Haizeak eramanak

Ez dut aurtengo abuztuaren zazpia sekula ahaztuko. Bezperan, jaiki orduko profil berri hura goitik behera miatu nuen, “antzekoa lehen ere ikusi izan duk, ez zaik oso ezezaguna egiten” pentsatu nuen nerekiko. Nahi zuen guztia omen zuen, senar perfektua, alaba zoragarria, ogibide bihurtzen asmatu zuen zaletasuna,…

Nire ohera iritsi zinenetik

Emateko gogo hau izango da maitasunaren bertsiorik errealena, agian… Nire ohera iritsi zinenetik, askotan esnatzen naiz. Polita da zure ondoan lo egitea, baina loa bestelakoa da… Ihes egin du, lehenago, harrapatzen ninduen lo sakonak. Nola ez naiz esnatuko ba zu ondoan zaudela jakinda? Irrikak loa…

Arratsalderik lizunena

Europako kapitalak gorroto ditudala argi dago. Ez dakit zergatik jarraitzen dudan horiek bisitatzen. Kriston hotza egiten du, jendez gainezka daude, biztanleak serioegiak eta ixilegiak dira… Baita nerabeak ere! Begiratu horiek. Mugikorrean sartuta, ez dute elkar begiratzen eta, gehien jota, irriño txiki bat oparitzen diote pantailaren beste aldean dagoenari,…

Jackson Pollock

– Ez dut uste berriro deituko didanik… – Zergatik diozu hori? Azaldu didazunaren arabera gustatu zaizkio zure artelanak. – Bai, hasieran harridura aurpegia ipini du, ez zuen espero nire lanek halako kalitaterik izango zutenik. Kolore hautaketa garbia eta egokia egin dudala esan dit, baina… –…

Ezina, ardoaren eragina

“Hi eta biok ez gaituk sekula berriro elkartuko”. Horrela amaitu zuen gure azken elkarrizketak. Ordutik ez genuen gehiago hitzik egin. Inoiz topo egin izan genuen alde zaharrean edo parrandaren batean, baina “agur” egoki bat baino ez genion egiten elkarreri. Sei urte igaro izan baziren ere,…

Eman zure tragoko izotza II

Ziztada hedatu da gorputz osora eta nire oineko behatz txikitik kanpora irten da, iruditu zait zapaiaren aurka egin duela talka. Basurde eme baten marrua. Begiratu zaitut aurpegira. Zelako begirada maltzurra duzun, gustuko duzu ni nire onetik at ikustea. Jasan ezina zara, baina ez nazazu sekula…

Eman zure tragoko izotza I

Behin gau osoa pasatu nuen zure ametsari begira. Begirik ere ez nuen itxi behar izan. Nire izara artean, nire aldarteko mundu birtual honetan, seguru sentitzen naiz zurekin topo egiteko. Beti ez da hala izan, ordea. Gogamenetik at, ez naiz beti begiak irekita zuri begira gelditzeko…

Ezkontza baten amaiera IV

Kaixomaitia.eus · Ezkontza Baten Amaiera III Kapitulua. Esperientzia kitzikagarrien mundu osoa  Biharamun goizean, ezin zuen sinetsi gertatutakoa. Laburbiltzen saiatu zen: senarra bere lagun batekin aurkitu zuen ohean, baina ez zuen hainbeste harritu. Gauez noraezean ibili ondoren, bere maitaleari deitzea erabaki zuen. Bere etxean amaitu zuen,…

Ezkontza baten amaiera III

Kaixomaitia.eus · Ezkontza Baten Amaiera III Kapitulua. Lagun berri bat Hilabete baten ondoren, leku pilo batean egina zuten larrutan jadanik. Lehen astean, bulegoa izan zen bilgune nagusia. Igogailua behin baino gehiagotan aprobetxatu zuten “quicky” baterako, ahal zuten guztietan magreatzen ziren, eta mahai baten gainean ere…

Ezkontza baten amaiera II

Kaixomaitia.eus · Ezkontza Baten Amaiera II Kapitulua. Topaketa komunean Asteek aurrera egin zuten. Denbora horretan, modu deigarrian janzteari utzi zion, bekadunarekin hain sarri topo egiten ez zuen arren. Senarrarekin egiten saiatu zen, baina senarrak ez zuen interesik erakutsi, eta gogaitzen hasia zen bere hoztasunagatik. Pasio…