Azaroak 14

Azaroaren 14a da. Hotz da kanpoan eta iluntasuna da nagusi, nabari da negua ate joka dagoela. Haize ufadek leihoak astintzen dituzte eta Ibai erlojuari etengabe begira dabil, etxeko berotasunean babestuta. Zalantzan egon da arratsaldean plazara joan edo ez, baina azkenean ez ateratzea erabaki du. Urduritzen…

Non larrua, han marrua II

Denok, nahi ditugun harremanak izateko eskubidea dugu, bai gizonezkoek eta baita emakumezkoek ere; errudun sentitu gabe, inori konturik eman gabe, gizartean zalaparta piztu gabe. Pertsona ezberdinekin zopa-janean aritzeagatik, hainbaten ahoa kateatzegatik, zenbaitekin eskulanak egiteagatik, batzuei narrua eskaintzeagatik edota maitaleren batekin marmitak husteagatik irainduak, bereiziak izan…

Non larrua, han marrua I

Gaztaroa gogoa da, gutizia, hunkipena, jakin-nahia. Gaztaroa ilusioa begiz jatea da; jendea ezagutzeko, begia hestea baino luzeago izatea. Gaztaroa jolas egiteko irrika, apeta da; esperientzia ezberdinak bizitzeko nahimena. Ustekabez beteriko kutxa da gaztaroa. Artegatasuna eta ekintzak taxuz burutzeko erantzunkizuna ere bada gaztaroa, hala ikasketetan nola…

Izpi epelak II

Bazkaltzera joan ginen herriko jatetxe batera. Jana dekorazioa bezalakoa zen, tradizionala eta betikoa, baina zoragarria ere bai. Batzuetan guri ere gustatzen zitzaigun tradizionaltasun hori. Bazkarian zehar elkarri gure bizitzak eguneratu genizkion. Lasai bazkaldu eta kafea hartzen ari ginela Ametsek bukatu zuenez, komunera joan zen. Nahiak…

Izpi epelak I

Bere esku epelak esnatu ninduen, nire atzean zegoela bizkarretik hasi eta nire sabelera eraman zuen. Oraindik arraroa zen niretzat horrela esnatzea, beti izaten nuen zalantza benetakoa ote zen edo ametsetan ari ote nintzen. Apirileko larunbat bat zen eta pertsiana izkinatik eguzki-izpi txiki bat sartzen zen….

Beroa zainetan

Arratsalde euritsu eta grisa zegoen kalean, euri tantek etxeko kristalak eta metalezko xaflaz egindako korten teilatuak kolpatzen zituzten, soinu durunditsu eta goxoa ateraz. Aitanak, XXL neurriko kamiseta darama eta horren azpian zetazko kulero urdin bat. Neu, aldiz, pijama leun eta koloretsua, baina, hala ere, hotz…

Wonderful life

Ixil-ixilik zegoen gaua. Aldika auto baten burrunbak entzuten ziren. Hiria argi disdiratsuz josita zegoen, baina ez zen inor kalean. Hotza zenez, eskutik helduta abiatu ginen ezezaguna zitzaigun topalekura. Gaueko hamaiketan honako mezu hau jaso nuen nire segapoto zaharrean: Hernani 18, 00:05ean. Swinger jaialdiak diskrezio handiko…

Eau de vie

Ilunabar sargoria zen Amodio Ganberan, baita auzo horretako hondartzetan ere ondorioz. Surflari, Parisko udatiar, erretretan zeuden gizon-emakumeak eta enparauak erretiratuak ziren beste norabait ordurako. Baina Xan han zen zer suma oraindik; bakantzetan atsegin baitzuen presa gabe ibiltzea eta Euskal Herri penintsularreko jendeak espainolei hartutako ohitura…

Lur eta Amets

Lur irteera kanpaiekin batera sartu zen treneko atetik barrura, salto batean. Ez zen nobedadea, gehienetan presaka iristen zen geltokira, larri, trenak ez duelako itxaroten, lagunek ez bezala. Haiek, nazkatuta egonda ere, bost mintuko marjena ematen zioten alde egin aurrretik, baina trenak ez, txistu jo eta…

Arratsaldeko kafea

Jonek eskolatik umea hartu eta gurditxoan eseri zuen, txorizo otartekoa eskuetan zuela. Eskolatik nekatuta eta tripa zorriak zituela ateratzen zen Iker txikia, goiz esnatzearen eta jangelako janaria gustura ez jatearen ondorioak pairatzen zituen arratsaldeko irteera kanpaia jotzerako. Parkerako bidea hartu zuten biek, bertan erretzen baitzituzten…