Datu demografikoak

“Euskal Herritarron harreman efektibo eta sexualei buruzko ikerketan” 4 gai nagusien gainean galdetu genuen: Egoera afktiboa, Internet bidezko harremanak, bizitza sexuala eta leialtasuna eta harremana. Galdeketaren beste atal bat izan zen erantzuleen datu demografikoei dagokiona. Ikerketan, guztira 73 galdera egin genizkien parte hartu zuten 2.500 inguru lagunei (nahiz eta ikerketaren emaitzetan hauen lagin esanguratsuena soilik hartu dugun kontutan)

Inkestaren azken atala, Datu demgrafikoei dagokiona, Iruzkin honetan osorik landuko dugu hau, grafiko ugari baditu ere eta iruzkin bakarrean denak jartzea askotxo bada ere, zentzua du guztia hemen bateratua izateak.Grafiko gehienak ez ditugu komentatu, guri informazio interesgarriena dutenak soilik. Hemen dituzue guztiak jarraian G58tik G69ra

G58 Zein da zure ikasketa maila?

g58_ikasketa-mailaG59 Zein da zure lan egoera?

g59_lan-egoera

G60 Hilero dituzun diru sarrera mota guztietan pentsatuta, hurrengo tarteetatik zeinetan kokatzen zara zu?

g60_diru-sarrerak

G61  Nola definituko zenuke zeure burua erlijio gaietan?

g61_erlijioaG62  Zein da zeure egoera zibila momentu honetan?

  • 18-29 adintartekoen %1,2 dago ezkondua , %50ak du bikotekidea, %47a da bikotekide gabea
  • 30-44 adintartekoen %31 dago ezkondua, %5 dago dibortziatua edo banandua eta %25 bikotekidegabea.
  • 45-64 adintartekoen %45 dago ezkondua, %24 dibortziatua edo banandua (batazbestekoa baina 15 puntu gehiago) eta %17ak ez du bikotekiderik.
  • Homosexualen eta bisexualen kasuan egoera zibilarekiko proportziak berdintsu mantentzen dira, %45 ggb da bikotekidegabea, %34 bikotekideduna, %16 dago ezkondua.

g62_egoera-zibilaG64 – Zenbat denbora daramazu egun duzun egoera zibilean? 

g63_egoera-zibila_denboraG65  Zenbat seme-alaba dituzu?

g64_seme-alabakG66 Zein da zure sexua?

  • Aztertutako unibertsioaren %51 da emakumezkoa eta %49 da gizonezkoa.
  • Euren burua homosexualtzat duten %18 emakumezkoak dira eta %82 gizonezkoa, bisexualen kasuan %55  da emakumezkoa eta %44 gizonezkoa.
  • Erlazio irekia dutela dioten %33 da emakumezkoa eta %66 gizonezkoa
  • Zoriontasun maila afektiboa baxua edo oso baxua dutenen %60 dira gizonezkoak.
  • Zoriontasun maila sexual altuagoa dute emakumezkoek.
  • Emakumezko eta gizonezko uakerez gain hirugarren aukera bat ere ba zen erantzun posible bezala: “Beste”. Grafikoan ez dira erantzun hauek azaltzen guztira 7 baino ez zirelako izan.

g65_sexuat65_sexuaG67 Zein da zure joera sexuala?

  • Euskaldunon %83k du bere burua heterosexualtzat, %8,9 homosexualtzat, %6,4 bisexualtzat eta %1,1ak ez du bere burua aurrekoetan kokatzen.
  • Emakumeen %3,1 du bere burua homosexualtzat eta %6,9 bisexualtzat. Gizonezkoen %14,9 du bere burua homosexualtzat eta %5,8 bisexualtzat.
  • Emakumezkoen kasuan (%88,4) heterosexualitatea gizonezkoetan (%78,7) baina gehiago ematen da 10 puntuz.
  • Ezkonduen %5,5 da homosexuala
  • Harreman irekia dutenen %18 bisexuala da, batazbestekoa baina 12 puntu gehiago

g66_joera-sexualat66_joera-sexualaG68  Zein da zure adina?

  • Homosexualen %37 eta Bisexualen ia erdia 18-29 adintartekoak dira. Bisexualen %20 bakarrik da 45-64 adintartekoa.
  • Dibortziatu eta banatuen %80 44-64 adintartekoak dira.
  • Zoriontasun maila sexuala baxua edo oso baxua dutenen %43 44-64 adintartekoak dira.

g67_adinat67_adinaG69  Nongoa zara?

g68_jatorria

t68_jatorriaAzken grafika honekin (kasualitate hutsa da 69 atera izana!) amaitzen dugu honenbestez atal hau eta ikerketa beraren emaitzak. Kategoria honetan dituzue ikerketaren emaitzei dagozkien 4 atal nagusiak eta hauen iruzkinak  (5.a da hau datu demografikoekin, osagarria). Hurrengo atala berriz, ikerketaren balorazioari dagozkio, balorazio kualitatiboa egin genuen guk eta hala eskatu genien beste norbanako eta eragileei, halanola Euskal Herriko Bilgune Feminista, Gehitu Elkartea, Harremanak sexu hezitzaileak eta Mikel Otxotorena maskulinitate eta genero aditua.

argibidea