Ane eta Jon (VIII) – Asteburua prestatzen…

Kaixomaitia.eus | Aratz Begiristain

– Etor zaitezte hona. – Esan zuen Jonek, pluralean. – Dagoeneko estalkia kendu dezakezu.

Begietakoa kendu aurretiko segundoak urduritasunez betetakoak izan ziren, pertsona gehiago gonbidatu ote zuen? Begiak ireki eta bera bakar-bakarrik ikusi nuen.

– Bai maltzurra zarela! Zure lagunak gonbidatu zenituela pentsatu dut une batez! – Esan nion nire desilusioa disimulatuz.

– Ziur gogoz hartuko zenituela beraien zakil gogorrak ere, Xabatekin gertatu bezala ezta? – Esan zidan irribarre maltzur batekin.

– Begiak estalita egon naizen bitartean edozer gauza egiteko gai nintzela sentitu dut, auskalo! – Esan nion atea erdi zabalik utzi nahian. – Eta zuk zer egin duzu bitartean?

– Zuen kontura kanpaia jotzen egon naiz. Bikaina izan da Ane.

Benetan Xabat sartu al zuen gure harremanean? Txortan nintzen bitartean hala sentitu nuen, baina ezin izan nuen nire begiekin ezertxo ere ziurtatu.

Aspaldiko partez asteburu beroa pasa genuen Jon eta biok, eta benetan ala fantasia bidez bazen ere bazirudien gure arteko txinpartek gora egin zutela. Horrelako gauza gehiago egingo bagenitu? Asko maite dut Jon baina azken hilabeteetan zalantza ugari izan nituen erlazioak hartutako norabidearen kontura eta bazirudien honek berpiztu egin gintuela.

Astelehena iritsi zen berriz ere oharkabean eta Xabat aurrez aurre ikusteko garaia ere. Berarekin gurutzatu nintzen bakoitzean etxeko sofan larrua jotzen ibili ginenekoa etortzen zitzaidan burura eta izugarri berotzen nintzen.

– Jon, bakero eta kamiseta honekin nabaritzen al da barruko arroparik gabe noala? – Jonek jarri zuen aurpegiagatik ezustean harrapatu nuela esango nuke nik. Astearte goiza zen eta lanera joateko prestatzen ari nintzen.

– Galtzetan nik ez dut antzematen, kamisetan nahiko agerikoa da, baina gardentasunik ez duenez ez da horren begi-bistakoa. Ea?

Sentsualitate osoz betetako mugimenduekin buelta eman eta galtzak pixkanaka jaitsi nituen ipurdiaren erdia agerian utzi eta behatz bat ipurdi eta galtzen artean sartu arte.

– Ziurtatzeko besterik ez zen, mila esker panpoxa! – Esan zidan pasilora abiatuz.

Nahikoa berotasun neraman nik egun hauetan eta barruko arroparik gabe egoteak are lizunago jartzen ninduen. Prakak igo, pasilora irten eta aurrez-aurre Jon topatu nuen. Indartsu besarkatu ninduen, buelta erdia eman zidan, paretaren kontra jarri, esku batekin bi eskumuturretatik heldu zidan eta beste eskuarekin azkar batean bion galtzak jaitsi eta 3 minututan sarketa gogor batzuekin sekulako intentsitatez gure orgasmoak lortu genituen… pufff hau bai eguna hasteko modu zoragarria! Astero honelako sorpresaren bat emango balit, ziur bizitza beste modu batean ikusiko nukeela :)

Xabatekin aste osoan zehar momentu oso beroak bizi izan genituen gertutasun eta ukipen ezberdinen ondorioz, gainera berarengana gerturatzen nintzen bakoitzean modu sentsualean eskuak ilera eramaten nituen kamisetan titiburuak gehiago nabari zitezen. Hala ere elkarrekin bat egiten genituen momentuak asko ere ez zirenez, zaila genuen nahi bezala suak itzaltzea. Aste eder tentagarria benetan.

Ostiral arratsaldean Jon lagunekin joan zen asteburu pasa Logroñora ezkontzera zihoan lagun baten aurretiko-festa ospatzera. Beraz asteburu honetan bakar-bakarrik moldatu beharko nintzen nire berotasunak asetzeko. Gauean afaltzeko entsalada bat prestatu nuen eta jaitsita nituen pelikulen artean “Savages” filma aukeratu nuen. Hasi eta berehala, hirukotearen eszenekin nire berotasunak sumendi bilakatu ziren eta sofan goxo-goxo etzanda nintzela eskuak ezinbestean sumendiko atal beroenetara eraman nituen. Eszenek ordea ez zidaten denbora askorako ematen eta ondo jakingo duzuen bezala sumendia ez da euri pixka batekin itzaltzen. Lehenengo orgasmoa izan eta gero pelikula berriz hirukotearen eszena hasierara eraman nuen, filma gelditu eta logelara joan nintzen kondoi eta toalla batzuen bila. Ondoren sukaldetik pasa eta kalabazin bat hartu nuen, kalabazina ur-azpian ondo garbitu eta esku batean toallak eta kondoia eta bestean kalabazina nuela nire eginbeharrak betetzera joan nintzen sofara.

Toallak sofan prestatu, kalabazinari gomatxoa jarri eta erabat lizun sumendia itzaltzeko asmoz tresna guztiak prest nituela lanari ekin nion. Play sakatu eta kanpotik emandako lehen laztanen ondoren kalabazin handi hura nire kobazulotxoan sartzen hasi nintzen…mundiala plazera! Laztanak, sarketak eta orgasmoak etengabean zebiltzan eta dagoeneko filmaz ahaztuta nintzen, burua eta gorputzean sentitzen nuena erabiltzen bainuen nire fantasia iturri. Burura beste behin Xabat etorri zitzaidan, mugikorra hartu eta idatzi egin nion…

Irudia: Skeyndor

argibidea