Letra bi… besterik ez

Letra bi… besterik ez

 

Muxu bat, mosu bi,

zu eta ni.

Besarkada bat, beso bi,

zu eta ni.

Taupada bat, bihotz bi,

zu eta ni.

Katramila bat, gorputz bi,

zu eta ni.

Arnas bat, bizi bi

zu eta ni.

Mundu bat, unibertso bi,

zu eta ni.

Berba bat, letra bi,

ZU eta NI.

 

Paradisu bat, bi paradisu,

ni eta zu.

Kasu bat, bi kasu,

ni eta zu.

Pausu bat, bi pausu,

ni eta zu.

Sarri, askotan, usu,

ni eta zu.

Larrua joz, jo ta su,

ni eta zu.

Hartzazu! Emaidazu!

ni eta zu.

Musu bat, bi musu,

NI eta ZU.

 

Dorleta Kortazar Alkoz eta Unai Muñoz Iztueta

 

 

 

 

 

Argazkia:Worak_”you and me”_hemendik hartua

Argibide bat

  1. Henar · abendua 29

    Ah, ze polita…