Kaixomaitiak lokal liberal bat irekiko du Donostian

 

 

[Abenduaren 28an, inuxente egunarekin bururau eta zabaldu genuen albiste zera… surrealista! Sinistu baduzu, inuxentea zara, zure zorionerako! Segi horrela!]

inuxente

Dakizuenez, Kaixomaitia 2007an sorturiko euskaldunon harremanetarako gunea da. Urteetan zehar aldaketak jasan ditu eta, denbora pasa ahala, geroz eta komunitate handiagoa biltzen joan da, 5.000 euskaldun harremanetan jartzera iritsi arte.
2015 urtearen hondarretan aro berri bati eman genion hasiera, euskaldunon harremanetarako aukera berritu bati. Hala, apustua egin dugu pantailaren beste aldera jauzi egiteko. Horretarako, hainbat ekintza antolatu ditugu: zure aisialdian, modu dibertigarrian jendea ezagutzeko aukera ezin hobeak, speed dating, irteerak, tailerrak, ligodromoa…
Hots, KMEkintzak eta KMBloga dira proiektu berri honen oinarriak, webgunearekin batera.
Oraingoan, pauso bat harago eman, eta “Kaixomaitale” izeneko lokal liberal bat irekitzekotan gara. Euskaldunontzako soilik izango den Euskal Herriko lehena da eta Donostian egongo da kokatuta, Alde Zaharrean, eta abenduaren 31n inauguratuko dugu urtezahar gauarekin. Okurritzen zaizue modu hoberik 2016a atzean utzi eta 2017a hasteko?
Kotilioi anitza
Inaugurazio festaren prezioa 100 eurokoa izango da bikoteko. Norbanakoek 50 euro ordaindu beharko dituzte. Ekintzetan [https://www.kaixomaitia.eus/eu/ekintzak/ikusi/18-26/], ikus ditzakezue nondik norako nagusiak eta izen ematea.
Edozein kotilioitan bezala, janaria eta edaria ez dira faltako. Ezta mahatsak ere, noski, urtea ahalik eta ondoen hasteko. Lentzeria gorria janztea ere gomendatzen dizuegu. Sexy-a ez ezik, urte berrian ondo sartzeko gomendagarria dela diote. Inork ez dezala 2017a gaizki hasi superstizioei kasu ez egitearren. Lokaleko beste kideekin harremanak izateko ere, ahalik eta mihiseria politena ez dago soberan, ala?
Horrez gain, parte-hartzaileak denetarikoak izango dira: bikote heterosexualak, homosexualak, norbanakoak… Denon gusturako, gune amankomunak eta berezituak ere egongo direlarik. Kotilioi anitza, beraz. Arau bakarra errespetua izango da. Eta jolasetan, errespetuaz gain, parte-hartzaileek adosten dituztenak.
Sorpresak ere izango dira: zesta erotiko baten zozketa, urte osoko bazkidetza sarrera zozkatuko dugu… Ez ditugu aurreratuko denak, baina opari gehiago ere izango dira.
Hemendik aurrera, utz ezazue zuen imajinazioa hegan egiten. Ezin baititugu xehetasun gehiago eman. Batetik, nahi ez dugulako. Eta, bestetik, parte-hartzaileen araberakoa izango delako festa.
Hala, toki zehatza (kalea, zenbakia) eta festaren xehetasunak ez ditugu jakinaraziko eguna iritsi arte. Oringoz lokalaren barneko argazkiak baino ez. Interesa agertu dutenek euren postontzi digitalean jasoko dituzte guztiak. Izan ere, horiek azken orduko sorpresak izatea nahi dugu, abenturara anima zaitezten.

bar-601303_1280
Lokalaren ezaugarriak
Lokala nolakoa izango den zertxobait aurrera dezakegu, hori bai. Instalazio moderno eta erosoak izango ditu. Adibidez:
• Pub-a: musika onena, kopak eta dantzarako pista.
• 16 pertsonentzat jacuzzi-a.
• Sauna hezea.
• Terma.
• Dutxa komunak.
• Gune zabal komunak.
• Gela pribatuak.
• Sling bat.
• Takilak.
• Aldagelak.
• Arropazaindegia.
Apuntatu hitzordua agendan
Abenduaren 31. Gau partean. Donostiako Alde Zaharrean. Denetariko pertsonak. Denetariko jolasak. 2017a modu ezin hobean hasteko. Aukera galduko duzu?

argibidea