Egoera Afektiboa (III)

Euskal Herritarren harreman afektibo eta sexualen ikerketaren emaitzak zabaltzen ari gara atalez atal, eta hau, “Egoera afaktiboari” dagokion hirugarren atala eta azkena da. G10tik G15 bitarteko galderak eta hauei dagozkion taulak datu demografikoekin gurutzatuak dituzue iruzkin honetan. Hemen dituzu aurreko biak Egoera afektiboa (I) eta Egoera Afektiboa (II).

Hirugarren atal honetan zoriontasun maila afektiboari buruz galdetzen da baita harreman irekiei buruz ere.

G10 galderan galdetzen genuen hain zuzen egungo zoriontasun mailaz egoera afektibo/emozionalari dagokionez

Erantzunen arabera:

  • Euskaldunen zoriontasun maila afektiboaren bataz bestekoa 6,9koa da; erdipurdi eta altua aretan. Gehiengoak (%64ak) bere burua altua/oso altua-n kokatzen badu ere, %36ak erdipurdikoa edo baxua / oso baxua dela dio.
  • Joerak erakusten du adinak gora joan ahala  zoriontasun maila afektiboa behera doala.  Gainera, ezkonduek zoriontasun maila baxuagoa dute bikotekidea (ezkondu gabe) dutenek baino.
  • Emakumeek zoriontasun maila afektibo altuagoa dute gizonezkoak baino. Joera sexualari dagokionez, bisexualek dute zoriontasun maila altuena. Harreman motari erreparatuta, itxia dutenek altuagoa dute harreman irekia dutenek baino.
  • Zoriontasun maila afektiboa eta zoriontasun maila sexuala elkar baldintzatuak daudela erakusten dute erantzunek.

 

g10_zoriontasun-maila-afektiboat10_zoriontasun-maila-afektiboa

G11 galderak bikote harreman batean iraun duen denbora tarte luzeenaz galdetzen genuen

Erantzunen arabera:

  • Euskaldun gehienen (%41,7) erlaziorik luzeenak 10 urte baino gehiago iraun du.
  • Heterosexualen artean eta bikote harreman itxian ematen dira erlaziorik luzeenak.
  • Ezkonduak dauden guztiek bi urte baino gehiagoko harremana izan dute eta gehiengoak 10 urte edo gehiagoko harremana izan du; azken datu hori banandu eta dibortziatuen kasuetan errepikatzen da.

g11_zenbat-denbora-erlazio-luzeenakt11_zenbat-denbora-erlazio-luzeenak

Eta hurrengo galderetan harreman irekiei buruz galdetu genuen, euskaldunon iritzia jakiteko asmoz. G12 galderarekin hasiz, inoiz harreman irekirik izan duen galdetuz

  • Euskaldunen %21ak harreman irekiak izan ditu eta %79ak ez ditu inoiz harreman irekirik izan.
  • Harreman irekiak izan dituztela esan dutenen artean 18-29 adin tartea nabarmentzen da.
  • Sexuari dagokionez, gizonezkoek (%24) harreman ireki gehiago izan ohi dituzte, emakumezkoekin (%18,4) alderatuta.
  • Bisexualak dira harreman irekiak gehien izan dituztenak, homosexual eta heterosexualengatik jarraituak.

g12_harreman-irekirik-inoizt12_harreman-irekirik-inoiz

Eta G13. galderarekin berriz, desioak jakin nahi genituen, harreman irekiekiko genuen jarreraz, zure egungo bikote harremana irekiko zenukeen galdetu genuen

Erantzunen arabera:

  • Erantzuleen %26ak harreman irekia du edo izan nahiko luke %19ak ez daki eta %59ak ez luke ireki nahi.
  • 18-29 adin tarteko euskaldunak dira egun harreman irekia duten gehienak eta  45-64 tartekoak ireki nahiko luketenak.
  • Orokorrean, gizonezkoak emakumezkoak baino gertuago daude harreman irekietatik (egun bizi edo nahi) eta joera sexualari dagokionez, bisexualak dira harreman irekia bizi dituzten gehienak.

g13_harremana-irekiko-zenuket13_harremana-irekiko-zenuke

G14. galderan berriz, harremana irekitzeko beharra izanik bikoteari jakinaraziko al liokeen galdetzen genuen, jakin nahirik, egungoa ez den beste egoera batean egon nahiko lukeen.

Erantzunen arabera:

  • Erantzuleen gehiengoak (%58,6) dio harremana irekitzeko beharra sentitzekotan bikotekideari jakinaraziko liokeela. %15,7ak ez luke ezer esango, ezezkoa jasoko lukeelako eta %10,9ak ezer esan gabe izango lituzke harremanak bikote harremanetik kanpo.
  • 45-64 adin tartekoak eta heterosexualak dira gehien onartzen dutenak ez luketela harreman ireki bat izateko aukera partekatuko bikotekidearekin . Gizonezkoen kasuan, emakumeekin alderatuta, nabarmentzen da zabalduta dagoela bikotekideak ez lukeela harreman ireki bat onartukoaren ustea.
  • Ezkonduek eta denbora zibilean denbora asko daramatenek zailtasun gehiago dute bikotekidearekin harreman ireki bat adosteko.

 

g14_harremana-irekitzeko-jakinarazit14_harremana-irekitzeko-jakinarazi

Eta “Egoera Afektiboari” dagokion atalarekin amaitzeko azken galderan, G15, harreman irekiei buruzko iritziaz galdetu genuen, orokortuz, erantzunen erdiak iritzi positiboa dute, beste erdiek negatiboa

Erantzunen arabera:

  • Euskaldunen jarrera harreman irekien inguruan nahiko positiboa da; nahiz eta ez aitortu, guztion nahia dela (%27,1) eta bikotearen heldutasuna azaltzen (%22,2) duelaren ustea dago baita harreman irekietan bikoteak zoriontsuagoak direla ere (%6,8)
  • Jarrera negatiboagoa honakoa da: ez direla moralki onargarriak (%5,5), bikotean maitasun falta adierazten duela (%12,4) edota Ez direla epe luzean eramangarriak (%46,4), iritzi nagusia azken hau izanik.

g15_harremana-irekiak-iritzia

t15_harremana-irekiak-iritziat15-1_harremana-irekiak-iritzia

Ikeketaren Egoera Afektiboari dagokion atala hemen amaitzen da honenbestez hiru iruzkinekin, Egoera afektiboa (I), Egoera afektiboa (II) eta Egoera afektiboa (III) azken honekin. Eta hurrengo atala irakurgai duzu jada Kaixomaitia.eus ekon interes berezikoa: Internet bidezko harremanak. Atal hau bi iruzkinetan zatitu dugu irakurterrezagoa izan dakizun.

Bestalde, Egoera Afektiboei irakurri duzunaren gainean baduzu zure iritzirik? gustora entzungo dugu!

 

argibidea