Sexu harremanak hegaldi batean, merezi al du bada?

Hegaldi batean sexu harremanak izatea, espazio publikoa denez, ez da legezkoa, baina askoren ametsa da.

Hori dela eta, hainbat airelineek, honek sortzen duen morboa probestea erabaki dute dirusarrera extra batzuk jasotzeko. Skyscanner atariak egindako inkesta baten emaitzen arabera, bidaiarien %95ak atsegin du ideia hau. Bada “klub” bat “Mile high club” izenekoa, sexu esperientzia hau izan dutenek osatutakoa.

Askoren amets erotiko honen gorakada dela eta badira EEBBtan gutxienez bi airelinea “Mile high club” gisako hegaldi pribatuak eskaintzen dituztenak. Bata Cincinattiko hirian egoitza duen Flamingo Aur da eta bestea, Las Vegasen oinarria duen Love Cloud.

Lehenengoak, “abentura erromantikoa” eskaintzen du, abioneta pribatu batean, kuxina, txanpain eta txokolate artean. Bigarrenak berriz, “Mile high club” hegaldiak eskaintzen ditu zuzenean.

Ez dakigu Euskal Herrian horrelako fantasiak asebetetzeko aukerarik baden, edo EEBBra joan behar dugu horrelakoak egiteko, hala ere gure ustez, hegaldi batean sexu harremanak izatearen morboa, nagusiki harrapatua izateak eragiten du ezta? eta ez 5.000 metrora egoteak, baina tira… eta zuek, ezagutzen duzue zerbitzu hau eskaintzen duten enpresarik?

Artikulu hau gipuzkoagaur ataritik hartu dugu

argibidea