Bizitza sexuala (II)

2016ko udaberrian landutako “Euskal Herritarron harreman afektibo eta sexualei buruzko ikerketa”ri buruzko iruzkinekin jarraituz, honakoan, ikerketaren hirugarren atalari  – Bizitza sexuala – dagokion bigarren iruzkina jorratu nahi dugu. Hemen duzue lehena.

Iruzkin honetan G26-G28 eta G29 bitarteko galderei dagozkion grafiko, taulak eta balorazioak ditugu mintzagai. Maiztasun sexualaz galdetu dugu, errealitatea eta desioa parez pare jarriz, bereizketarik baden ikusi nahirik.. zer hobetu badela ondorioztatu dezakegu, bai…

G26. galdera honakoa izan zen: Batazbeste, zein maiztasunez izaten dituzu sexu harremanak? Galdera hau sexualitateari buruzko hainbat ikerketetan (ia denetan ez esatearren) ikusi ohi da. Propio utzi genuen irekia sexu harremanak kontzeptua irekia, koitoa aipatu gabe. Hala ere, Bilgune Feministak ederki ikusarazi zigun bezala, ez mugatzean automatikoki definizio normatiboa gailentzen da. Hurrengorako ikasi dugu. Hau esanda, galdera kuantitatibo honek aukerak ematen ditu zoriontasun sexual mailarekin alderatzeko, nolabaiteko erlazioa ikusten dugularik.

Erantzunen arabera:

  • Euskaldun gehienek (%33,5) astean behin edo bitan izaten dituzte sexu harremanak; astean behin baino gutxiago (%24,3) dituztenak bigarren postuan kokatzen dira.
  • Harreman irekia dutenek dira astean hirutan edo gehiagotan harreman sexualak izaten dituzten gehienak.
  • Ezkonduak daudenak bikotekidea dutenak baino maiztasun gutxiagorekin izaten dituzte harreman sexualak.

g26_sexu-harremanen-maiztasunat26_sexu-harremanen-maiztasunaG27. galderari erantzunak aurreko iruzkinean aztertu genituen, hurrengo galdera G28.a da G26. arekin erlazio zuzenagoa duena: Zer maiztasunez gustatuko litzaizuke sexu harremanak izatea? errealitatea eta desioa parez pare…

Erantzunen arabera:

  • Erantzun dutenen %50,3k astean hirutan edo gehiagotan nahiko lituzkete sexu harremanak izan eta astean behin baina gutxiago 10%ak
  • Batazbeste astean 2,97 aldiz nahiko lukete euskaldunek sexu harremanak izan, 1,15 aldiz egiten dute hala ere.
  • Sexuari erreparatuta, ez dago ezberdintasun handiegirik emakumezko eta gizonezkoen artean sexu maiztasun nahiari dagokionez; agian zerbait gehiago nahiko luketela erantzuten dute gizonezkoek 6 puntuko aldearekin astean 3 edo gehiagotan aukeran eta emakumeak berriz EDEE gehiago erantzun dute 7 puntuko aldearekin.
  • Joera sexualaren arabera ez dago ezberdintasun nabarmenik batzuen eta besteen artean
  • %2,7ak ez du sexu beharri/nahirik eta ez adin eta ez sexuak dute praktikoki eraginik honetan.

g28_zer-maiztasunarekin-nahiko-zenuke-sexuat28_zer-maiztasunarekin-nahiko-zenuke-sexua

Iruzkin honekin amaitzeko, “Bizitza sexuala” atalaren bigarrena, G29. galderan galdetzen genuen sexu harremanak azkenekoz noiz izan zituen galdetuak, aurreko biekin erlazionatua dago galdera hau aurreko biak osatuz.

Erantzunen arabera:

  • Aste honetan erantzun edo gaur erantzun dute galdetutakoen %44,1 ak.
  • Ia 4tik 1ek hilabete edo gehiago darama harreman sexualik izan gabe azken hilabetean. Hauetatik gehiengoak bikotekidegabeak edo dibortziatuak dira.
  • Bikotekidedunek ezkonduek baina maizago dituzte sexu harremanak eta bi kolektibo hauek dira era berean harreman sexual gehien izaten dituztenak.
  • Egungo egoera zibiliean 20 urte edo gehiago daramatenen %40,6ak izan ditu sexu harremanak aste honetan edo gaur eta 6-10 urte egoera zibil berean daramatenen %51ak. Kolektibo hau da era berean 60 egun baina geihago sexu harremanik ez dutenen kolektibo nagusia (%26) .

g29_noiz-azkenekoz-sexu-harremanakt29_noiz-azkenekoz-sexu-harremanakHonekin amaitu dugu “Bizitza Sexuala” atalaren bigarren iruzkina, eta hiru galdera hauek zoriontasun maila sexualarekin erlazionatzen dituen grafikak egin ditugu hurrengo iruzkinean. Pertsonalki, ikerketa guztiko datu interesgarrienak direla uste dugu, hemen duzue irakurgai!

Bestalde, zure iritzia ere jakin nahi dugu, zer iritzi duzu gaur irakurritakoaz? Zure ekarpenak ongietorriak dira, badakizu!

argibidea