Kaixomaitia.eus en blogerako edukiak osatzen lagunduko diguzu? [eta bide batez dirutxo bat irabazi?]

Kaixomaitia.eus berria zabaldu berritan, 2015eko hondarretan, aurkezpeneko lehen iruzkin honetan honela genioen:

Euskaldunon harremanetarako gunearen izaera eta hausnarketak partekatzeko asmoz,komunitatea sustatuko duen bloga zabalduko dugu. Horretan, astero, kaixomaitiatik gure ekarpenak egingo ditugu proiektuaren berri emateko eta, horrekin batera, kolaboratzaile eta jarraitzaileek ere euren zeresana izango dute. Lagun horiek kazetari, iritzi emaile, itzultzaile, eta generoan espezializatutako profilak izango dituzte eta astero partekatuko dituzte fikziozko istorio, berri, iritzi, erreportai, e.a. “Kaixomaitian Saltsa badago!” baieztapena egiaztatuko da blogean ere, sustatuko ditugun eduki aktibo, dinamiko eta interaktiboei esker, euskaldun orori gizartearen harremanei buruzko hausnarketa egitera gonbidatuko gaituenak.”

Parte handi batean lortu dugu hau, urtea amaitzerako 60 iruzkin izango bait ditugu zuentzat prest. Nagore Vega kazetariak idatzi ditu erreportai interesgarrienak eta Goiatz Labandibar idazleak ekarri dizkigu narrazio beroenak. Kaixomaitia.eus-eko berri ederrenak ere zuekin partekatzeko aukera izan dugu. Ekainean zabaldu genuen “Euskal Herritarron harreman afektibo eta sexualei buruzko ikerketa eta hurrengo asteetan ikerketa honi kategoria berezitu bat emango diogu, atalka irakurri ahal izateko, modu errezean.

Orohar bisita ugari izan ditugu eta kontent gaude egindako lanarekin,  baina hala ere kaixomaitiako erabiltzaileon eta jarraitzaileon iritzia, nahia, gomendioak, jakinmina zein den jakin nahi dugu, zuei interesgarriak zaizkizuen gaiak jorratu nahi ditugu.

Zer eskatzen dizugu?

Bidali zure proposamena, gaiak (zeri buruzko iruzkinak irakurri nahiko zenituzke?) edo hobe, interesgarria zaizun artikulu bat gazteleraz, frantsesez, ingelesez... euskal komunitateari edota kaixomaitiatarroi interesgarria izan dakigukeela iruditzen zaizuna.

Beste aukera bat zu idazle bilakatzea da, idatzi zuen testua, narrazioa, olerkia edo bertsoa, fikzioa, edo eta zuen esperientziak; atzerrian bizi zinela izan zenuen gau ero hura, edo azken hilabeteetan buruan duzun fantasia erotiko obsesiobo hori, menopausiak izan duen eragina zure bizitza sexualean, bikotekidearekin harremana uzteko adorea izan zenuenekoari buruz …  [hirugarren pertsonak parte badira hauen baimenarekin edo hauen identitatea erabat ezkutatuz, noski] 

Eta hau zertarako?

Gure komunitatea indartzeko, sarean euskarazko edukiak osatzeko, sexua, harremanak eta gisako gaietaz edukiak izan ditzagun, euskaraz irakurtzeko, euskaraz bizi ahal izateko.

Eta trukean zer?

Noski, zure denbora, lana, talentua, eskatzen ari gara bloga osatzeko, horrek eskertza bat, aitortza bat merezi duela uste dugu modu honetan:

  • Zure testua originala bada, publikatzen dugun iruzkin bakoitzeko hilabeteko ordaineko harpidetza oparituko dizugu, edo 18€ garbi jasoko dituzu, zuk nahi duzuna.
  • Testua ez bada originala, eta publikatzen badugu, adibidez beste webgune batean topatutako testu interesgarri bat, astebeteko harpidetzaren truke edo/eta eskertza bat, aitortza bat publikatzen dugun lekuetan.

Mmmmmmh, baditut nire zalantzak…

Bada, idatzi lasai helbide honetara eta argituko dizkizugu den denak! >> admin@kaixomaitia.eus 

Argi dago! zer egin behar dut orain parte hartzeko?

Bidali zure testua, edo interesgarria zan daitekeen beste webgune bateko helbidea gure email helbidera >> admin@kaixomaitia.eus eta erantzungo dizugu!

 

argibidea