Internet bidezko harremanak (II)

2016ko udaberrian landutako “Euskal Herritarron harreman afektibo eta sexualei buruzko ikerketa”ri buruzko iruzkinekin jarraituz, honakoan, ikeketaren bigarren atalari  – Intenet bidezko harremanak – dagokion bigarren iruzkina jorratu nahi dugu. Hemen duzue lehena.

Iruzkin honetan G19-G23 bitarteko galderei dagozkion grafiko, taulak eta balorazioak ditugu mintzagai. Aurrekoan esan bezala, kaixomaitiarentzat interes berezia dute emaitza hauek, euskal herritarrok online datingari buruz dugun iritziaz eta erabilera ohiturez jakiteko aukera eman baitigute.

Holnela G19 galderarekin jakin nahi genuen harremanetarako webgune batean zer bilatzen zuen jendeak. Sexua da nagusiki bilatzen dena, adiskidea eta epe luzerako bikotekidea jarraian.

Erantzunen arabera:

  • Sexua (%60), adiskidea (%35,8) eta epe luzerako bikotekidea (%33,9) dira gehien bilatzen direnak harremanetarako webguneetan. Maitalea (%30,8) eta kuxkuxean ibiltzea (%28,8) dira, ordea, gutxien bilatzen direnak.
  • Gizonezkoetan gehiagok (%65,4) bilatzen dute sexua, emakumezkoetan baino (%49,1). Nahiz eta azken hauentzat sexua ere lehen aukera izan, garrantzia handia ematen diote adiskidea topatzeari.
  • Sexuaren lehenengo aukera zerbait nabarmenagoa da homosexual eta bisexualen artean. Era berean, ezkonduak dauden pertsonek beste egoera zibiletan daudenek baino gehiago lehenesten dute sexua harremanetaro webguneetan; hauen artean maitalea topatzeko nahia ere goraipa daiteke.

g19_online-dating-zer-bilatzen-duzun

t19_online-dating-zer-bilatzen-duzun

G20. galderari dagokionez berriz, galdetuek interneten sortutako harreman bat internetetik kanpo jarraitzeko aukerarik izan zuten jakin nahi genuen.

%80ak nolabaiteko harremana izan zuen saretik kanpo.

Erantzunen arabera:

  • Gehiengoa (%35,7) sexurako geratu zen Interneten ezagututako pertsonarekin. Erantzunen artean, lagun bezala gelditzea ere nabarmendu da eta harreman afektibo bat izatekotan, harreman luze gehiago egon dira motz baino.
  • Gizonezkoen gehiengoak (%44,6) sexurako gelditu zela dio; emakumeen gehiengoak, ordea, geratu baino ez zela egin (%30,3) edota epe luzeko harreman (%25,1) bat izan zuela baieztatzen du. Homosexualen artean, sexurako gelditu zirelaren erantzuna nabarmenagoa da beste joera sexualeko erantzuleen artean baino eta era berean hauek dira epe kluzerako harremanak gehien topatu dutenak.

g20_harremanik-offlinet20_harremanik-offline

Eta zerbitzu honengatik ordaintzeko prest al gaude? Hori galdetu genuen G21. galderan

Erantzunen arabera:

  • Harremanetarako webguneetan izena eman dutenen gehiengoak ez du inoiz zerbitzuarengatik ordaindu (%67).
  • Adintzearekin batera jendeak gehiago ordaintzen duela antzematen da. 45-64 adin tartekoek dira gehien ordaintzen dutenak (%44,7).
  • Nabarmena da gizonezkoen artean ordaintzen dutenen portzentaia altuagoa dela emakumezkoetan baino; gizonezkoen %37a emakumezkoen %25aren aurrean.

g21_ordainkeo-harpidetzarik

t21_ordainkeo-harpidetzarikEta zientzuk dira interneteko webgune batean izena ez ematearen arrazoiak? Askotariko erantzunen aukera G22. galedran

Erantzunen arabera:

  • Harremanetarako webguneetan izena eman ez dutenek deskonfiantza eta lotsarengatik dela nabarmentzen dute, bikotekidea jada dutenak albo batera utzita.
  • Adina aurrera, Internet eremu ohikoagotzat hartzen da harremanetarako, tabernak eta kalea bezala.
  • Harremanetarako webguneen aurreko beldurra eta lotsa nabarmenagoa da emakumeen artean gizonezkoetan baino.

g22_online-izena-eman-inoizt22_online-izena-eman-inoizIruzkin honekin amaitzeko eta honebestez ikerketaren bigarren atala – Intenet bidezko harremanak – atalarekin ere, azken galderaren amaitzak dituzue jarraian, G23. Ordaindu ez badauzu, ordaintzeko prest?

Erantzunen arabera:

  • Inoiz ordaindu ez dutenen gehiengoa (%67) ez dago prest harremanetarako webgune batengatik ordaintzeko.
  • Adina aurrera joan ahala prestutasun gehiago erakusten da ordaintzeko. Joera sexualari dagokionez, heterosexualak dira ordaintzearekiko jarrera positiboena aurkezten dutenak.
  • Egoera zibilari erreparatuta, dibortziatuak / bananduak daudenak beste egoera batzuetan daudenak baino prestutasun gehiago dute ordaintzeko. Ezkonduen baietzkoen portzentaia altuagoa da bikotekidedunena baino.

g23_ordainduko-zenuket23_ordainduko-zenukeEta zuk, datuok ikusita? bada gehiu nahiko zenuken baloraziorik? Idatziguzu lasai, gustora jasoko dugu zure iritzia!

Atal honen ondoren, hirugarren atal nagusiarekin jarraituko dugu, “Bizitza Sexuala”, guztietan atalik mardulena dena. Interesa baduzu jarraitu hemen

argibidea