Ane eta Jon (I) – bikote harremana

Kaixomaitia.eus | Aratz Begiristain (@Aratz_B)

Larunbata da, gaurkoa hego-haize eguna dugu Donostian eta etxe ingurutik zuhaitzez inguratutako bueltatxoa ematea gustatzen zait horrelako egunetan. 2017ko apirilaren 29a da eta Ulian bizi gara duela sei urtetik hona. 8:37.

– Ane, pentsatu al duzu azkenean gaur zer egingo duzun? – Leihoaren ondoan zutik, hostoen dantza ikusten ari nintzela mundura ekarri ninduen Jonek ohe barruan zela.

Jon nire bikotekidea da eta 34 urte ditu, nik 38. Aspaldian gure bikote harremana noraezean dabil eta egiari zor okerren daramadan atala harreman sexualena da, hobe esanda honen jarraikortasun eza. 4-5 urte nituenetik askatasun handiz bizi izan dut sexualitatea, plazera, desira, nire gorputzarekin kontaktua eta txikitatik oso beroa izan naizela esan dezaket. Ezohikoa da nik masturbatu gabeko eguna igarotzea eta egunik txarrenetan ere: negarraren, amorruaren edota haserrearen ondoren beti atera dut nire izter-artea leun eta goxo laztantzeko denbora.

– Mendi bueltatxoa ematea pentsatu dut, gauean zer ordutan etorriko zara afaltzera?

– Partiduaren ondoren futbol taldekoekin afaria nuela esan nizun atzo…

– Egia da… barkatu… Aitor eta Odeirekin hitz egingo dut mendi buelta egin eta arratsaldean beraiekin egoteko – A ze burua nirea.

Aitor eta Odei bikote dira eta aspaldiko lagunak ditut, karreran Odei eta ni gelakideak ginen eta gaur arte mantendu den harreman estua izan dugu beti. Biak nahiko kirolari izan gara eta mendira joatea gozamena da guretzat. Aitor duela lau urte ezagutu zuen eta hasieratik hirukote bikaina osatu dugu mendian gora eta behera ibiltzeko.

Odeik Oiartzun-Jaizkibel-Gurutze mendi buelta egiteko asmoa zutela esan zidan eta beranduenez 9:00etarako ateratzeko asmoa zutela (ibilbidea 5 ordu ingurukoa baitzen). Berandu nindoan, beraz azkar batean mendiko arropak jantzi, mendiko motxila beharrezko gauzekin bete, Jon izara artean jarraitzen zuen bitartean agurtu eta autoz 9:15tarako bertaratu nintzen.

Egia esan bat-bateko planak aktibatu egin ninduen eta Aitor eta Odei ikusi nituenean aurpegian irribarre handi bat atera zitzaidan.

– Jaiki berri eta zu beti bezain sexy – Bota zidan irribarre batekin Odeik ikusi ninduenean, nik iruzkin hura bularrak esku artean estutzeko aprobetxatuz.

– Zuek bai sexy beti jazten dituzuen elastiko horiekin. Betiko lez zuen ipurdiak estutzeko gogoak sartzen zaizkit – Esan nien, biek buelta eman eta ipurdia erakusten zidaten bitartean.

Probokatzailea, jolastia, dibertigarria, … gure artean ohikoa genuen harreman mota zen eta egia esan tarteka horrela aritzeak bizipoza ematen zidan.

– Gure gorputzeko atalek behar bezalako aurkezpena egin ondoren abiatuko al gara? – Esan zuen Aitorrek besarkada eta muxu bat ematera gerturatuz.

Egun bikaina izaten ari zen larunbata. Aspaldian elkarrekin plana egin gabe ginen eta gure bizitzak egunean jartzeaz gain, adar jotzeak nonahi egon ziren, baita elkarrizketa beroen artean gure arteko ukipen jolasak ere. Ibilbidean zehar Odeik edozein aitzakiarekin ipurdia ukitzen zidan eta nik jolasa zela banekien arren, berotzen hasia nintzen, ufff.

– Kontatu dizkizuet zer nolako beharrak ditudan eta horrela jarraitzen baduzu(e), zuen laguntza beharko dut nire nahiak asetzeko – Bota nien txantxetan iristear ginela.

– Zergatik ez zara gure etxera etortzen, bertan bazkaldu, dutxatu eta arratsalde pasa egiteko? Utziko dizkizugu arropa garbiak eta horrela egun bikain honi jarraipena eman ahal izango diogu- Esan zidan Odeik nire txantxari erantzunez.

Egia esan ideia bikaina iruditu zitzaidan eta Jon abisatu ostean beraien etxera joan ginen. Erdi prest zegoen bazkariaz arduratzen ziren bitartean, ni dutxan berotasunak kentzen ahalegindu nintzen. Ur beroak ez zidan askorik lagundu, agian hotza erabili izan banu… nire gorputzeko atal gehienak xaboiarekin igurtzi nituen eta dutxako ur txorrota ia konturatu gabe alura eraman nuenean, ummmm a ze eromena, izterrak estutu eta txorrota lekuz aldatu ezinik bizkarra paretaren kontra jarri eta orgasmoa lortu arte erabat kontzentratu nintzen posizio horretan.

Toalla gorputz inguruan nuela sukaldera gerturatu nintzen.

– Zer moduz joan da dutxa, lasaitu al dituzu zure beroaldiak? – Esan zidan Aitorrek txantxetan.

– Bai noski, lagunen etxeetan dutxatzen naizen bakoitzean ez dut masturbatzeko aukera galtzen! – Bota nion txantxa bailitzan. Horrek ematen didan morboaren ondorioz, beti hala egiten dudala jakingo balute… shhh nire sekretutxoa da. Horrela oso erraz iristen naiz orgasmora eta txikitan hasitako ohiturak mantendu beharrean nago :)

Bazkaria prest zegoela bikoteak dutxa azkar bat eman zuen elkarrekin (nire buruan zertan ariko ziren pentsatzera joan zen nahigabean). Bazkaldu eta arratsaldea sofan botata igaro genuen, eta konturatzerako afaltzeko garaia iritsi zen. Oso gustura jarraitzen nuen eta beraiek afaltzen geratzeko gonbidapena luzatu zidaten. Egia esan Jonek futboleko afaria zuen eta noski, horrek dakarren ondorengo parranda, beraz ez nuen ez presarik ezta gogorik ere ez etxera itzultzeko.

Beraiekin afaldu eta egun luze hau ospatzeko ardo botila bat atera zuten. Ondoren gertatu zenaren erantzule handienetako bat “ardoa” izan zela uste dut…

Jarraituko du…

Argazkia: Gabriel S Delgado goo.gl/rKTgqX

argibidea