Itzuli etorri zaren tokitik

Kaixomaitia.eus | Beñat Garaio Mendizabal @BGaraio 

Doinua: Gizona da zoroa

“Itzuli etorri zaren tokitik”

Iritsi da eguna

zure azken zita

ze neska alaia ta

ze neska polita

gaurko gizarteari

ein dio kritika

eta zu bitartean

zooma ondo jarrita (bis)

*****

Parranda-zalea da

eta zure kezka

berdintasun kontuez

ai zaizu galdezka

nahiz eta zu zabiltzan

lasai ta barrezka

erantzun duzu dena

gaizki ta trabeska (bis)

*****

Espero al zenuen

larrua jotzia

zein izango da baina

bere iritzia

hondaratu egin zaizu

zure itsasontzia

zuk ordaindu kontua

adiomaitia (bis)

Irudia: Alessandra Raimondi

argibidea