Harremanak, hezkidetza eta sexologia adituen #Sexuinkestaren balorazioa

Inkestaren datuak irakurrita , esan dezakegu bikote harremanak garrantzia dutela euskal herritarren bizitzan. Emakume eta gizon gehienak bikote harremanean bizi dira edo bikote harremana edukitzea nahi dute.

Bikote harremana konfiantzan oinarrituta egotea nahi dugu eta elkarrekin ondo pasatzea bilatzen dugu.

Ongi dago jakitea zer nahi dugun harreman batean gaudenean, hala ere datu hauek ikusita eta kontsultan ikusten dugunarekin lotuta, esan dezakegu  geroz eta gehiago exijitzen diogu harreman bati, eta inkestak dioen moduan zoriontasuna helburua izanik, garrantzitsua da konturatzea  bikoteak ezin dituela bizitzako esparru guztiak elikatu, hau da, bikotearekin ongi pasatzea ongi dago, baina bikoteaz aparte gure bizitza elikatzea, eta gure kabuz disfrutatzen ikasteak ere bikote harremana  elikatzeaz gain gure buruaren eta gure zoriontasunaren  jabe egiten gaitu.  Horrela bikote harremanari eskatzen dioguna orekatu daiteke norberak beste bide batzuk eraikiz ( lagunak, norberaren aktibitateak). Honetaz gain, jakin behar dugu, bikote harreman bateko konfiantza edo bikoterarekin ongi pasatzea, ez direla ezer egin gabe agertzen. Harreman guztiak elikatu egin behar dira, eraiki eta hori partaide guztien ardura da. Bikoteari, harremanari, gauza asko exijitzen dizkiogu , eta eskaerak egiterakoan zenbatetan galdetu diogu geure  buruari eskatzen duguna nola eskeintzen dugun?

Erich Frommek esan zuen moduan “ Inoiz ez duzu zure bizitzako amorea bilatuko, maitasuna ez baita topatzen eraikitzen baizik”

Datuen irakurketa egiten, bikotea izateko moduan ikuspegi ezberdinak agertzen diren arren ( bikote irekiak..) eta honako hauek onartzen badira ere, praktikan eramateko garaian zailtasunak agertzen dira, ez dira hain eramangarriak ikusten. Horrela, esan genezake  inportantea dela   eredu ezberdinak ikusten direla baieztatzea , eredu ezberdinak onartzen ditugula ikustea, horrela gizartean  guztion aukerak ikus daitezen, mailak ezarri gabe. Ondorioz,  bakoitzak gehien egokitzen zaion eredua aukeratu dezake,  inportanteena hori bai  bikote bakoitzak  bere  harremanari forma ematerakoan bikotekideen emozioei entzunez, elkarri zainduz  nahi duten eredua eraikitzea. Harreman sexualak baloratzerakoan, esango dugu kontzeptuak oraindik nahasten direla, edo harreman sexualetaz hitz egiterakoan harreman genitalak soilik  hartzen direla kontutan, hau  adibidez astean zenbatetan nahi dugun harreman sexualak aipatzerakoan ikusten da, ez dugu uste hor muxuak laztanak, elkarri esan al dizkiogun hitz goxoak, eta besarkadak kontutan hartzen direnik, zaila baita hau kopuruan kontabilizatzen.

Inkestaren emaitzen arabera praktika sexualei dagokionez, gure nahia ez dator bat dugunarekin, eta uste dugu honetan askotan baduela garrantzia gizartean hedatuta dagoen eredua.

Komunikabide eta interneten gehien hedatua dagoen eredua  koitozentrista, gaztea, eta kantitatean  oinarrituta da,  honen eraginez etengabe frustazio handia izaten dugu, gure bizitza sexuala ez datorrelako bat uste dugunarekin, eta hor gure desioak, eta gure gorputzak eskeintzen dizkigun  desioak ezagutu beharrean etengabe gizartetik  datorren ereduarekin konparatzen gara. Hau da gure lanean ikusten duguna, eta emaitzak ere horrela agertzen dutela esan daiteke.

Zorionez datuen arabera  estereotipoak  puskatzen hasi gaitezke eta emakumeak gizonen moduan izaki desiragarriak direla argi bagenuen ere , inkestaren datuetan konfirmatu dezakegu.Horrela ere gertatzen da emakumeen masturbatzearekin.

Ligatzeko moduak era zabaltzen ari dira, eta modu berriak  inkorporatzen ari gara, nahiz eta ikusten da oraindik ere aurreiritziak ez dutela laguntzen ligatzeko bideak aukeratzerakoan, horrela internet baliogarri ikusten den arren, ez da hain erabilita batez ere harreman heterosexualak dituztenen artean.

Argi dago harremanak sexualak, bikote harremanak  nahi izatekotan ezinbestekoa dela ligatzen saiatzea,   ea behingoz zabaltzen dugun, gure desioak agertzea, besteengana hurbiltzea, ligatu nahi dugula agertzea, ez duela gure buruaren balioa kentzen. Harreman sexualak, nahi ditugu, bikotea nahi dugu, baina honetan esfuertzoa jartzea zerbait negatibo bezela bizitzen dugu, ondorioz gure nahia eta desioak argi eta garbi azaldu behar dugunean hau kosta egiten zaigu.

Bizitzan zein beste esparrutan lortzen dira gauzak gogoa eta esfuertzu gabe?

argibidea