Bi maitale udako solstizioan I

Udako solstizioeguna zen. Egunero ezkutuka etadesioaz beterikzelatatzen zuen gizaki potolo bezain eder hori,udako lehendabizi eguneko azkeneko izpiepean,inoiz baino itxura ederrago eta sexiagoa zuen. Oso gizaki ederra zen, bere ile luze eta ilehori zurixkarekin, ia urkiaren enbor kolorekoa,  eta begi handi eta galantak zeuzkan ere, udazkeneko…

London bero eta heze

Liburuxka ireki dut. Orrialdeek abesti haren hitzak harrapatuak izango zituelakoan, ahoan hortzek egindidadate kuku. Lixtu geruza heze batek hartu du nire ahoko barrunbea. Mingainaz batu ditut lerdeok etaera gogorrean irentsi dut. Nire urtebetetzea da eta Euskal Herritik heldu zait Mikelen oparia. Londoneko kale hutsek oihuka…

Z estazioa II

B estaziora iritsi ginen eta maletadun gizon bat jarri zitzaigun aurrez aurre. «Hay que cerrar ese tema ya, y comentárselo lo antes posible. Ayer le mandé un mail pero no respondió. Pégale un toque, en nada llego a la oficina y me comentas. Agur». Bluetooth…

Z estazioa I

Trenean ia ez dago loturarik, pertsonen energia osoa smartphonek irensten dute. Pandemia giroak, gainera, bagoi osoa James Ensorren pintura gorri batean sartu duela ematen du. Pertsonen datu bakarra fisikoa denean, ez zait erraza egiten itxuraren sinbologietan ez erortzea. Ezezagunaren izeberg osoa azalerazi nahi izatearen joera…

Artabide 14, bigarren solairua ezkerra II

IV.             Ez dakit Aitor tontoa edo bakarrik koldar bat den. Baina munduko listoena ez da kontuan hartuta porno orrialdetako ordainagiriak bion kontu korronteko historialean agertzen direla. Nik ere behin baino gehiagotan bisitatu ditut orrialde horiek, Aitorrek ematen ez didana nire kabuz autogestionatzeko asmoz. Baina…

Artabide 14, bigarren solairua ezkerra I

I. -Azkarrago, Aitor, azkarrago!  -Tendinitisaren lehen sintomak igartzen hasia naiz dagoeneko, Nekane, ezin dut azkarrago. Bizilagunen obren taladro burrunbek Mikel Laboaren Gerniken antza hartzen dute. Hasieran jasanezina zitzaidana nolako erraz digeritzen dudan orain. Maitasunaren albo-kalteak edo horrelako zerbait. Nekane burkoarekin igurtzika utzi nuen, eta pareko…

Sexua motel

– Aldatu egin behar dugu sexuan. Hori esanez joan nintzaizun aurrekoan, urdaiazpiko xerra bat ahora zeneramanean. Haurrak oheratuak genituen eta zuretzat patxada unea zen hori. Arreta jarriko zenidala ziur nintzen. Xerra eskutan eta lerdea ezpain ertzetik behera zerizula, begiak ziplo irekirik begiratu ninduzun. “Zer esan…

Bon hiver II

Gutxien espero duzunean Laguntza behar zenuela eskatu zenidan eta nola ez, baiezkoa eman nizun, gustura lagunduko zintudala behar zenuen edozein gauzarekin. Oso azkar pasatu zen dena. Batbatean konexioaren ateak zabaldu ziren eta nire barruan aspaldi sentitu gabea nuen zirrara sentitu nuen nire gorputzean. Lagundu nizun…

Bon hiver I

Su hiri Dagoeneko bi urte eta erdi pasatu dira lehen pentsamendu bihurri eta gordin horietatik, ez nuke mugarri bat izan zela esango baina oso gogoan daukat unea. Zuk horrelako gauzak ez dituzu oroitzen, edo oso bestela gogoratzen dituzu. Baina badakit ez naizela gezurretan ari, sarri…

Besterik ez

Ding! Mugikorra. Pantailan ohartarazpen bat agertu da, argazki bat igo berri du. “Ez dut begiratuko” diot, “ez zait bat ere axola eta ez dut begiratuko”. Baina hortxe nago, gogoari ezin eutsi, jakinmina asetu nahi. Pantaila desblokeatu eta aplikazioa ireki dut. Hortxe dago bera, mendi baten…