Ane eta Jon (XI) – Jatekoa eskatzen

Kaixomaitia.eus | Aratz Begiristain

Sukaldean sartu bezain laster pizza eta kanbioak mahaigainean utzi nituen eta Xabaten eskuek nire gorputz osoa ferekatu zuten.

– A ze gosea dudan. – Esan zidan bere zakil tentea izter artean kokatuz.

– Nik ere hala dut, bai. – Esan nion bere mezuaren intentzioa ulertu ez banu bezala pizzaren kaxa irekiz eta pizza zati bat ahora eramanez.

– Eskuak nahiko okupatuta ditut eta emango al didazu ahora zatitxo bat? – Esan zidan bere eskuak nire aldakan kokatuz eta zakila nire aluaren sarreran pixka bat bultzatuz.

– Noski, nola ez ba? Baina agian zati handiago bat hartu beharko dut ez? – Aldaka atzera eraman eta zakilaren zati handiago bat nire aluan besarkatzen nuen bitartean.

– Pixka bat bero dago oraindik ez?

– Bai… baina ez dut atzean dudan “taladroaren” bateria agortzerik nahi. Horregatik ondo eta asko elikatzea nahi dut.

– Eta postre gisa esne epela gustuko duzu?

– Ummm, pizza amaitzean ziur bikain etorriko zaidala esne pixka bat dastatzea… ahhhh… batzuetan ere bularretan hidratatzaile gisa erabili izan dut… bufffff… beraz zure esku utziko dut esnearen banaketa egokia egitea.

Pizza zintzo-zintzo amaitu genuen eta sukaldeko sesioa ere, esnea nire ahoan eta bularretan isuriz amaitu genuen. A ze morboa ematen zidan Xabatekin gertatzen ari zen guztiak. Ondoren ohera joan ginen siesta txiki bat egitera eta lasai-lasai geundela, aurrekoan Jonek emandako sorpresatxoa egiaztatzeko ea nire bikotea ezagutzen ote zuen galdetu nion (bera ere irakaslea zelaren aitzakiarekin). Bere erantzuna ezezko argia izan zen (Jon kabroiak ederki eraman ninduen fantasiara ba…) eta nik zehaztasun guztiekin Jonek eraikitako fantasia kontatu nion. Noski, azkenean ez genuen siestarik egin arratsaldean zehar eta afaltzeko Ilcapo-ra deitu genuen. Oraingo honetan etortzen zenari harrera ezberdin egin nion, kulero eta bularretakoa soilik nituela ireki nuen atea eta oraingoan askotxo gerturatu nintzaion arren, ez nuen kontakturik bideratu.

Oraingoan afaltzeko mahai inguruan eseri ginen bata bestearen ondoan.

– Afaldu ondoren masaje bat eman diezadakezu, zer iruditzen? – Esan nion.

– Ummm, nik ere nahi dut ba… zergatik ez dugu jolas bat egiten?

– Eeee… ea, zer jolas?

– Afaria esku bakarrarekin jan behar dugu eta bestea, elkarri masturbatzeko erabili beharko dugu. Lehen korritzen denak besteari masajea eman beharko dio.

– Jajaja, zer ideia ona! – Esan nion denborarik galdu gabe nire eskuak bere zakila laztantzen hasi zelarik.

Nire “zoritxarrerako” galdu egin nuen eta masajea eman nion, hala ere, bueltan ere jaso nuen masajea eta jolas, fereka eta orgasmo artean gaueko ordu txikietara iritsi ginen. Goizeko 2:00etan Xabatek agurra eman zidan. Jon goiz-eguerdi partean etortzekoa zen eta nahiago nuen arrisku gehigarririk ez hartu.

Igandea besterik gabe joan zen eta astea bitan banatuta igaro nuen, alde batetik Xabatekin bizitakoak zirrara handia sortzen zidan eta bestetik Joni Xabatena kontatzeko gogoa sartzen zitzaidan. Egindakoa partekatu eta pisua gainetik kendu nahi nuen, baina batez ere Jonek Xabat gonbidatu izanaren fantasia ekarri zidalako. Berari ere morboa ematen ziola iruditu zitzaidan eta gure bikote harremanari buelta bat ematen saiatzeko aukera paregabea izan zitekeela pentsatzen nuen.

Berriz ere larunbata iritsi zen eta bazkalorduan aurreko larunbatean Xabat etxera gonbidatu niola aitortu nion Joni. Haserre eta amorruak beregain hartuta zuela bereak eta bi esaten hasi zitzaidan, baina bere hitzak gehiegitxo zirela iruditzen zitzaidanez nik kontra egin nuen.

– Zuk sartu zenuen Xabat nire buruan antzerkitik bueltan sortutako fantasiarekin! – Esan nion ni ere haserretzen hasita.

– Ta horregatik etxera gonbidatzeko eta berarekin larrua jotzeko eskubiderik duzula uste duzu ala? Ze ostia egin zenuten? – Esan zidan haserre.

– Zer nahi duzu? Leihotik begira nengoela atzean kokatu zela eta nola sartzen zidan kontatzea ala? – Esan nion amorruz.

– Ze ondo ezta? Ziur zu zarenarekin zure bular eta ahoan amaituko zuela… – Esan zidan haserre tonuarekin. Aldiz oraingo honetan bere aurpegiak ez zuen haserre tonuarekin kointziditzen.

Bere komentarioak ezustean harrapatu ninduen eta zer esanik ez, bere aurpegiak beste zerbait adierazten zuela ikusita. Ondo ezagutuko ez banu argi dago amorruz beteta zegoela pentsatuko nuela, baina…

Nire susmoak ezer baino lehen argitu behar nituen eta horretarako…

– Altxa zaitez! – Esan nion ni ere altxatuz eta bere ondora gerturatuz.

– Zertarako nahi duzu altxatzea?

– Altxatzeko joder!

Begietara begiratzen zidan bitartean altxatu egin zen eta nik egoera hartan eskua bere hankartera eraman nuen…

Irudia: Ben_Suaveu Girl

argibidea