Bizitza Sexuala (VI)

Atal honen azken aurreko iruzkina da honakoa, “Euskal Herritarron harreman afektibo eta sexualei buruzko ikerketa” ren “Bizitza Sexuala” atalari dagokiona hain zuzen. Atal honetako iruzkin guztiak hemen dituzue irakurgai.

Iruzkin honetan beste bi galdera ditugu aztergai, inkestaren G38 eta G39 galderak, kasu honetan masturbazioa dugu galdegai. Galdera honi erantzun zietenen 1272 laguneko lagina hartu genuen azpiko grafikoak osatzeko:

G38.a galdera zuzena zen, zein maiztasunez masturbatzen zara?

Eratzunen arabera:

  • Galdetutako gizonen %96a masturbatzen da, %80 astero eta %15 egunero.
  • Emakumezkoen %87a masturbatzen da, %45 astero eta %3 egunero.
  • Adinari dagokionez, 18-29 adin tartekoen %7,6 ez da masturbatzen, batazbestekoaren bikoitza.
  • Batazbeste astean 2 aldiz masturbatzen dira.

g38_masturbazio-maiztasunat38_masturbazio-maiztasunaEta galdera honi lotua, G39.a masturbatzen denean bere bikotekidea denaz gogoratzen / fantaseatzen duen galdetzen dugu. Erantzunak bikotekidea dutenekiko ponderatuak daude:

Erantzunen arabera:

g39_masturbazio-pentsamenduakt39_masturbazio-pentsamenduakDatu interesgarriak direla deritzogu, Euskal Herriko 1280 lagunek erantzun diote galdera honi, nahiko tabua izaten jarraitzen duen  gai baten inguruan eta honi gure balioa ematen diogu.

Zuk baduzu zer geitu iruzkin honetan idatzi dugunari? Ba poz pozik hartuko dugu zure ekarpena. Idatzi behean! :)

Hurrengo iruzkina, Bizitza Sexuala kategoriaren azkena da, bikote harremanak, komunikazioa, sexua… irakurri nahi? Hemen duzu aukera!

 

argibidea