#Sexuinkestaren Hitzaurrea

Kaixomaitia.eus, euskaldunon harremanetarako guneak, abian jarri zuen inkesta hau 2016ko otsailaren 12an. Lehen helburu gisa, jakin nahi genuen euskal herritarrok egun nolako ohiturak, asebetetze mailak eta iritziak ditugun harreman sexual / afektiboei dagokienez. Laburbilduz, ikertu nahi genuen maila afektibo / sexualean zoriontsuak garen edo ez. Bigarrenik, sexualidadeaz, harremanetaz, leialtasunaz eta internetak horietan duen rolaz jakin nahi genuen eta, hirugarrenik, guzti honetaz hausnarketa sustatatzea zen helburua, norbanakoen artean, bikotekideen artean, komunikabideetan…

Emaitzak eskuetan, helburu guztiak ongi bete ditugula uste dugu.

Guzti hau egin nahi genuen ahalik eta erarik profesionalenean, fribolitatea alde batera utzirik. Geure baliabide eta ezagutza mugatuez jakitun, ezinbestekoa izan dugu bidelagunak egitea lan honetan. Horrela izanik, lan hau gauzatzeko Aztiker Soziologia Ikergunea izan dugu bidelagun, bai galdetegiaren garapen teknikoan, bai emaitzen ustiaketan ere. Inkesta luzea egin genuen, 73 galdera, 3 hizkuntzetan (euskara, gaztelera eta frantsesa) eta datu ugari bildu ditugu. Horien  interpretazio eta baloraziorako euren esparruetan aditutzat ditugun elkarte eta norbanakoekin jarri gara harremanetan, norberak datuen balorazioa euren ikuspegitik egin dezan, fokoak norberak libreki jarriaz garrantzitsua zaion atalean. Txosten honen amaierako eranskinetan dituzue balorazioak.  Gogoeta hauek elkarlanean eginak dira, eta kaixomaitia.eus en aldetik guztiok egindako lanarengatik bihotzez eskerrak ematea dagokigu.

Ziur gara, datu kopurua dela eta, aztertu gabe geratuko den informazio ugari egongo dela; honen bidez, gonbitea luzatu nahi dugu, norbanako, elkarte, hedabide eta gizarteari, oro-har, euren balorazioa egin dezaten.

Txosten honetan galdera bakoitzeko emaitzen iruzkinak egin ditugunean, saiatu gara erantzun orokorraren batazbestekotik gehien aldentzen diren datuak azaleratzen, atentzioa gehien deitu digutenak. Agian, ez ditugu guztiak azaleratu eta, noski, honek subjetibotasuna eman diezioke txosten honi. Hori dela eta, ikerketaren irakurketa ahalik eta objketiboen egite aldera, datuei erreparatu beharko litzaieke iruzkinei baino gehiago, norberak fokoa nahi duen lekuan jarriz.

Lehen aldiz da, oker ez bagara, molde honetako ikerketa bat egiten dela eta gure asmoa da, printzipioz, bi urtero errepikatzea azterketa hau, denboran zehar eman daitezkeen iritzi eta ohitura aldaketak ezagutu ahal izateko. Lehen aldi honetan asko ikasi dugu ezinbestean eta badira hurrengoetarako zuzenduko ditugun akatsak.

Lanketa guzti hau Creative Commons lizentziapeanan plazaratu dugu (CC BY SA): Edukiak kopiatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, kaixomaitia.eus en egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu. Edozein zalantzaren aurrean jarri gurekin harremanetan eta gustora lagunduko dizugu. Txostena bere horretan zure webgunean edo bestelako euskarri digitalean zintzilikatzeko baimena baduzu, aipatu baldintzetan egiten baduzu.

Amaitzeko, Ikerketa honen garapenean, galdetegien betetzean, balorazioetan eta kritiketan nola zabalkundean parte hartu duzuen guzti-guztioi eskerrak eman  nahi dizkizuegu, bihotzez, zuen laguntza, prestutasun eta konfidatzarengatik (Xehetasun eta aitortza gehiago 0.3 atalean)

 Iñigo Arandia Galarraga

Kaixomaitia.eus

argibidea