Flirt

Muxu bat ikusi dizut ezpainen ezkerraldeko partean eta hatz punttekin hartu dizut. Begira geratu natzaio begien parean sostengatzen dudalarik. Irribarre polit bat egiten duzu, egiten didazu. Giligiliak eragiten dizkit barrutik. Ez dakit nabaritzen zaidan baina berdin dit, badakit zuk somatu duzula eta zuk ere ernatze…

Txalupa, itsasoa, irribarrea II

Oihaneren etxea polita zen, txikia baina gustuz hornitua. Bi logela, sukaldea, komuna eta egongela bat. Edateko zerbait eskaini zidan eta garagardo bat eskatu nion. Zurrutada bi eman eta komunera joateko baimena eskatu, edukazio onekoa neu. Txiza egin ostean, konketa gainean zegoen hortzetako pasta hartu, puska…

Txalupa, itsasoa, irribarrea I

Gurasoek sarri esaten zidaten denbora aprobetxatzeko, urteak fite zihoazela, ia konturatu gabe. Gaztetasunetik zahartzarorako zubia laburra zela maiz errepikatzen zidaten. Norbera urteak bete ahala konturatzen da gurasoen esanen fundamentuaz, baina nago belaunaldi guztiei pasatzen zaien kontua dela. Alegia, ez duela erremediorik. Guk gure haurrei ere…

Kafe hotza

Kafeari beste zurrutadatxo bat eman zion arte, ez zen ohartu burua beste nonbait zuela. Hoztuta zegoen kafea. Azkenaldian maiz gertatzen zitzaion. 8:51. Bederatzi minutu falta ziren bilerarako. Esan beharrekoak argi eta ordenatuta zeuzkan eta bazekien gai-zerrendako laugarren puntuari buruz esatera zihoanak zeresana emango zuela. Baina…

Imaginariotik at

Astelehena da berriz, kafe egin berriaren usaina sudur-zuloetatik sartzen zait, eskuak katiluan berotu eta kazkabarra leihoen kontra kolpatzen entzuten dudan bitartean. Goizeko 9:00ak dira, oraindik jendea bulegoan sartzen ari da, egunero bezala bakoitza bere munduan murgildurik; albokoari agur miserable bat ere eskaintzeko astia ez dutela….

Ispilu aurrean

Ispiluaren aurrean. Nire gorputz txiki osoaren isla ikus dezaket nire aurrean. Jertsa grisa,bakeroak eta plaierak jantzita ditut, ohi legez. Aurpegia hurreratu dut ispilura, nire pekakhobeto ikusi nahian. Aspaldi honetan nire pekei grazia ikusten diet. Txikitan pekatsu izatetiknagusitan pekaduna izatera pasatu naiz. Kostaldeko pekaduna. Eta otu…

Udaberria

Eguna luzea izan da. Iratzargailuak jo duenetik, ez duzu ia arnasteko ere denborarik izan. Dena presak, presioa, aginduak, erritmo frenetikoa eta nekea izan dira. Nagusiaren sermoi amaigabeak, erantzun beharreko lan-deiak, amaren kexak betiko kontu berdinekin, erosketak, garbiketa, zereginen lista bukaezin hori eta zure hormona bihurrien…

Aldiak

Ezpainetatik, ezpainetatik hasi naiz, emeki, erdi irekita duzun ahoko hatsak behatza berotzen didan bitartean. Kurba jarraituz noa, gidatuz, izkinara  iritsi arte,  bat-bateko tupustean amaitzen den  izkina hori, eta hortik gora, masailetik gora, inurri bat desertuko duna batean, zure aurpegiko pikorrak saihestu beha- rreko oztopoak bailiran,…

Deja vu II

Egun on. –Eskua luzatu diot, nire lanean distantzia mantentzea oso garrantzitsua baita. – Hasi baino lehen nire doluminak adierazi nahi dizkizut, badakit ez dela erreza, baina zure testigantza ezinbestekoa zaigu zure arrebaren hiltzailea aurkitzeko. –Esku biak batzean berriro sentitu dut ziztada bat sabelean, kauen zotz!…

Deja vu I

Berandutu zait, ze nazka! Iratzargailu madarikatua. Beti ondo konpondu izan naiz bizi guztiko iratzargailu arruntekin, ordulariak diren horiek, alarma jarri eta ondo funtzionatzen dutenak, “pi-pi-pi” zaratatsua eta ametsik gozoenak ere esnatzen dituen horietakoa. Atzo, aldaketa egin nuen irrati-iratzargailu baten truke, musikarekin esnatzea gozoagoa izango delakoan,…