nahi genuen eta, hirugarrenik, guzti honetaz hausnarketa sustatatzea zen helburua, norbanakoen artean, bikotekideen artean, komunikabideetan…

Emaitzak eskuetan, helburu guztiak ongi bete ditugula uste dugu.

300x300_animatua

Geure baliabide eta ezagutza mugatuez jakitun, ezinbestekoa izan dugu bidelagunak egitea lan honetan. Horrela izanik, lan hau gauzatzeko Aztiker Soziologia Ikergunea izan dugu bidelagun, bai galdetegiaren garapen teknikoan, bai emaitzen ustiaketan ere. Inkesta luzea egin genuen, 73 galdera, 3 hizkuntzetan (euskara, gaztelera eta frantsesa) eta datu ugari bildu ditugu. Horien  interpretazio eta baloraziorako euren esparruetan aditutzat ditugun elkarte eta norbanakoekin jarri gara harremanetan, norberak datuen balorazioa euren ikuspegitik egin dezan, fokoak norberak libreki jarriaz garrantzitsua zaion atalean. Eragile eta norbanako hauek dira: Euskal Herriko Bilgune Feminista, Gehitu Elkartea, Harremanak.eus eta Mikel Otxotorena.

Ikerketaran emaitzak datorren ekainaren 9 an zabalduko ditugu Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean goizeko 11.00etan egingo dugun prentsaurrekoaren bidez. Behin prentsaurrekoa amaituta jarriko dugu hemen bertan txostena deskargatzeko moduan eta Creative Commons lizentziapean (CCBYSA)

Ikerketaren emaitzak ezagutzera emateko spot hau egin dugu. Aida Solores-en (@aidasolores)  koordinazioaren eta Ainhoa Anduagaren (@AinhoaAC) edizio lan ederraren emaitza hemen duzue!

 

argibidea