Batura I

Nire ‘izena’ Markel da, eta interneten hasitako esperientzia bat, kontatuko dizuet. 36 urte ditut.

Nohizean behin aspertuta edo bero, edo biak batera nagoenean txat batera sartzen naiz, ziber-sexu bidez masturbatzeko asmoarekin. Nahiz eta gehienetan txatak ohianaren antza euki, oso boladaka jende jatorra topatu dezakezu, eta benetan tarte oso atsegin bat pasatu.

Hor nenbilen nin ‘Bilatzaile’ ezizenarekin, eta bapatean, nirekin hitz egin asmoz ‘Bikote’ nick-a zuen bat hasten zait hizketan.

  • Kaixo, zer moduz?
  • Ondo, eta zu?
  • Ondo ere, hementxe denbora pasan
  • Nongoa zara?
  • Gasteiz kanpoaldekoa
  • Eta Zu?
  • Gasteizkoa
  • Hara, ze kasualitatea, zaila da norbait euskalduna eta ingurukoa topatzea hemendik
  • Arrazoi duzu, gainera ez da erreza hiru esaldi arrunt elkar trukatzea hemendik, zelako ohiana! (kar, kar, kar,…)
  • Zeren bila hemendik?
  • Bikote bat gara, eta gizon baten bila gabiltza, hiruron artean jolastu ahal izateko.
  • Proposamen tentagarria bai…
  • Aizu, moztu behar dut, hemen duzu nire skype-a hitz egin nahi baduzu

Eta horrela bukatu zen elkarrizketa. Eskarmentua nuen horrelako mozketekin, beraz hasiera batean nahiko mesfidati izan nintzen. Egun batzuk pasa ziren Skypetik hitz egin gabe egon ginena, baina nire sorpresarako hiruzpalau egun pasa zirenean, berriz ere hitz egiteko aukera izan genuen.

Nik baino pare bat urte gehiago dituzte biek, Unaik eta Naroak. Biek nahiago zuten beste bikote bat topatzea biekin jolastu ahal izateko, baina nahiko zaila ikusten zuten. Nire aldetik aspaldidanik neukan, beste gizon batekin zer sentitu zitekeenaren kuriositate hori, eta ideiak erakartzen ninduen. Ez genekien fisikoki erakargarriak izango ginen, beraz, elkarri argazki bat bidali genion, arroparik gabe baina aurpegia erakutsi gabe, hori beste egun baterako utzi genuen eta. Hirurok gorputza fisikoki nahiko arrunta daukagu, eta hirurok antzeko gustua.

 

 

Kontaketa hau jarraitzaile anonimo batek bidali digu. Eskerrik asko!

Zuk ere kontaketa erotikoak idazten dituzu? Saiakera egin nahi duzu?

Hemen argitaratzea nahi baduzu, posta elektronikoz bidali admin@kaixomaitia.eus helbidera. Aipatu zure izenarekin edo ezizen batekin argitaratzerik nahi izango duzun.
Kontaketa podcast bihurtzeko aukera ere izango da, bikoiztaile profesionalek eginda.