Zurrunbiloak

Bere txanda zen. Bi dadoak batera bota zituen. Lau. Fitxa zuria hartu eta lau laukitxo aurreratu zuen. Bizkarraren behealdea agertzen zen. Bigarren dadoan luma suertatu zen.

            Buruz beheiti etzan zen ohe gainean. Luma bat hurbiltzen sumatu zuen, eta goxo-goxo, bizkarretik beheiti laztan ia atzemanezin gisako bat. Ez zen bera edozein gorputz ataletan kilimak sentitzen zituen neska horietako bat, baina aitortu behar zuen begiak itxita ahuspez zegoen hartan, luma hark zirrara moduko bat eragiten ziola. Bizkarra bukatzen den sakonune horretan sentitzen zuen dardara moduko bat. Mutil batekin ligatzen ari zenean bien gorputzak eta aurpegiak hurbiltzen zirenean sentitzen zuen sentsazio bera zen. Bizkarraren atal horretan zirrara hori sentitzen bazuen, mutil hura oso gustuko zuela esan nahi zuen. Momentu hura bezalaxe.

300x300_animatua

            Kuleroak bustitzen ari zitzaizkiola sentitzen zuen. Lumaren ile finak fluxu baginala sortzen den paretekin zuzenki lotuta baleude bezala. Begiak itxi zituen eta kanpotik inork sumatuko ez zituzkeen baina behatz puntetatik hasi eta azkeneko ileraino zeharkatzen zuten dardara haiekin gozatzeko zentratu zen.

– Zure txanda orain – esan zion kideari.

Hark bi dadoak jaurti zituen. Bost lauki aurreratu zituen fitxa beltzarekin,

lepoa markatzen zuen argazkian geratu arte. Piruleta tankerako marrazki bat agertzen zen beste dadoan. Leun hurbildu zen neska jolaskidearen lepora. Mihia atera zuen, bestearen lepauztaia ukitzeko. Hasieran, muxu motxak baino ez zizkion eman lepoan lagunari. Gero, banpiro bihurtuta edo, muxuak sakonagoa bihurtzen hasi ziren, indartsuagoak, bortitzagoak, azkarragoak, erdi-kozkak balira bezala, lepoko zainak  xurgatu nahi balizkoi bezala.

– Nire txanda.

Berriz  bota zituen dadoak. Bat. Ezpainak.

– Bingo!

Mutilak joko-arauak bilatu zituen kaxan.

– Mingainaren zurrunbiloa –irakurri zuen.

Kuleroak erantzi zizkion neskari. Hau, ohean etzan zen luze. Hankak zabalik.

Zain. Ez zekielako zer esan nahi ote zuen mingainaren zurrunbiloak, baina bazekielako zerbat gozoa –ooosooo gozoa- zetorkiola. Buruki bat jarri zuen azpian, horrela gorputz-enborra pixka bat tentetu zuen, eta ikus zezakeen nola hurbiltzen zitzaion jolaskidea, poliki, alura. Poliki, mihi bat iritsi zen aluraino. Eta klitoriaren goialdea laztantzen hasi zen, mingain hezearekin uhinak sortzen. Erreka batera harri-koxkor bat bota eta uhinak zabaltzen hasten direnean bezala, zurrunbilo ttikiak sortu arte. Erlojuaren norabidean mugitzen zuen mingaina klitoriaren bueltan. Kontrako norabidean, beste batzuetan. Neskak burua laztandu zion, goxo, zurrunbiloak sortuz ile nahasien artean.  Mutilaren mihiak klitoriaren inguruan jarraitzen zuen jolasean: goiko aldetik hasi zen, baina beheko partera aldatua zen ordurako. Arnas-haunditzen hasi zen neska eta burukoa kendu zuen bizkar azpitik. Hankak ahal zuen gehien zabaldu zituen. Ordun sentitu zuen lehenengo miazkada. Eta gero beste bat. Eta beste bat. Eta beste bat. Aluan jolasean zebilkion mihia berriz lasaitu zen, eta erritmoa erlaxatu zuen klitoriaren inguruan. Baina berak orduan ez zuen lasaitasunerako gogorik, zerbait gehiago nahi/behar zuen zurrunbiloaren erdian galdu zebilen klitori hark. Burua heldu zion mutilari, eta aluaren kontra estutu. Erraz ulertu zuen mezua. Berriz miazkadak ematen hasi zen, bata bestearen atzetik, azkar, suhartsu… neskaren arnasestuek markatzen zuten erritmora.

Zurrunbilo haren erdian, erdi-itota, ozta-ozta entzun zen neskaren ahotsa:  

– Zure txanda da.

           

   Argazkia WillVision-ena, hemendik hartua

argibidea