Agur 2016 maitia!

 

Egunotan, urtearen hondarretan gauden hauetan, ohikoa izaten da urteari atzera begirakoa egitea eta gertakari garrantzitsuena, onak zein ez hain onak, zerrendatzea…

2016a kaixomaitiaren ia 10 urteko ibilbidean bereziki garrantzitsua izan da,  2015eko abenduaren 18arekin zabaldu genuen proiektu berria, webgune eraberritua, ekintzak eta blog honen berri ematen genuen nagusiki lagun artean Garoan egin genuen festan. Hemen duzue egun hartako bideotxoa.

Webgune berriari irekiera emanda, 9. Urte bete genituen otsailean, eskaintza berezi batekin eta martxoan abian jarri genuen agian 10 urte hauetan eraginkorrena, garrantzitsuena izan den sustapen ekintza; “Euskal Herritarron harreman afektibo eta sexualei buruzko ikerketa” [aka #Sexuinkesta] jarri genuen abian, datu bilketa, hain zuzen, Survey Monkey aplikazioarekin, euskaraz, gazteleraz eta frantsesez. 73 galdera, online, anonimo eta intimo, oso intimo… geure bururari askotan galdetu eta agian erantzun nahi izan ez dizkiogun galderez osatua, Euskaldunon erradiografia bat emango ziguna. Ikerketa honi esker ezagutu genituen Aztikerreko lagunak, Harremanak sexu hezitzaileak, Gehitu eta Bilgune feministako neskak eta Mikel Otxotorena. Guztiek, borondate ederrez, eta beharrezkoa zen zorroztazunez ikerketararne ondorioen balorazio bat egin ziguten. Gerora harremana mantendu dugu lagun hauekin eta ekintzatxoren bat edo veste egiten saiatu gara

Garai horietan ezagutu genuen ere, otsaila partean, Twitterrek ez zituela euskarazko publizitate txioak maite. Puntu.eus eko en ekintzailetasunari eta ongi egindako lanari esker, Twitterrekin akordio batetara iritsi ondoren, egun bada aukera twitterren euskarazko publizitatea egiteko. Eskerrak bihotzez puntueus!

Sare sozialak eta debekuekin jarraituta, berriz, Facebookek sexualki iradokitzaileak (oso gutxi bada ere) diren publiak ez ditu maite, bereziki bi gizonezko badira ohe batean azaltzen direnak.

Otsailean hasi ginen ere ehenengo Ekintzak antoatzen, Behardi sagardotegian izan zen lehena, San Balentin egunaren harira eta garai haietan bildutako jende kopuruagatik oso arrakastatsua ez zela izan iruditu bazitzaigun ere, egun esan dezakegu nahikoa egin genuela.. orduz gero antolatutako ekintza guztiak bertan behera geratu bait dira nahikoa izen emate faltagatik… hau izan da ziurrenik 2016ko alderik eskasena, ekintzen antolaketarekin ez asmatu izana. Esperantza handiak genituen jarrita eta ez dute aurrera egin.. oraingoz. 2017an jarraituko dugu hauek antolatzen. Eroritakoan altxatzen jakin behar bait da.

Blogarekin ere lehen urratsak eman ditugu eta bisita mordoa ekarri dizkigu webgunera, gerora izen emateetan bihurtu direnak. Irakurtzen ari zaren hau, 71. Iruzkina da eta pixkanaka sexua eta harremanei buruzko gaiei buruzko euskarazko testuen bildumatxoa osatzen ari gara. Gainera kolaboratzaile benetan profesionalak, konprometituak ezagutu ditugu. Aipu berezia merezi dute Aida Soloresek, hasieran egindako iruzkinak bereak izan bait dira eta Nagore Vegak, bereak bait dira erreportaia ia denak. Goiatz, Alaitz, Noelia eta Maddi ere deskubrimendu zoragarria izan dira. Datorren urtean elkarrekin lanean jarraitzeko ahaleginak egingo ditugu.

Ekainean zabaldu genituen #Sexuinkestaren emaitzak, guztira 2500 lagunek parte hartu eta 1500 erantzuleekin lagina hartu, ondorioak aztertu eta txosteneratu genituen , Ekainaren 9an egin genuen presntsaurreko batean, orduz gero hedabide ugaritan eman ditugu elkarrizketak, irrati, telebista nahiz prentsa. Hemen dituzue guztien zerrenda bat.

Sexuinkesta PDF formatuan duzue deskargagai CCBYSA lizentziapean eta blogean bertan ere atalka duzue irakurgai Sexuinkesta kategoriapean.

Udazkenarekin ekintzekin jarraitu genuen, arrakasta eskasarekin egiari zor baina laster etorriko ziren berri zoragarriak sari formatuan; lehena, Bai Esuakrari Ziurtagiriaren elkarteak antolatzen duen #Enpresarean azokan, azaroaren 3an. Hunkigarria, 10 urteotan kaixomaitiak jaso duen lehen saria izan bait zen, eta guretzat esannahi berezia zuen Ziurtegiriaren Elkarteak aitortza hori egtiea. 2.000€ ko saria Banaiz Bagara elkartearekin partekatzea erabaki genuen eta diru hau baliatu zuten Anitz Lan programa Lakari kooperatibako lagunekin batera aurrera ateratzeko. Egun honek blog honetan bi iruzkin idazteko gaia eman zigun, urte osoan irakurrienak izan direnak, 500 bisita ingururekin bakoitza. Hemen dituzue. Bigarren saria, oso ustekabean, Euskal Herrian zaharrena izan daitekeen Internet munduko saria izan zen: Buber Saria. Urtea ezin hobe amaitzeko modua izan zen.

Eta erabiltzaileak? Ba barra barra etorri dira aurten, 5.000 erabiltzaileen langa gaindituaz aurten gehitu diren 800 erabiltzaile berrirekin. Aurreko urteetako bisitak hirukoiztu ditugu eta aurten hilabate guzti guztiek izan dituzte aurreko 9 urteetan bisita gehien izan dituen hilabeteak baina bisita gehiago. Gauzak txukun bederen egin ditugunaren seinale. Dirusarrerak? Ez aurrikusi bezanbestekoak, tamalez. Buruari buelta pare bat eman beharko dizkiogu eta erabakiak hartu. 2017an, 10 urte beteko ditugu, 6 aste barru zehazki. 2016ean izandako arrakasta izatea zaila izango da, baina saiatuko gara, ez zalantzarik izan!

Amaitzeko, eskerrak eman 2016an artez edo moldez Kaixomaitia.eus en parte izan zareten hornitzaile, lankide, kolaboratzaile, eragile, eta noski erabiltzaile eta harpidedunei. Alboan nahi zaituztegu datorren urtean eta ahal bada hurrengo hamar urteetan ere-

2017an ere saltsa egongo da gurean. Etorri nahi?

argibidea