Araurik gabeko jolasa II

Nire desirak handitzen joan ziren, gauza berriak probatu eta deskubritu nahi nituen baztertzeko baziren ere, eta elkarrekin jarraitzen genuen bigarren urtean, bizitzan lehen aldiz kiroldegi batera apuntatu nintzen. Nire gorputzaren onarpena handitzen joatearekin batera, gorputzaren zaintza nahia ere handitzen joan zitzaidalako, eta zaintza horren barruan…

Araurik gabeko jolasa I

Larunbat erabat urdina izan da, hotza, azken hilabeteetako tenperaturarik baxuena izan ez bada, gertu ibili da. Nik hala ere, termometroen gorabeherak kontutan hartu gabe, uztailetik hona (hilabete gutxi batzuk pasa diren honetan), janzkera berdintsua erabili dut lanerako, galtza elastikoak eta kotoizko jertsea. Egunik beroenetan, azaleko…

Maiteminduta maitatuz

Bere begi marroi ilunetan gal nintekeen egunero. Eta hor zegoen berriz, horren seguru, horren irribarretsu baina beheko ezpainak dar-dar egiten ziolarik… Gelako mesanotxea arakatu ostean erdi ezkutuan aurkitutako lentzeriazko bularretako eta tanga beltza nituen soinean. Kolore serio eta aldi berean ausarta, edo hori diote adituek…

Arimen erotika

Iratzargailuak soberan daude Borda baserrian, oilarrak ireki du eztarria indartsu etxekoen lo orduak amaitu direla argi uzteko. Maiatzeko lehen egun hauetan geroz eta goizago jotzen du, argi orduen luzatzearen adierazgarri, instant batean mugimendua da agintari etxeko helduen artean, gazteenak aldiz izara artean bilduta daude, ametsen…

Mariaren isla biluzia

— Ez begiratu tinko edo itsu geratuko zara — errepikatzen zion bere buruari bere isla begiratzen zuen bakoitzean. Hamaika urterekin, bularrak hazi zitzaizkionetik, amonak beti esaten zion gaizki zegoela ispiluan biluzik begiratzea. Harrezkero, etxean inor ez zegoenean, Mariak bere gorputzaren forma kristalean marrazten zuen hatzen…

Gizon misteriotsua

Egunero bezala, arratsaldeko 6etan Eunate autobusaren zain zegoen bere bulegoaren aurrean. Autobusaren zain zegoen bitartez, txakurrarekin paseatzen ikusi ohi zuen. Ez    zekien    bere    izena.    Ez    zekien    non    bizi    zen.    Ez    zuen    ezagutzen. Baina, lau hilabete zeramatzan txakurrarekin paseatzen, beti ordu berean. Hasieran, txakurrari erreparatu zion,…

Askatasun orbainak II

Josuren gelara sartu eta korronte elektriko batek gurutzatu zidan gorputza. Gela nahiko xarmanta zen,paper mukuruez beteta zegoen baina ez zegoen zikina. Paretetan, emakume eta gizonen organo sexualen  esplikazioa eta muskulu ezberdinen mapa zegoen, baita sexuari buruzko poesia labur bat. Liburu ugari zeuden apaletan, sexuaren mundu…

Askatasun orbainak I

Buztana atera zidanean, liztor baten orratza sartuko balidate bezalako txinparta izan zen. Liztada honen pozoia nire alutik bururaino igoko zenaren sensazioa nabaritu nuen. Nire bihotza  zimurtuz eta txikituz zihoan berriro ere, munduko sentsaziorik txarrena gogoraraziz… Nire  burua beirazkoa izango balitz, eta harrikada batek milaka zatitan…

Asanbladari esan ez geniona II

Lagunen bila joan gara, botean gure diru zatia sartu eta gaueko lehenengo erronda eskatu dugu. Hurrengoak jarraian etorri dira, “Sarri Sarri” gerriarekin dantzatzen geunden bitartean. Foko txuriak gora eta behera. Beste garagardo bat. Komunera buelta. Katea gaztetxetik. Beste garagardo bat. “La chica del batzoki mi…

Asanbladari esan ez geniona I

Jarraian agertzen diren pertsonaia eta ekintzak guztiz fikziozkoak dira. Gertakari edo pertsona erreal, bizidun edota hildakoekin izan ditzaketen antzekotasunak kasualitate hutsa dira. Martxoak 3, ostirala Amaitu da astea, behingoz. Ikastolan bigarren hiruhilekoko berreskurapenekin gabiltza orain. Badakizue, klase erdia azterketa bat egiten urduri eta beste erdia…