Mahai ingurua Radio Euskadiko Ganbara saioan

Atzo, otsailaren 14arekin eta kaixomaitiak 10 urte betetzen zituen egunean, kaixomaitiako Iñigo Arandiak Radio Euskadiko ganbara saioko mahai inguruan hartu zuen parte, harremaentarako webgune eta aplikazioak hizpide, Sonia Hernandoren gidaritzapean. Mahai inguruan parte hartu zuten Cristina Corbella Garaia Sexologia Elkarteko presidenteak eta Cristina Miguel, Leeds Unibertsitateko irakaslea, berriki gai honen inguuruan doktore tesia idatzi duena.

Mahai inguruan ere Tinder eta Happn aplikazioen erabiltzailea den Leire izeneko neskak ere parte hartu zuen.

Gazteleraz bada ere, gaia ongi kokatu zen eta hemen partekatzeak merezi duela uste dugu.

Eta zuek? Ezer gehitzekorik baduzue hemen esan zirenetaz?

Mahaingurua 1:09:00 tk aurrera

argibidea