Maitatzearen artea
Nekane aspertuta zegoen inbertsio arriskutsuei buruzko konferentzia hartan. Bi egun zeramatzan Gasteizen lan-bidaia batengatik, eta bere onetik kanpo zegoen. Aspaldidanik aspertzen zuen bere lanak. Gezurra zirudien, hogei urte lehenago bere beso bat moztuko zukeen orain zegoen lekuan egoteko. Baina aldaketa bat behar zuen, zerbait sortzaileagoa…