Euskararen Egunean izan dugu zer ospatu!

Larunbatean, Abenduak 3 egitearekin batera, Banaiz Bagarak egoitza duen Donostiako Impact Hubean ospakizun eguna izan genuen. Euskararen Eguna, Enpresarean saria jaso eta partekatu izana eta Anitz Lan proiektuaren hastapenak ospatu genituen Banaiz Bagerak, Lakari kooperatibak eta Kaixomaitia.eus atariak.

Banaiz Bagarak antolatu zuen topaketa bazkaria, esan bezala euren egoitzan, momenturako ederki apainduta eta musika atsegina martxan zelarik. Eguerdiko 13.00etan zen hitzordua eta 11.30etarako Lakariko Lagunak, Izaskun eta Miren eta Banaiz Bagararen AnitzLan programako kideak Abellatif Marokoarra eta hector Mexikarra bertan ziren lanerako prest.

Lakari Kooperatibak Zarautzen du egoitza eta orain urtebete jarri zuten abian “kontsumo-eredu jasangarria eta arduratsua, tokiko laborantza iraunkorraren biziberritzea eta elikadura osasuntsua sustatzea dute helburu, bertako garapenean eta inguru hurbilenean eragin positiboa sortuta eta herritarrei kalitatezkoak, bertakoak, sasoikoak, osasuntsuak eta agroekologikoak diren elikagaiak prezio duinean eskaintzeko asmoz [Euren webgunetik hartua] eta besteak beste, denda, elikagaiak, Hezkuntza laborantza eta sukaldaritza dituzte langai nagusi. [Hemen Lakariko Leire Udabek Enpresarean Azokan eginiko partehartzea] Larunbatean, euren elikagai goxoak izan genituen mahai gainean: Azenario patea, ahuntza gazta eta espinaka arroz bolak, garbantzuak eta Hektor eta Abellatifek egindako pasta gozoak postre gisa. Goxo-goxoa zegoen dena! 

Esan dugun bezala, bazkari-topaketak hainbat helburu betetzeko balio izan zigun, lehenik eta behin euskararen eguna ospatzea, guztiok ere batzen bait gaitu euskarak, Banaiz Bagara elkarteak migratzaileei lan mundura murgiltzeko balioko dien euskarazko oinarrizko maila erakusten die, Kaixomaitia.eus euskara hutsezko harremanetarako webgune bakarra da eta Lakari kooperatibak ere euskara dute lan Hizkuntza. Bestetik, aitzakia izan genuen ere Azaroaren 3an kaixomaitiak jaso zuen Enpresarean sari ekonomikoaren partekatzeari “forma” emateko, Banaiz bagarako kideak ezagutu eta familia argazkia ateratzeko eta amaitzeko, partekatutako sari ekonomiko honi Banaiz Bagarak eman dioen erabilera ere ezagutu genuen, Lakari Kooperatibarekin elkarlanean abian jarritako AnitzLan programa. Programa honen bidez, hilabetez jatorri ezberdinetako lagunek euren herrietako gozoak prestatuko dituzte, gero komertzio eta katering bidez salduko direnak, langile hauei euskaraz trebatzeko aukera emango die proiektuak. Proiektu honekin bat egin du Lakari kooperatibak.

dsc_0146

Esan beharra dago ziurrenik orain idazten ari garen hau ez litzatekeela posible izango Bai Euskarari Ziurtargiriaren Elkarteak antolatu zuen Enpresarean Azokarik gabe, izan ere bertan ezagutu bait genuen elkar larunbatean topatu ginen hiru elkarteak. Eta topaketa honetatik, oraingoz, lortu da Banaiz Bagararen Anitz Lan programari bultzadatxo bat ematea. Ez da ziurrenik  elkarrekin egingo dugun azkena.

Elkar ezagutzeaz gain noski, nahiko hitzegin, jan, edan eta abesteko aukera izan genuen, mahaiaren bueltan bildu ginen, Izaskun, Haritz, Larraitz, Lorea, Aingeru, Edorta, Ainara, Sabrina, Adama, Rodrigo, Sabino, Idoia, Abdellilah, Adam, Bhabendra, Abellatif, Hector Julian, Petra eta Iñigo. 20 lagun 8 herrialde ezberdinetatik etorriak, guztiok ere, euskara ahoan eta bihotzean.

Hemen duzue bazkariko momentutxo bat:

 

argibidea