Ane eta Jon (V) – Tutoretza beroa

Kaixomaitia.eus | Aratz Begiristain

Gelan sartu eta atea itxi ondoren Erlantzek lehenengo begiradan zuen irribarre maltzur hori gainetik kendu zuen eta aurpegi serioz ezpainak nire ahora gerturatu ahala, bere esku handietako bat nire bularrera eraman zuen puzzlearen piezek bikain ahokatuz. Muxu busti bat eman zidan, eskua bularretik kendu gabe birarazi ninduen eta bere gorputz osoa nire bizkar eta ipurdiaren aurka itsatsi zuen. Aske zuen beste eskuarekin nire ilea alde batera bota zuen eta lepotik zehar muxu leun batzuk ematen hasi zen… Bizkarrezurrean goitik beherako hotzikara nabaritu nuen eta horrek nire bizkarra apur bat tenkatu eta automatikoki ipurdia atera nuen bere makila are gehiago nabaritzeko gogoz.

Dagoeneko gogor zegoen…uffaaaa, argi zegoen gure arteko kimikak bere horretan jarraitzen zuela. Aske zuen eskua beste bularrera eraman zuen eta nire bularrek esker onez jasotzen zuten masaje erotiko batean murgildu ginen. Nire eskuak atzera eraman nituen eta jarrita nuen musikaren erritmoan aldakak kulunkatuz, eskuak bere ipurdian kokatu ziren. Lehenengo hamabost minutuak egoera berean igaro genituen, beste ezer egin gabe, sentituz, gozatuz, laztanduz, musukatuz, gogortuz, hezetuz, dantzatuz, … Zoragarria zen, muxuak noiz edo noiz belarrira gerturatzen ziren eta bertan hasperen leun bat ateratzen uzten zuen ni gehiago sorginduz.

Blai eginda nengoen eta bera erabat gogortuta, sututa ginen baina lasaitasun handiz ari ginen.

– Erlantz… ummm, barkatuko didazu baina buztan gogor hori ahoan sartu aurretik nire eskuek aspaldiko partez agurtu nahi dute. – Esan nion nire eskuek bereak eta bi egiten zituzten bitartean.

– Gaizto portatzen bazara, badakizu ordainetan zer izango duzun. – Esan zidan aurpegi morbosoa gainetik ezin kenduta.

Nik esandakoa fidelki betetzen dut, eta oraingoan ez zen aurkakorik gertatuko. Eskuak bere galtzontzilo barrura eraman eta zakil ingurua erabat bustita aurkitu nuen, tarte honetan zehar ez zuen orgasmorik izan, baina ordu laurden horretan emandako igurtziek aurre-esperma ugari jariarazi zioten eta galtzontzilo barrenak erabat bustita zituen. Zer lizun jartzen ninduen horrek buuuuffff, mihiarekin nire ezpainak busti, hauek hortzen artean hozkatu… ummmm, eta eskuak bere jarioarekin bustita buztan guztitik labaindu nituen.

Mugimendu azkar batean prakak eta galtzontziloak orkatiletaraino jaitsi zituen eta nik modu automatikoan gauza bera egin nuen. Gu ordea ez ginen apenas mugitu eta zakila ipurmasail artean kokatu zuen nire esku busti batek zakilaren punta inguratzen zuen bitartean. Nire ipurmasail borobilak bere makila oso erraz besarkatzeko gai ziren eta sarketarik gabeko txorta hura ikaragarria suertatzen ari zen.

Buztanaren gogortasuna nire barrenean izateko desira izugarria zen, baina modu honetan lortzen genuen berotasun, morbo eta plazera itzela zen. Libre nuen eskuak bere eskuin eskua hartu eta nire alura bideratu zuen: nahi dudan hori hartu eta gozatu. Banekien bai bere behatzak nire aluan nola moldatzen ziren… pufffff. Nire hezetasunak bere eskua erabat busti zuen, nire aluko ezpainen artean jolasten artista zirudien, noizbehinka bi behatz sartzen zituen eta laztan horiek ezpainetan ematen zituenekin tartekatzen zituen. Klitoriaren ingurura jo eta ondoren klitoria laztantzen zuenean, buffaaaa, jolas hura geldiezina zen eta hala izatea nahi nuen, gora, behera, barrura, kanpora, ingurura, eta hori guztia zakilak ipurmasailak berotzen zituen bitartean…

– Oh, joder, joder, kabroi bat zara, horretan hasten bazara badakizu honek nola amai dezakeen. – Esan nion bi behatzekin aluan barrena nire G puntua ferekatzen hasi zenean.

Bazekien bai, hori nire galbidea zela eta horrela lortutako orgasmoen bitartez botatako txorrotek ingurua busti zezaketela. Ondorioak ondo ezagutzen zituenez behatzek bestelako jolasekin jarraitu zuten zuloaren inguruan.

– Ane… zure ipurdian korritzera noa… – Esan zidan aldaka mugimenduak areagotuz.

Nik ere ipurdiaren dantza bizkortu eta horrelako batean itotako hasperenen artean “ah joder, ahhh, ahhh, banoa, banoaaaaa” nire eskua eta ipurdia bere haziz erabat bete ninduen. Jarioa nire eskuekin ipurmasailetan zabaldu nuen berak arnas pixka bat hartzen zuen bitartean. Izerditan zegoela ikusita normala iruditu zitzaidan arropa guztiak eranztea, baina nigana etorri eta nire arropekin gauza bera egiten lagundu zidan.

– Eser zaitez mahai gainean. – Esan zidan belarrira bere behatzak ahoan sartu, listuz busti eta nire alutik igarotzen zituela.

Esan eta egin, ni obediente! Bufffaaaaa, buffffaaaa, ezer egiten hasi gabe zegoen, baina nire burua askoz azkarrago zihoan…

Lurrean belauniko jarri zen, bi behatz nire kobazulo barrura eraman zituen… bere ezpainek muxu lizunekin agurtu zuten nire alua eta G puntua ferekatzen hasi zenean mihiarekin alu guztia zeharkatzen pasada batzuk eman zizkidan. “Kabroia, kabroiaaa, kabroiaaaaaaaaaaaa, eman, emaannnnnnnnn” eta txorrota guztiak bere ahora joan ziren berehalako lehen orgasmoan. Txarrena ordea hurrengoa izan zen, behatzen laztanek arnas pixka bat hartzen utzi zidaten, baina bere ezpain eta mihia lanean hasi zirenean… lehen miazkatzeen ondoren behatzen ukituak handitu zituen eta ia tarterik gabe, klitoria bere ezpainen artean hartu, mihiarekin laztanak eman, G puntua behatzekin laztandu eta orgasmo luzeak, aurrekoak baino txorrota gehiago jariatu eta bera erabat busti nuennnn!

Tutoretza bilera ona izan zen hura… zaharrak berri.

Jarraituko du…

Irudia: classyjazz1897

argibidea