207 gela

Iraitzek mugikorraren dardara nabaritzen du sakelan.

  • Bai? – unean ahal izan duen ahotsik lasaiena jarriz.
  • Kaixo… – erantzuten du ahots sendo batek- ni naiz, Amets. Barruan al zaude? 207, ezta?
  • Bai, bai! Oraintxe irekiko dizut.

Lehen aldia da Iraitzek halako zerbait egiten duela. Kaixomaitia delako horretan profila egitea eta pixka bat tonteatzea bale, baina hotel batean geratzea ezezagun batekin oheratzeko? Nork esango zion inoiz halakorik egitera ausartuko zenik! Baina han dago, nerabe bat bere gau handiaren zain egoten den bezalaxe, nerbioak jota. Bere ile hori luzea biltzen duen mototsa ondo estutu, eskua aurpegi aurrean jarri, bota berri duen txiklearen mentolezko hatsa usaindu eta, arnasketa sakon baten ondoren, atea irekitzera joaten da.

  • Aupa! – Ametsen ahotsak ezin du zirrara gehiago adierazi. Argazkitan ikusia zuen arren ez zuen espero Iraitz hain erakargarria izatea aurrez aurre: Begi berdeak, irribarre lotsatia, pekatxoak masailetan… Bere estilokoa guztiz!
  • Aupa, bai- Bi musu ematera gerturatzen da. Hain dago epela Ametsen masaila… eta daraman lurrin freskoak zentzumenak pizten dizkio. Konturatzen denerako pare bat segundu daramatza gustura usaintzen… – Aurrera, eh? – eta eskuarekin argi ahulez argitutako gelarako sarrera eskaintzen dio.

Astiro ohearen alde banatara gerturatzen dira, eta bertan eseri. Isiltasuna. Elkarri irribarre lotsati bat egin eta bata bestearengana gerturatzen dira.

  • Zer, lehen aldia da hau egiten duzuna? – Ametsek.
  • Bai, asko nabaritzen zait, ezta? – Iraitzek barrez – Orokorrean egoera seguruagoak nahiago izaten ditut, baina hain rollo ona transmititu zenidan idatziz eta, bueno…
  • Hemen gaude! – Ametsek ere barre urduri bat botatzen du– Egia esan zaila egiten zait nire berdina bilatzen duen pertsona bat aurkitzea: ni ez nago prest bikote batetarako, baina sexua sexuagatik izateak ere ez nau gehiegi erakartzen. Nik nahiago izaten dut zerbait goxoagoa, lasaiagoa… – Iraitzen eskua hartu eta hatzak banan bana laztantzen hasten da – biok ondo pasatzea da garrantzitsua, egiten duguna egiten dugula, ez dago inolako presiorik.
  • Ufff – Iraitzek hasperenka – ba eskerrak esan didazun, ze nahiko beldurrez nenbilen… Gogoa badut, noski, baina inoiz ez dakizu nolakoa izango den beste pertsona aurrez aurre izan arte… Baina “legala” dirudizu. Eskerrik asko hain jatorra izateagatik.
  • Zuk erraztu didazu horretarako bidea.

Elkarri irribarre egiten diote. Ametsek Iraitzen aurpegia emeki laztantzen du. Aurpegiaren parean duen ile-xerlo bat belarri atzean jartzen dio, hatzak lepatzeraino eramanda burua goxo heltzen dio eta masailan musu luze eta isil bat ematen dio. Iraitzek bere gorputza Ametsengana gerturatu, eskuarekin aurpegia inguratu eta mantso-mantso bere ezpainak Ametsenetan jartzen ditu; musu samur bat ematen dio. Biek batera hasperen egiten dute, kopeta kopetaren aurka, begiak itxita, beraien arnasketak batera doazela konturatzen dira; irribarre egiten dute eta beldur guztiak joaten zaizkie.

Iraitzek musu sakonago bat eskaintzen dio eta Ametsek gustura onartzen dio. Mingainak dantzan hasten dira zurrunbilo batean; zeinen atsegina den beraien arteko kontaktu epel eta irristaria. Beraien arnasketak azkartzen hasten dira eta elkarren buruak gero eta irmoago eusten dituzte.

Iraitz Ametsen gainean jartzen da eserita eta mingainarekin ezpainak busti ostean berriro musukatzen du, honek bueltan ezpainean hozkatxo leunak eginez noizean behin. Bien gorputzak frekuentzia berea hasten dira arnasten, sakonago, elkarri airea pasako baliete bezala. Ametsen eskuek Iraitzen gorputzean zehar bidaiatzen dute: ilea, lepoa, bizkarra, aldakak… arropak gorde zitzazkeen sekretuak laztanekin topatu nahian. Iraitzek musuak ezpainen alboetara daramatza, astiro-astiro masailetara pasaz, belarrira iritsi arte; ertza mingainarekin perfilatzen du, gingila leunki hozkatzen du eta bere arnasketa etenari Ametsen belarrian estalpea ematen dio. Ametsek laztanak oratze sendoetan bihurtuta erantzuten dio, bere arnasketa lepoan itzuliz Iraitzi, eta honek bere bidaian behera jarraitzen du, lepoan musu hezeak landatuz, mingainarekin lagunduz. Ametsi plazerezko intziri batek ihes egiten dio, Iraitz ahalduntzen duena eta Ametsen lepoa gogotik zeharkatzera gonbidatzen duena. Plazerraren plazerez Ametsek hasperen sakon bat egin, Iraitzen aurpegia esku hartean hartzen du eta musu sakon batzuk ematen dizkio, aurpegi osoa ferekatzen dion bitartean. Ordurako biak daude erdi izerdituta, erdi listuz estaliak; izugarrizko beroa egiten du.

Batak besteari kamisetak kentzen laguntzen diote, beraien gorputzak azaleratuz. Iraitzek mototsa askatzen du eta Ametsen gorputza haztatzen du: azal lodikoa, sendoa, izerdi perlatxoez josia, usain guztiz erakargarri bat igortzen duena. Ametsez, aldiz, Iraitzen gorputza argi kontran ikusten du, ile luzearekin estalia sorbaldetaraino, pekatxo maitagarriez josia, pinpilipauxa baten hegalaren fintasuna duen azalarekin; emeki laztantzen du hatz-mamiekin, bere hauskortasuna ekidin nahian. Elkar musukatzen dira sutsuki zurrunbiloaren indarra handitzen delarik, beraien arnasketa etenen erritmoaren dantza epelean.

Ametsek eskuak Iraitzen gerrira jaisten ditu, bizkarretik, eta, galtzetan barrena, barruko arroparen ukitu leunean zehar ipur-masailak oratzen dizkio, bitartean aurpegia titiburuetara gerturatzen duelarik. Bere ezpainekin titiburuetako bat inguratzen du eta Iraitzen intziria baimen bezala hartuta kontu handiz masajeatzen du, noizean behin hortz baten eta ezpainaren artean irristatuz. Iraitzek esku bat ohearen atzeko horman jarri behar izaten du, plazerarekin zorabiatua, bere barne sua taupada bakoitzean zabaltzen nabaritzen duelarik.

  • Uff – Iraitzek ahots fin eta erdi hautsiarekin – ez nuen uste hain bero nengoenik, ez dut uste ahalko dudanik…
  • Lasai – Ametsek irribarre goxo batekin – ez dago inolako betebeharrik, goza ezazu. Izugarri gustura nago zu horrela ikusita – aurpegia laztantzen dio, erpuruarekin ezpaina igurtziz.

Elkar musukatu eta mugimendu azkar batean Iraitzek bere galtzak eta galtzerdiak eranzten ditu, eta berdina egiten du Ametsenekin. Ondoren lehengoko posiziora itzultzen da, hain goxo dagoen magalerea, azala azalarekin, biloa biloarekin… nabarituz, gori eta estu. Ametsek aurre hartu eta lepoa musukatzen dio, sakon, gogotsu, esku batekin zilborrean behera, sabelaren pean, barruko arroparen ertzarekin topo egiten duen arte.

Oztopatutako behatz hori liraintasunez Iraitzen ahora gerturatzen du eta honek astiro-astiro ezpainekin inguratzen du, ahoa den ingurune epel eta hezean barneratuz. Ametsek behatz horrekin, ondoren, barruko arroparen harresiaren ertza leunki perfilatzen du; Iraitzek dardara bat nabaritzen du sabelean eta arnasketa mozten zaio segundu batez. Orduan Ametsek barruko arroparen goma zeharkatu eta bilo kiribiltxoen itsasoan bilatzen zuena aurkitzen du. Iraitzek baimenezko hasperen bat ematen dio; ia lehertzear dago, arnas estuka. Ametsen eskua berarenarekin estaltzen du azken igurtziak mantsoak baina sendoak izan daitezen. Arnasketaren etenak gero eta maizagoak dira eta zentzumenen borborrean azken ukitua jasotzen du.

Su artifizial bat lehertzen da Iraitzen barnean, marea bero batek bere gorputza zeharkatzen eta gogortzen du. Eutsitako arnasarekin burua atzeraka erortzen uzten du eta orduantxe, bere erraien taupadak edonon nabaritzen dituelarik, soindun hasperen batek ahotik ihes egiten dio, eta arimak gorputzetik ihes egin izan balio bezala Ametsen gainean erotzen da. Honek goxo-goxo inguratzen du besoekin, sabelean epizentroa duten dardar erreplikak dituelarik oraindik. Ilea emeki laztantzen dio, noizean behineko musu isilak pausatzen dituelarik eta Iraitzek, bitartean, arnas sakonaren bakea aurkitzen du Ametsen paparrean.

Minutu gutxiren buruan berera itzultzen da.

  • Lo hartu al dut?
  • Ez nago ziur, baina uste dut segundutxo batzuetan zehar baietz. – Ametsek irribarre txiki batekin.
  • Ai ama, – tentetzen saiatuz – ze lotsa! Eta… eta zu? Ai ama… Ez duzu ezta buka-
  • Lasai – eskuarekin Iraitzi xerlo bat belarri atzean jarriaz – Ez dut gehiago behar, zoragarria izan da. Zoragarria zara. Zatoz… – bere paparrera gerturatzen du berriro, buruan musu txiki bat ematen dio eta emeki ferekatzen du biek lo hartzen duten arte.

Irakurle maitea, galdera batzuekin natorkizu orain: pentsatu al duzu uneren batean istorio hau gizon bat eta emakume baten inguruan zen, bi emakumeren inguruan edo bi gizonen inguruan (nik dakidala Iraitz eta Amets, biak dira izen unisex-ak)? 25 urteko bikote bat edo 65eko bat zenik pentsatu al duzu? Pentsatu al duzu agian Amets beltza izan zitekeela? Pentsatu al duzu agian Iraitzek gorputz-taila ez normatibo bat izan zezakeela? Eta Iraitz itsua izan zitekeela? Eta Amets gurpildun aulkian egon zitekeenik? Bietako batek HIESa izan zitekeela otu al zaizu?

Istorioa berriro irakurtzera gonbidatzen zaitut, naturalki atera zaizun konbinaketa alde batera utziaz eta beste bat aukeratuaz, eta gero beste behin, eta gero beste behin… Goxotasunak egoera guztietan magia bera duela ikusiko duzu.