Sexu-ohiturak munduan zehar, zenbait adibide

Sexu-ohiturak ezberdinak dira munduan zehar. Erlijioarekin eta hizkuntzekin gertatzen den bezala, ohitura sexualak ere oso ezberdinak dira herrialde edota komunitate batetik bestera. Kuriositate asko topa ditzakegu sarean nabigatzean. Mendebaldeko kulturan, esaterako, birjinitatea galtzea adinez nagusi izatearekin lotu ohi da. Kultura batzuetan, ordea, behartu egiten dituzte haurrak/nerabeak sexu-harremanak izatera, heldu izatera iritsi baino lehen.

Sexuari lotutako ohitura edota erritu gehienak komunitatearen erlijioarekin zerikusia dute, eta horiei buruz hitz egingo dugu oraingoan. Batzuk gaur egun ez daude onartuta; beste batzuk sustatuak izaten jarraitzen dute.

Adibidez, Mangaia irlan (Cook Irlak) 13 urtetik beherako mutikoak behartu egiten dituzte emakume helduekin harreman sexualak izatera, “hezteko xedearekin”. Papua Ginea Berrian, “soldadu onenen” esperma irenstera behartzen dituzte gainontzeko gizonak.

Ikusi ditzagun zenbait adibide:

  1. Mangaia irlako kasua komentatu dugu: gehienez 13 urte betetzen dituzte mutikoek harreman sexualak izan gabe. Dezente helduak diren emakumeekin sexua izatera behartzen dituzte, eta helburua “heztea” dela diote. 7 urtetatik masturbatzen dira. Neskek ere goiz izaten dituzte harremanak, eta amek erakusten diete masturbatzen, plazera zer den txikitatik ongi jakin dezaten.
  2. Antzina, Hawaiin, izena jartzen zieten genitalei eta izen horiek publikoak ziren. Gero, ospakizunetan, erakutsi egiten zituzten eta abestiak egiten zizkieten gorputzeko atal berezi horiei. Abestiak ezberdinak ziren errege-erreginak, haien senideak edo plebeioak zirenentzat.
  3. Papua Ginea Berrian, Sambia tribuko mutil gazteak emakumeengandik aldetzen dira denboraldi batez, maskulinizazio erritua dela eta. Tarte horretan, sexu orala izaten dute beraien artean, eta gerlari onenentzat dituztenen esperma irentsi behar duten gainontzekoek. Sexu-bizitza hasi aurretik (emakumeekin oheratu baino lehen) prozesu hau pasatu behar dute gizonek:

    Sambia

  1. Trobriand uharteetan (Papua Ginea berrian), mutilek sexu-bizitza 6-12 urte bitartean hasten dute. Emakumeek ere gizonek adina bikote sexual izaten dituzte, eta hori ez da inolako estigma sexuala.
  2. Egiptoko Siwa tribuko kideek nahitaez izan behar zituzten sexu-harreman homosexualak. Norbaitek ez bazuen sexu bereko norbaitekin kontaktu sexualik izan nahi, sozialki marjinatzen zuten, bereziki gizona bazen. Ohikoa zen sexu bereko pertsonak elkarrekin ezkontzea.
  3. Antzina, Egipton, uste zuten Niloren maila igotzen zela Atum jainko sortzailearen eiakulazioengatik. Horregatik, faraoiek gauza bera egiten zuten, Nilon eiakulatu.
  4. Erdi Aroan sexu-jarrera bakarra onartzen zen: misiolariarena (emakumea azpian etzanda eta gizona gainean berari begira, etzanda ere bai). Inor bestelakorik praktikatzen atzematen bazuten, zigortu egiten zuten.
  5. Markesa Uharteetan (Polinesia Frantsesa) ohikoa zen haurrek gurasoak ikustea sexua praktikatzen. Normalena zen gurasoek hori sustatzea, horrela ondo ikasiko zutelako.
  6. Kolonbiako guajiroek dantza-zeremonia berezi bat dute: neska batek mutil batekin estropezu egiten badu sexua praktikatu behar dute.
  7. Inis Beag irlako (Irlandako kostatik gertu) biztanleak oso erreprimituta daude sexualki. Helduek barneko arroparekin izaten dituzte sexu-harremanak, eta jendeak uste du sexua txarra dela osasunarentzat.

Nabigatzen hasi eta horrelako hamarnaka adibide topa daitezke. Zuek, ezagutzen duzue sexu-ohitura kurioso, desatsegin, berezi edo antzekorik? Eskertuko genuke gurekin elkarbanatzea!

 

Argazkia: “Guardians of the Flutes”, Gilbert Herdt antropologoa

argibidea