Egoera Afektiboa (II)

 

Kaixomaitia.eus ek  2016ko udaberrian abian jarri zuen “Euskal Herritarron harreman afektibo eta sexualei buruzko ikerketari” jarraipena emanez, ikerketaren “Egoera afektiboak” atalaren bigarren iruzkina da hau lehen iruzkin honen “Egoera Afektiboa (I)” ondorengoa.

Bertan ikerketan egindako galdeketaren G6 galderatik G9 galderara azaltzen ditugu eta hauei dagozkion taula gurutzatuak, xehetasunez ikus iditzazun datuok.

G6 galderarekin etorkizuneko espektatibez, desioez galdetzen genuen, euskaldunok bikotekidea izan nahi dugu? Honela galdetzen genuen: Bikotekiderik ez baduzu, gustatuko litzaizuke etorkizunean bikotekidea izatea?

Erantzunen arabera:

  • Bikotekiderik ez duten euskaldunek bikotekidea izatea gustatuko litzaieke, gehiengoak harreman itxian.
  • Adinean igo ahala, bikotekidea topatzeko nahia behera doa.
  • Harreman irekiak hautatuko lituzkenetatik gehiago dira homosexual eta bisexualak, heterosexualak baino.
  • Etorkizunean harreman itxia nahiko luketen galdetuta bisexualak dira  aukera hau gutxien hautatu dutenek. Heterosexualak eta homosexualak paretsu.

g6_gustatuko-litzaizuke-etorkizunean-bikotekidea-izatea

t6_gustatuko-litzaizuke-etorkizunean-bikotekidea-izatea

G7 galderan momentu honetan maitemindurik zauden jakin nahi genuen.

Erantzunen arabera:

  • Oreka mantentzen da maiteminduak daudenen eta maiteminduak ez daudenen artean (%51; %42)
  • Bikotekidea harreman itxian dutenen %16,7ak maitemindua ez dagoela aitortzen du; %42ak harreman irekia dutenen kasuan
  • Ezkonduak dauden pertsonen %22a ez dago maiteminduta
  • Maiteminduak ez daudenen zoriontasun maila afektibo / sexuala txikiagoa da.

g7_maitemindurik-zaudet7_maitemindurik-zaudeAurreko iruzkinean aipatu genuen bezala, bikote harreman batean zer bilatzen zuen jendeak galdetzen genuen, G8 galderan. Hainbat hipotesi / erantzun posible jarri genitu mahai gainean, bat baina gehiago erantzuteko aukerarekin. Printzipioz tradizionalenak diren balioak (iraunkortasuna, leialtasuna, familia osatu, babes ekonomikoa) izan dute babes gutxien.

Erantzunen arabera:

  • Galdetutakoen erdiak baino gehiagok aukeratu dituzten baloreen artean 4 daude: Konfiantza eta zintzotasuna (%72), elkarrekiko maitasuna (%68), sexua (%54) eta adiskidetasuna-ongi pasatzea (%51).
  • Babes ekonomikoa, ezkontzea, epe motzeko harreman bat eta gizartearen onarpena gutxien baloratuak dira. Leialtasuna bi sexuek berdintsu baloratzen dute, %24ak ggb
  • Harreman iraunkorra, sexua eta familia osatzea gizonezkoek gehiago baloratzen dute emakumeek baino eta azken hauek elkarrekiko konfiantza eta maitasuna gehiago. 

g8_zer-bilatzen-duzu-harreman-bateant8_zer-bilatzen-duzu-harreman-batean

Kopuruak ez dira ezta gutxiago ere garrantzitsuenak, moldeko ikerketetan duten balio kuantitatiboarengatik oso erabiliak izan ohi dira galdera hauek, konparaziorako baliogarri izan daitezke, baita eboluzioak ikusteko, urteen poderioz joerak zeintzuk diren jakiteko adibidez. G9 galderan, zenbat bikote harreman izan dituzun bizitza guztian jakin nahi genuen. Bikote harremana kontzeptua mugatu gabe, norberak erabakitzeko aukera emanaz.

Erantzunen arabera:

  • Galdetutakoen %5ak izan ditu 10 bikote harreman edo gehiago, batere harremanik izan ez dutenek bezainbeste.
  • %77ak 1-5 bikotekide artean izan du.
  • Bisexualak dira bikotekide gehien izan dituztenak eta homosexualen artean bikote harremanik izan ez dutenen gehiengoa dago (%18).

g9_bikotekide-kopuruat9_zenbat-bikote-harreman-izan-dituzu

Hauek dira galdera hauei emandako erantzunen gainean guk egindako gogoetak, zuk beste batzuk badituzu gustora jasoko ditugu!

Egoera afektiboa ri dagokion azken iruzkina (III) hemen duzu irakurgai

 

argibidea