Egoera afektiboa II

Kaixomaitia.eus ek  2020ko udaberrian abian jarri duen “Euskal Herritarron harreman afektibo eta sexualei buruzko ikerketari” jarraipena emanez, ikerketaren “Egoera afektiboak” atalaren bigarren iruzkina da hau lehen iruzkin honen “Egoera AfektiboaI” ondorengoa.

Bertan ikerketan egindako galdeketaren G6 galderatik G9 galderara azaltzen ditugu eta hauei dagozkion taula gurutzatuak, xehetasunez ikus iditzazun datuok.

G6 galderarekin etorkizuneko espektatibez, desioez galdetzen genuen, euskaldunok bikotekidea izan nahi dugu? Honela galdetzen genuen: Bikotekiderik ez baduzu, gustatuko litzaizuke etorkizunean bikotekidea izatea?

Erantzunen arabera:

  • Bikotekiderik ez duten euskaldunei bikotekidea izatea gustatuko litzaieke, gehiengoari harreman itxian eta bereziki 18-29 adintartean (%40,6) Adin-tarte hau da, era berean, harreman irekia gehien
    aukeratuko luketeena.
  • Adinean igo ahala, bikotekidea topatzeko nahia behera doa.
  • Harreman irekiak hautatuko lituzkenetatik gehiago dira homosexual eta homosexualak eta bisexualak baino, azken hauek 3 bider gehiago erantzun dute aukera hau heterosexualen aldean.

G6 grafikoa

G6 taula 1

G6 taula 2

G6 taula 3

G7 galderan momentu honetan maitemindurik zauden jakin nahi genuen.

Erantzunen arabera:

  • Maiteminduak daudenak ez daudenen bikoitza dira ia (%61 vs %32) 10 puntuko aldaketa izan da batetik bestera 2016ko ikerketatik. 
  • Bikotekidea dutenen %13,9ak maitemindua ez dagoela aitortzen du; %42ak harreman irekia dutenen kasuan.
  • Ezkonduak dauden pertsonen ia laurdena ez dago miateminduta edo ez daki zer erantzun.
  • Zoriontasun maila afektiboa baxua dutenen %67a ez dago maiteminduta, zoriontasun maila altua dutenen %72 a maitemindua dago. 

G7 grafikoa

G7 taula 1

G7 taula 2

G7 taula 3

Bikote harreman batean zer bilatzen duen jendeak galdetu dugu G8 galderan. Hainbat hipotesi / erantzun posible jarri ditugu mahai gainean, bat baina gehiago erantzuteko aukerarekin. Printzipioz tradizionalenak diren balioak (iraunkortasuna, leialtasuna, familia osatu, babes ekonomikoa) izan dute babes gutxien.

Erantzunen arabera:

  • Galdetutakoen erdiak baino gehiagok aukeratu dituzten baloreen artean 4 daude: Konfiantza eta zintzotasuna (%78,4), elkarrekiko maitasuna (%68,3), adiskidetasuna-ongi pasatzea (%58,9).eta sexua (%47,2). Azken aukera hau 3. aukera zen 2016an baina postua galdu du adiskidetasunaren alde.
  • Babes ekonomikoa, ezkontzea, epe motzeko harreman bat eta gizartearen onarpena gutxien baloratuak dira. Leialtasuna bi sexuek berdintsu baloratzen dute, %24ak ggb.
  • Harreman iraunkorra, sexua eta familia osatzea gizonezkoek gehiago baloratzen dute emakumeek baino eta azken hauek elkarrekiko konfiantza eta maitasuna eta adiskidetasuna gehiago.
  • Zorion maila afektiboa baxua edo oso baxua dutenen artean, baliorik garrantzitsuenak konfiantza eta zintzotasuna (%68,4) eta elkarrekiko maitasuna dira (%66,2). Zorion maila afektibo erdipurdikoa eta altua dutenen artean berriz, konfiantza eta zintzotasuna dira garrantzitsuenak.

G8 grafikoa

G8 taula 1

G8 taula 2

G8 taula 3

Kopuruak ez dira ezta gutxiago ere garrantzitsuenak, moldeko ikerketetan duten balio kuantitatiboarengatik oso erabiliak izan ohi dira galdera hauek, konparaziorako baliogarri izan daitezke, baita eboluzioak ikusteko, urteen poderioz joerak zeintzuk diren jakiteko adibidez. G9 galderan, zenbat bikote harreman izan dituzun bizitza guztian jakin nahi genuen. Bikote harremana kontzeptua mugatu gabe, norberak erabakitzeko aukera emanaz.

Erantzunen arabera:

  • Ohikoena 2-5 bioke harreman da, %61,8. Galdetutakoen %25ak bikotekide bat edo batere ez izan du eta %3 ak baina gutxiago izan du 10 bikotekide edo gehiago.
  • Galdetutakoen %5ak ez du inoiz bikote harremanik izan, 18-29 adintartekoen %12ak.
  • Galdetutakoen %84 ak bikotekide bat eta 5 artean izan ditu.
  • Bisexualak eta joera sexuala “beste” gisa adierazi dutenak dira bikote harremanik izan ez duten gehienak, %15 eta %16 hurrenez hurren, homosexualak jarraian (%11) eta %3 heterosexualak, azkenik.

G9 grafikoa

G9 taula 1

G9 taula 2

G9 taula 3

Hauek dira galdera hauei emandako erantzunen gainean guk egindako gogoetak, zuk beste batzuk badituzu gustora jasoko ditugu!