Bizitza sexuala (I)

2016ko ekainean plazaratu dugun “Euskal Herritarron harreman afektibo eta sexualei buruzko ikerketaren” atal nagusia, mardulena izango dugu aztergai hurrengo 7 iruzkinetan. Guztiram atalak dituen 18 galderein erantzuna ematen dieten grafiko eta taulak zabalduko ditugu, esan bezala 7 iruzkinetan, irakurketa arinago egitearren.

Lehen iruzkin honetan, G24-27 bitartekoak izango ditugu aztergai lehenengo galdera G24.a euskaldunok izan ditugun bikote sexual koprua zein den jakin nahi dugu.

Erantzunen arabera:

  • Euskaldun gehienek 1-2 bikote sexual izan dituzte euren bizitza guztian.
  • Esan daiteke gizonek emakumeek baino harreman sexual gehiago izaten dituztela.
  • Homosexualak harreman sexual gehiago dituztela nabarmentzen da, % 27,1ak 30 bikotekide sexual baino gehiago izan dituela esan duela aipagarria izanik (heterosexualen %4,6aren aurrean).

 

g24_bikote-sexual-kopurua

t24_bikote-sexual-kopurua

G25 galdera berriz aurrekoaren jarraipena da, denboran mugatuagoa eta azken 12 hilabetetan izandako bikote sexual kopuruaz galdetu dugu. Guztira 1270 lagunen erantzunak bildu ditugu hemen.

Erantzunen arabera:

  • Aurreko galderaren joera mantentzen da eta gehiengoa 1-2 bikote sexual artean gelditzen da.
  • Gizonezko gehiago dago bikote sexual gehiagorekin emakumezko baino. Emakumezkoen artean ere, bikote sexualik izan ez dutenen portzentaia altuagoa da gizonezkoetan baino.
  • Nabaria da bikotekiderik ez dutenek bikote sexual gutxiago izan dituztela harreman irekiak edo itxiak dituztenak baino.

g25_bikote-sexualak-azken-urteant25_bikote-sexualak-azken-urtean

G26 galderari dagozkion datuak hurrengo iruzkinean aipatuko ditugu, zentzu gehiago bait du G28 eta G29. galderekin batera. Jarraian G27. galderari: Azken 12 hilabeteetan izan duzu harreman sexualik lehen aldiz inorekin? G25 galderarekiko bada ezberdintasun sotil bat; “lehen aldiz” galdetzen dugu hemen.

Erantzunen arabera:

  • 2015 urtean euskaldunen %30ak izan du sexua aurrez izan ez duen pertsona batekin, lehen aldiz alegia. Portzentaia hau adintarte bajuenetan (18-29) %44ra igotzen da eta %21era jaitsi adintarte altuenetan (45-64)
  • Ezkonduen %7,9k izan du lehenego harreman sexual bat beste pertsona batekin 2015ean (Honek bi aukera ematen ditu; 1) ezkonberria da ala 2) bere senar edo emaztea ez den norbaitekin izan du sexu harreman
  • Atal honetan euren burua “Beste” egoera zibil batean dutenen artean da altuan %67,5
  • Zoriontasun afektibo eta sexualari dagokionez, kasu batean edo bestean erdipurdiko maila dutenek dira galdera honi bai erantzun dietenen gehiengoa %39,8 eta %33,4 hurrenez hurren

g27_azken-12-hilabeteetan-lehen-aldizt27_azken-12-hilabeteetan-lehen-aldizHauek “Bizitza sexuala” atalari dagozkion lehen iruzkinaren galderak, beste 6 iruzkin dituzu aurretik Euskal Herritarron harreman afektibo eta sexualei buruz gehiago jakiteko! Noski orain artekoan zer esaterik baduzu, ongietorria izango da zure ekarpena!

Hemen jarraitzen du iruzkinak > Bizitza sexuala (II)

 

argibidea