Bizitza Sexuala (III)

2016ko udaberrian landutako “Euskal Herritarron harreman afektibo eta sexualei buruzko ikerketa”ren gaineko iruzkinekin jarraituz, honakoan, ikerketaren hirugarren atalari  – Bizitza sexuala – dagokion hirugarren iruzkina duzue hemengo, hemen duzue lehena eta hemen bigarrena

Iruzkin honetan G30 galdera jorratuko dugu monografikoki.

Udaberrian abian jarri genuen ikerketaren helburu nagusia, Euskal Herritarrok harreman afektibo eta sexualen gaineko iritzi, ohitura, jarrera, maiztasun, kopuru etab jakiteaz gain, geure zoriontasun maila zein zen jakitea zen, alegia, informazio kuantitaibo guzti hauen gainetik, hauek geure zoriontasunean nola eragiten zuten jakin nahi genuen, batak bestea esplikatu zezakeen jakin nahi genuen. Bai zorionatsun maila egoera afetibo emozionalari dagokionez, baita sexualitateari dgokionez ere. Honela iruzkin honetan jorratuko den  G30 Zein da zure zoriontasun maila momentu honetan zeure bizitza sexualari dagokionez eta Egoera Afektiboa (III) iruzkinean jorratu dugun G10 Zein da zurer zoriontasun maila momentu honetan egoera afktibo / emozionalari dagokionez, Bizitza Sexuala (II) iruzkinean azaldutako datuekin batera uztartu ditugu. Emaitza interesgarriak jaso ditugu gure ustez..

 

Erantzunen arabera:

  • Bizitza sexualaren zoriontasun mailari dagokionez, euskaldunon erdiak ggb altua edo oso altua dutela aitortzen dute (7-10 bitarte) eta Erdipurdikotik behera (0-6) beste horrenbestek. Batazbestekoa 5,79 puntutan kokatzen du euskaldunak bere zoriontasun maila bizitza sexualari dagokionez.
  • 18-29 adintartekoak dira zoriontasun maila altuena adierazten dutenak %56 beste adintarteak baino 10 (30-44)  eta 15 puntu (45-64) gehiagorekin. 29 urteekin izaten da zorionatsun maila altuena (7,1/10). Bajuena berriz, 44-64 adintartean izatena da. [Ikus Grafikoa 3.8]  Oro har, zoriontasun mailak goruntz egiten du 18 urtetatik hasi (6,1) eta 29 urte bitarte (7,1). Hortik aurrera gainbera xume bat hasten da 36 urte bitarte (6,1) eta nabariagoa hortik aurrera  57 urte bitarte (4,4)
  • Zoriontasun sexual eta afektiboak grafika nahiko paraleloak adierazten dute, puntu bat altuagoa zoriontasun afektiboaren kasuan [Ikus Grafikoa 3.9]
  • Emakumeek zoriontasun sexual handiagoa adierazi dute, altua edo oso altua dutela adierazi dute %53ak gizonek baina 10 puntu gehiago.
  • Joera sexualari erreparatuta ere ez da ezberdintasun nabarmenik 3 taldeen artean, agian zertxobait zoriontsuagoak bisexualak direnak eta okerxeago homosexualak.
  • Bikotekiderik ez dutenek dira zoriontasun maila bajuena dutenak, %41ak aitortu bai du baxua edo oso baxua dela eurena eta %20 altua edo oso altua. Bikote erlazio irekia edo itxia dutenek antzeko zoriontasun maila adierazi dute, zertxobait hobea bikote erlazio irekia dutenek.
  • Egoera ekonomikoaren aldagaiarekin gurutzatuaz berriz, urtean 35.000€ eta 45.000€ ko dirusarrera dutenek zoriontasun maila altua edo oso altua %60k dute, batazbestekoak baina 12 puntu gehiago.
  • Ikasleak (%55,5) eta Etxeko langileak (%54,8) dira zorionasun maila altuena dutenak (altua edo oso altua) eta erretiratu edo pentsiodunak baxuena, erdipurdikoa ia %50ak eta baxua edo oso baxua %10ak
  • Zoriontasun maila afektibo altuena dutenek ere zoriontasun maila sexual altuena dute (%67 altua edo oso altua) eta alderantziz.

g30_zoriontasun-maila-sexuala

t30_zoriontasun-maila-sexuala

t30-3_zoriontasun-maila-sexuala_egoera-zibilag30-3_zoriontasun-maila-sexuala_egoera-zibila

g30-1_zoriontasun-maila-sexuala_adinag30-2_zoriontasun-maila-sexuala_zorion-afektiboa

Hausnarketarako datu ugari ditugu hemen, gure gogoeta batzuk badituzue, zuenak ere gustora jasoko ditugu. Iruzkin honen jarraipena berriz Bizitza Sexuala (IV) iruzkinarekin jarraitzen du, bertan G31-G35 galderak jorratuko ditugu.

argibidea