Bizitza Sexuala (IV)

Sexuinkesta kategoriapean, 2016an egin dugun “Euskal Herritarren harreman afektibo eta sexualei buruzko ikerketaren” berri ematen ari gara atalez atal.
Ikeketa mardula da oso, [PDF] n deskargagarria duzuna, hemen, baina blogean era errazago eta partekagarriago batean azaltzeko ahaleginetan, atalez atal ari gara guztia zabaltzen.
Irakurtzen ari zaren iruzkin hau, ikerketaren hirugarren atal nagusia den – Bizitza sexula – laugarren iruzkina da. Bizitza sexualari buruzko iruzkin guztiak hemen dituzu irakurgai.
Iruzkin honetan ikerketaren G31-G35 bitarteko galderak ditugu aztergai.

Lehenengo galdera, G31. a, galdetuek lehenego harreman sexuala zein adinekin izan zuten jakin nahi genuen, berriro ere, harreman sexuala terminoa modu irekian utzi genuen, norberaren interpretaziorako.

Erantzunen arabera:

  • Euskaldunon erdiak ggb 17-20 adintartean izan ditu sexu harremanak lehen aldiz. Eta 17 urtetik behera edo 20 urtetik gorakoen portzentaia oso antzekoa da (%25-23)
  • Egun 18-29 adintartean daudenen %37,7ak izan ditu harreman sexualak lehen aldiz 16 urte edo gutxiagorekin, beste bi adintarteak baina 12 puntu gehiago. Kontrako aldean, 21 urte edo gehiagorekin lehen adliz egin dute 18-29 adintartean dauden %7ak, beste bi adintarteetan %30a ggb.
  • Joera sexualari erreparatuta, bisexualak dira sexuan goiztiarrenak eta homosexualak berantiarrenak.

g31_adina-lehenengo-sexu-harremana

t31_adina-lehenengo-sexu-harremana

Jarraian dator G32. galdera, “lehenengo gauean” sexu harremanik izango zenuke? galdera honekin sexu harremanekiko dugun jarreraren parte bat aztertu nahi genuen, jendeak honekiko duen espontaneidadea, planifikazio beharra, estigmarik egon daitekeen “lehenengo gauean” sexu harremanak izatearekiko, eta datu demografiko ezberdinen arabea erantzun hauek zenbat aldatzen diren.

Erantzunen arabera:

  • Euskaldunon erdiak arazorik gabe izango lituzkete sexu harremanak lehen gauean, ia %80ak egoeraren arabera. [G%90 E%70] %20ak nahiago ez.
  • “Arazorik gabe” lehen gauean sexu harremanak izango lituzkenen artean gutxiengoak dira 18-29 adintartekoak
  • Zoriontasun maila afektibo eta sexuala altua edo oso altua duteneak dira “nahiago ez” gehien erantzun dutenak.

g32_sexu-harremana-lehenengo-gaueant32_sexu-harremana-lehenengo-gauean

G33 Eta pornografia? gustoko al dugu pornografia? kontsumitzen al dugu? gai hau jorratu genuen PornHub ek egindako ikerketaren harira. Hemen duzue idatzi genuen iruzkina: Munduak pornografia maite du, baita zuk ere!

  • %37 ak ez du pornografia kontsumitzen, %30ak astero behin edo gehiagotan eta %9ak egunero.
  • Adintarte gazteena da gehien kontsumitzen duena %37 astean behin edo gehiago eta 45-64 adintartekoen %43ak ez du kontsumitzen.
  • Sexuari dagokionez, gizonezkoak dira oso nabarmenki pornografia kontsumitzaile nagusiak, emakumezkoen %60ak ez du kontsumitzen eta gizonezkoen %55ak astean behin edo gehiagotan, %17ak egunero.

g33_pornografiaren-kontsumoat33_pornografiaren-kontsumoa

Udaberrian egin genuen inkestak 73 galdera zituen, orotarikoak, batzuk erantzun errezak, besteak ez horrenbeste, inkestaren bermatutako anonimotasunak halber, galdera hauek egiteko aukera eman zigun, eta erantzun zintzoak jaso genituela uste dugu. Prostituzioaz galdetu genuen G34. galderan, Ordaindu duz inoi sexu harremanak izatearren? 1284 erantzuneko lagina hartu genuen. eta jarraian G35. galdera Ordaindu baduzu noiz izan zen azken aldia?

Erantzunen arabera [G34]

  • Euskaldunen %87ak eta 18-29 adintartekoen %97ak ez du inoiz sexu harremanak izateko ordaindu
  • 45-64 adintartekoen artetik 5 etik 1 ek ordaindu du noizbait.
  • Egoera zibilaren arabera Dibortziatu eta bananduen %30ak ordaindu du noizbait batazbestekoa baina ia 20 puntu gehiago.
  • Gizonezkoen %22,8 eta Emakumezkoen %3,4k ordaindu du noizbait sexu harremanak izateagatik.
  • Zoriontasun afektibo oso baxua edo baxua dutenen %22k ordaindu du noizbait sexu harremanak izateagatik batazbestekoa baina 10 puntu gehiago, ia bikoitza.

g34_prostituzioaren-kontsumoat34_prostituzioaren-kontsumoa

Erantzunen arabera [G35]

  • Inoiz sexu harremanak izateagatik ordaindu duten euskaldunen %13 hauetatik, %72ak orain dela urtebete baino lehen ordaindu du azkenekoz, %8 ak azken hilabetean.

g35_prostituzioaren-kontsumoa_ezkenekozt35_prostituzioaren-kontsumoa_ezkenekoz

Eta zuk zer iritzi duzu galdera guzti hauei emandako erantzunez? atentzioa deitu dizu batenbatek? Esaiguzu!

 

Honekin amaitu dugu Bizitza Sexual (IV) iruzkina, jarraian atal honen 5. iruzkina Bizitza sexuala (V) irakurgai duzu

 

argibidea