Ane eta Jon (XII) – Ekaitzaren ostean

Kaixomaitia.eus | Aratz Begiristain

A ze errieta bota zidan Xabaten kontura eta azkenean nik izango nuen arrazoi! Galtzazpian zuen erekzioa ez zetorren bat segundo batzuk lehenago izandako gatazkarekin eta argi zegoen amorratzeko arrazoia izan zezakeen arren, egoerak sorrarazi zion morboa haserrea baino dezente handiagoa zela. Bide onetik nindoan eta ez nuen inolaz ere ez aukera galdu nahi.

– Egia esan alua eta ipurdia oso ondo jan zidan leihotik bizilagun batekin hitz egiten nuen bitartean. – Esan nion bizilagunarekin hitzik tartekatu ez banuen ere, bere zakila eskuartean hartuz.

– Eta hori besterik ez al zizun egin? – Zirikatu zidan gehiago konta niezaion.

– Ez, gero zakila barruan sentitzeko desiratzen nengoen eta hala eskatu nion, leial bete zuen nire eskaera eta ez dakit zenbatetan korritu nintzen pizzeroa etorri arte, bazkaltzeko pizza eskatu baikenuen. – Esan nion dagoeneko nire eskuek sekulako kanpai jotzea egiten zioten bitartean.

– Ta ez al zenuten pizzeroa festara gonbidatu? – Egia esan Jonek imajinazioa bazuela argi zegoen.

– Festara? Ez… Xabatekin nahikoa nuen, baina ezin izan nuen eutsi eta pizzeroa atean bertan masturbatu egin nuen. – Esan nion fantasia areagotuz.

– Benetan ari zara? Ummmm Ane… oso bero naukazu…

– Bai, pizza handia eskatu genuen, baina ez nuen uste bere zakilaren tamaina ere pizzaren tamainarekin bat etorriko zenik, a ze enborra… ikusi izan bazenu ziur zuk ere eskuartean izateko gogoa izango zenuela.

– Jode Ane… nolakoa zaren… ummmm. Ta non bukatu zuen?

– Hori galdetzea ere Jon… nire aurpegi eta bularretan amaitu zuen… – Esan nion nire eskuaren erritmoa azkartuz.

– Buffffff, korritzera noaaaaaaaa, aaahhhhhggg!!!

– Ummmm ze ona Jon…

Errieta amaitzeko modu hobezina izan zen hura eta gainera ateak erabat irekita uzten zituen gure harremanean pertsona berriekin jolastu ahal izateko.

– Ane… gauza bat esan behar dizut. – Esan zidan misteriotsu.

Hurrengo bost minutuetan Jonek zur eta lur utzi zidan nik hitzik ere esan gabe. Duela urte pare bat Xabatekin ordezkapen batean kointziditu zuela esan zidan eta bere izena aipatu nionean, bikote harremanari bultzada eman ziezaiokeela pentsatu zuela. Horregatik Xabatekin harremanetan jarri eta ni apur bat probokatzeko eskatu zion, ea nola erantzuten nuen ikusteko (testuinguruan kokatuz noski). Antza denez ez omen nion batere gaizki erantzuten eta horren ondorioz beste pauso bat ematea erabaki zuela. Horregatik sortu zuen antzerkitik bueltan berarekin txortan egiten ari nintzenaren fantasia. Zelako kabroia… Urrats hura behin betikoa izan zela esan zidan nire prestutasuna noraino irits zitekeen jakiteko. Ondoren Xabatekin asteburukoa planifikatu zutela, ez zekiten nola aterako ote zen, baina ostiral gauean whatsapp mezua bidaltzeko esan ziola ni ziur aski bero egongo nintzela aprobetxatuz eta etxean bakarrik egongo nintzela jakinda. Gainera Savages pelikula espresuki jaitsi zuela eta gomendatu zidala, hasierako eszenekin berotu ahal izateko, ostiral gauetan ohitura baikenuen askotan pelikula bat ikusteko. Azkenean whatsapp mezuarekin ni aurreratu nintzela eta ondorengoa Xabat eta nire kontua izan zela…

– Eta duela hamar minutuko errieta? – Esan nion oraindik guztia asimilatu gabe.

– Ane… amorrua ateratzen duzun bakoitzean badirudi berotasunari eta lizunkeriari lekua uzten diozula eta pasada bat da haserrealdiaren ondoren zurekin txortan aritzea.

– Kabroi bat zara… – Esan nion muxu lizun bat ematen nion bitartean.

Arratsaldea hirukote, bikote-truke eta bestelakoen inguruan hitz egiteko probestu behar genuela argi zegoen, baina nik arazo bat nuen, berak ondo definitu bezala haserrealdiaren ondorengo berotasunak ere apaldu nahi nituen, sua nuen hankartean. Horregatik logelara joan ginen, bere zakila tente jarri nuen eta bera etzanda zegoela gainean eseri nintzen aspaldiko larru jotze luzeena hasiz. Oso lasaia baina intentsua izan zen eta bitartean hirukote edota bestelako bikoteen inguruan hitz egin genuen. 2×1.

Hasiera batean konfiantza ematen ziguten pertsonengan pentsatu genuen: Xabat eta Aitor eta Odei, baina bestalde ezezagunekin aritzeak ere morbo izugarria ematen zigun. Hirukotea egiteko beste neskaren bat ere nahi genuen… Hortik aurrera eman zitezkeen egoeren aurrean ezinbestekoa genuen komunikazioa erabatekoa izatea, momentu bakoitzean bakoitzak zer nahi zuen eta zer ez zuen nahi adierazi ahal izateko eta gaizki-ulerturik egon ez zedin. Beti ere errespetu osoz eta guztia ondo hitz eginda.

Gogoeta ezberdinak egin genituen eta guztiak oso interesgarriak. Baina bukaeran galdera bat etorri zitzaidan burura: eta duela urte batzuk honen inguruan hitz egin izan bagenu? Gure harremana galbidean zihoan eta honen ondorioz argi genuen erabat berpizten ari zela. Egoera dena delakoa izanda ere KOMUNIKAZIOA gure erlazioaren funtsezko oinarria izango zela adostu genuen aurrerantzean.

Irudia: Raquel Lima

argibidea