Kontaketa erotikoa: Hondartzako Eneritz II

Aratz Begiristain [@Aratz_B]

Eneritz oso dantzari zegoen, modako abestiak jartzen zituztenean, sentsualitate asko transmititzen
zuen bere gorputz eta begiradarekin, gainera, lagunarekin elkartzen zenean, bikote oso erakargarria
sortzen zen Victoria Cafeko aretoan. Hiru lagunak ere nahiko dantzariak ginen, beraz boskote
dantzari majoa sortu genuen gau amaigabean.
Orduak aurrera joan ahala, guztion arteko dantzak intentsitatez igotzen hasi ziren, kontaktua gero
eta handiagoa zen eta gure gorputzen arteko laztanak gero eta sentsualagoak bilakatzen ari ziren.
Eneritz gerturatzen zitzaidan bakoitzean, gorputzak bata besteari itsatsi eta musikaren erritmora
dantzatzen genuen. Ez zuen aukerarik galtzen bere ipurdia nire zakilaren kontra ferekatzeko, eta
nire buztana gogortzeko adina denbora egoten bazen ere, ondoren beste norbaitekin dantzatzen
jarraitzen zuen. A ze beroaldia! Uffaaaa!
Une batean komunerako bidea hartu nuen eta iristear nengoela norbaitek bizkarrean ukituak egin,
buelta erdia eman eta Eneritzen ahoa parez-pare topatu nuen, bere begirada sakonak erabat urtu
ninduen. Musu lizun batean gure mingainek topo egin zuten eta bere esku batek nire ipurdia
gogotsu estutzen zuen bitartean, beste eskua nire zakila galtza gainetik ferekatzen hasi zen.
– Komunera joan behar dut, bestela ezinezkoa egingo zait pisa egitea. – Xuxurlatu nion belarrira.
– Zoaz, zain izango nauzu, berriz ere gogortzeko gogoz. – Esan zidan begi-keinuz lagunduta.
Bueltatu nintzenerako bi mutil zituen bere inguruan dantzan. Zertxobait gerturatu eta nigana etorri
zen.
– Nire etxera etorri nahi duzu? – Galdetu zidan, bere eskuarekin nire barrabilak laztantzen zituela.
– Ez dakit ba, utzidazu pentsatzen, ummm. – Esan nion, nire eskua bere aluan kokatu eta ahoan
irribarre bat marrazten nuen bitartean.
– Goazen kabroia! – Bota zidan eskutik heldu eta eskailerak gora eramanez.
Bidean amarekin bakarrik bizi zela esan zidan. Nire harridura aurpegiari erantzun nahian (ama
etxean zuela bere etxera gindoazen!), maiz mutilak etxera eramaten zituela, eta inongo arazorik ez
zegoela aipatu zidan. Erosoago egongo ginelakoan, nire pisura eramatea burutik pasa zitzaidan,
noski, baina Eneritzen ama etxean egonda txortan aritzeak, izugarrizko morboa eman zidan eta
isilik geratu nintzen.
Bere etxeko atetik sartu eta egongela eskuinean eta sukaldea ezkerrean zeudela adieraziz, pasilloan
aurrera egin genuen. Pasilloaren eskuineko aldean amaren gela zegoela esan zidan, eta atearen
aurrean musukatzen eta gorputz osoa laztantzen hasi nintzaion. Egoerak morbo izugarria ematen
zidan, eta horretan ginela, praken barrutik eskua sartu nion nire behatzek masturbazio goxo bati
hasiera emanez. Dagoeneko erabat bustita zegoen eta bere hasperenak entzuten hasi nintzen (ez al
zen ama ohartuko? Ez nintzen ba, ni, hortaz kezkatuko). Nire ahoa bere leporantz eraman nuen,
mingainak sorbaldatik belarrirako bidea egin zuen eta belarrian hasperen txiki batzuk egin nizkion.
Gerria nire eskurantz bultzatzen hasi zen, Eneritzek nire eskua, haren plazererako jostailu bezala
erabiliz. Horrek, are gehiago berotu ninduen eta nire zakil gogorra, txortan ariko banintz bezala,
bere izterraren aurka mugitzen hasi nintzen, buffff. Koska txiki batzuk ematen hasi nintzaizkion
belarri inguruan eta klitoriko ferekak intentsitatez handitu nituen. Orduan, bi behatz alu barruan
labaindu nituen, baina segituan, behatzak ateratzeko eta perlatxoarekin jarraitzeko eskatu zidan.
Eneritzek eskatu bezala egin nuen eta bat-batean arnasestuka hasi zen. Gerria nire eskuaren aurka
indartsu mugitzen hasi zen, eta nire belarrira, “korritzera noa” esandakoan, izterrak dar-dar hasi
zitzaizkion eta pasilloan, atearen bestaldean Eneritzen ama 4 metrora zegoela korritu egin zen.

 

Argazkia: Ricardo Ricote

argibidea