Leialtasuna eta harremanak (III)

Sexuinkesta izenez ezaguna den “Euskal Herritarron harreman afektibo eta sexualei buruzko ikerketa” ren zabalkunde eta sustapenarekin jarraitzen dugu blogean. Iruzkin hau konkretuki, Leialtasuna eta harremanak atalaren hirugarren iruzkina da, kategoria guztia hemen duzue irakurgai

Iruzkin honetan inkestan egindako hiru galderen erantzunekin arituko gara, oraingoan ere saltoren bat emango dugu ikerketaren ordenean, G49 eta G50 eta G54. Galdera hauekin bikote harremanetik kanpoko desioez galdetzen dugu eta erantzuna, noski, interesgarriak…

Lehen galdera G49.ak honela dio: Sentitu al zara inoiz zure bikotekidea ez den norbaitek bereziki erakarria? adi hemen ere bikotekidea dutene erantzunekiko ponderatu bait dira ondorio hauek

Erantzunen arabera:

  • Bikotekidea dutenen %87ak onartzen du noizbait sentitu dela bikotekidea ez den norbaitek bereziki erakarria; %38ak batzuetan dio eta %23,5ak askotan. %12,5ak dio inoiz ez dela bikotekidea ez den norbaitek bereziki erakarria sentitu.
  • Bikotekidedunekin jarraituz, orokorrean, emakumeak gutxiagotan sentitzen dira norbaitek bereziki erakarriak gizonezkoak baino. Emakumeen %16a inoiz ez dela erakarria sentitu dio, gizonezkoen %9aren aurrean. Era berean, gizonezkoen %30ak dio askotan sentitzen dela erakarria, emakumezkoen %16aren aurrean.
  • Bikotekidedun heterosexualen %14,4ak inoiz ez dela erakarria sentitu erantzun du. Homosexualen kasuan ehunekoa 3,2ra jaisten da eta, alde gehiagorekin, bisexualen kasuan, %2ra.
  • Bikotekidea eta zoriontasun maila sexuala erdipurdikoa dutenen artean askotan ematen da hau batazbestekoa baina 10 puntu gehiagorekin. (%33,5)

g49_beste-batek-erakarriat49_beste-batek-erakarria

Eta G49. galderarekin zerbait haratago joan nahi izan dugu, erakarpen soila ez ezik, desio sexualei buruz galdetu bait dugu...

Erantzunen arabera:

  • %91ak onartzen du noizbait izan duela bikotekidea ez den norbaitekin desio sexuala; %38,5ak batzuetan sentitu duela dio eta %24,6ak askotan. %8,8ak dio inoiz ez duela izan desio sexualik bikotekidea ez den norbaitekin.
  • Gizonezkoen %42ak onartzen du etengabe edo askotan duela desio sexuala; emakumezkoen kasuan, aldiz, %16ak. Era berean, emakumezkoen %12ak dio ez duela inoiz desio sexualik izan; gizonezkoen kasuan, horien %5,5ak erantzun du hori.
  • Alde nabaria dago ere joera sexualaren arabera; Homosexualen %50ak bere bikotekidea ez den norbaitekiko desio sexuala etengabe edo askotan sentitzen duela dio, heterosexualen kasuan %27a da

g50_desio-sexualak-beste-batekint50_desio-sexualak-beste-batekinEta berriro aurrera salto eginaz G54. galderara joango gara iruzkin honi amaiera emateko, hipotesiekin jarriatuz, bikotean hitzegin ondoren, zeure bikotekideak beste batekin harreman sexualak izatea onartuko zenukeen jakin nahi dugu. Erantzun garbiak eta hala ere ED/EE ugari hauen artean…

Erantzunen arabera:

  • Erantzuleen ia erdi batek (%40) onartuko luke bikotekideak beste norbaitekin harreman sexualak izatea, elkarrekin hitzegin ondoren; %36,3ak dio ez lukeela onartuko; %9,8ak dio ez litzatekeela horrelakorik gertatuko; azkenik, %13,8ak zalantza egiten du. G52 galderan %51ra igotzen da baiezko erantzuna bikotetik kanpo harremantzeko aukera norberari dagokionean.
  • Bisexualen %70,8ak eta homosexualen %62,4ak dio onartuko lukeela. Homosexualen kasuan, ordea, batazbestekoa jaitsi eta %38,4ak baietz erantzun du.
  • Nabarmena da dibortziatu / bananduen artean dagoela onartuko luketeela diotenen ehunekorik baxuena (%22,3), beste egoera zibilekin alderatuta.

g54_bikotekideak-besteekin-sexua-baimendut54_bikotekideak-besteekin-sexua-baimendu

Eta zuk, egin dizkiozu galdera hauek zure buruari? zer erantzungo zenuke? Bikotekidearekin hitzegin duzue inoiz honetaz? Zure ekarpena oso ongietorria izango da!

Eta honekin amaitu dugu atal honen hirugarren iruzkina, azkena geratzen zaigu, laugarrena, lehen galdera hau: Izango zenuke harreman sexualik zure bikotekidea ez den norbaitekin, bikotekidearen onespenaren ondoren? Interesgarria ezta? ba hemen duzu iruzkina irakurgai

argibidea