Harremana amaitzearen benetako mina: Beste bat gure aurretik aukeratzea

Arbuiatuta edo errefusatua sentitzeak mina ematen du. Min hori handiagoa da beste pertsona batengatik “aldatzen” zaituztenean: zure bikotekideak norbait “hobea” topatzen du edo ez dizute desiratutako lan hori ematen, beste hautagai bat kualifikatuago dagoelako.

Horixe dio Cornell-eko Unibertsitateko ikerketa batek. Txosten hori Pertsonalitatea eta Psikologia Soziala Buletinean publikatu dute, eta bi errefusatze motaz dihardu. Lehenengoan, beste norbait izan zen aukeratua. Bigarrenean, ez zegoen beste pertsonarik: harremanak ez zuen funtzionatu beste arrazoi batzuengatik (bazkide batek denbora gehiago nahi zuen eman bakarrik; lan bilaketa bere horretan geratu zen lanpostua ez zelako atera azkenean…).

Egileek honela diote artikuluan: “Gutako zorionekoenak ere ez gara hautatuak izango lan batzuetarako, data batzuetarako edo nahi ditugun lagunak izateko. Inori ez zaigu errefusatua izatea gustatzen, baina horrez gain, errefusa motak ezberdinak dira eta pertsona batzuk besteak baino okerrago sentitzen dira”.

Gehien mintzen gaituen arbuio mota aztertzeko, ikertzaileek 600 pertsona aukeratu zituzten eta lau esperimentu egin. Lehenengoan, gizonak bi emakumerekin jarri zituzten harremanetan. Bi emakume horiek ikertzaileekin lan egiten zuten, baina gizonek ez zekiten. Emakume batek buru-hausgarri bat ebatzi behar zuen, eta kide bat aukera zezakeen laguntzeko. Batzuetan beste emakumea aukeratzen zuen eta, besteetan, bakarrik lan egitea erabakitzen zuen.

Gainontzeko hiru esperimentuetan talde handiagoekin egin zuten lan, eta ikerketako hautagaien erreakzioak aztertu zituzten: errefusatuak izan ziren garaiak gogoratzen zituzten, edota hainbat agertoki planteatzen zituzten, arbuio mota ezberdinak irudikatzen zituztenak.

Esperimentu guztietan emaitza berdina izan zen: jendea okerrago sentitzen zen beste norbait hautatzen zutenean, inor aukeratzen ez zutenean baino. Egileen arabera, “errefusa horiek esklusio sentsazio gehiago sortzen dute, eta pertenentzia sentimendua txikiagotu”.

Ikerketan zehar errefusatuak izan, baina ez zekitenean zergatik, pertsona horiek gertatutakoa asumitzen zuten, eta beste pertsona batek arbuiatuak izan balira bezala erreakzionatzen zuten. Mingarria izan arren, zergatia ikertzeari ekiten zioten, informazio gehiago jaso eta gaizki zer ateratzen ziur jakiteko (hobeto sentitzen ziren beste pertsona batek ez zituela arbuiatu jakinda). Egileek diotenez, etsai bat egoeran sartzeak areagotu egiten du mina, “pertsona horrek errefusa bikoitza jasaten duelako”.

The break up moment_Always shooting_2

Mina nola gutxitu

Ikerketaren bidez hainbat aipatutako ondorioetara iristeaz gain, hainbat aholku praktiko jaso dituzte autoreek; hala, maitasun-errefusa, profesionala edo bestelakoa pairatzen duten pertsonek jakin ahal dute mingarriak diren sentimendu horiek, nolabait, minimizatzen.

Hasteko, nabarmentzen dutenez, garrantzitsua da errefusatuak jakitea beste pertsonarik badagoen edo ez: “Horrek arbuiatuak hobe sentitzea laguntzen du”. Beste pertsona bat baldin badago, “horri buruzko erreferentziak minimoak izan behar dira”. Jar dezagun lanpostu baterako hautagaitza baten adibidea: hautagaiei esan dakieke ez direla hautatuak izan denak zeudelako oso kualifikatuak, kolpea txikiagoa izan dadin, baina ikerketa honen arabera kontrako efektua lortzen da hori egitean.

Horrez gain, garrantzitsua da errefusatuaren pertenentzia sentimendua areagotzeko eman daitekeen informazioa bere eskura jartzea: kudeatzaile batek esan diezaioke hautagai bati, lanpostua ez eman arren, pozgarria dela bera ezagutu izana; edota bikotekidea utzi duen batek esan diezaioke oraindik asko baloratzen dituela dituen bertuteak.

“Ezinezkoa da bizitzan zehar ez errefusatua izatea”, ondorioztatu dute autoreek. Baina hurrengo batean arbuiatua bazara eta beste inor ez badago tartean, “gutxienez jakingo dugu bi kasuetatik min gutxiena ematen duena dela”.

Iturria: Time aldizkaria

argibidea