Urtebetetze Oparia (II eta azkena)

Kaixomaitia.eus | Musutruk

Diegoren zakila  nire ahoan ponpatu  du, eta aurre-isuria dasta dezaket. Ez dut nahi korritu dadin, hala ere. Oraindik ez. JJaiki eta bere sabela,, bere bularra zeharkatzen ditut nire mihi beroarekin, hozka egiten diot eta berak garrasi. Aitorrek bere zakilaren punta pasatzen du nire uzkitik klitoriaraino. Harriduraz eta atseginez  egiten dut hasperena. Diego sutsuki musukatzen hasi naiz. Egongelaren beste aldera begiratzen dut, eta bikoteetako bat biluzten hasia da. Batuko zaizkigute? Aitor altxatu eta nire aurrean jartzen da. Nire aurpegia bere zakilaren parean dago. Berarekin sudurra jotzen dit. Iletik heldu eta estutu egiten nau, eta barruan sartzen dit, osorik, eztarriraino. Horrela manetndu du  segundu batzuz, ia ezin dut arnasarik hartu. Baina zer atsegina! Diego atzean jartzen da, eta nire uzkia, nire bagina, nire klitoria miazkatzen hasten da. Ipurmasailak hozkatzen dizkit eta indarrez astintzen nau. Bere zakil punta ipurdian jartzen dit, nire uzkiaren sarreran dago eta indarrez bultzatzen du eta jarraian atera du eta berriro indarrez eraso egiteko. Nik ezin diot intziria egiteari utzi eta Aitorri eskatzen diot gauza bera egin diezadala aurretik. Iletik heldu eta nire buruaren mugimenduei laguntzen jarraitzen du. Atseginez zurrupatzen jarraitzen dut, baina nire baitan sentitzeko irrikaz, osorik. Bat-batean Diegok aldaketatik heldu eta indarrez beragana erakarri eta barruraino sartzen dit bere zakila. Minez eta atseginez oihu egiten dut eta altxa egiten naiz, bere ezpainei hozka egin eta mingaina ahoan sentitzeko. Biluzi den bikotea beste gelara joan da. Baina beste gizonak zzakila atera eta harro-harro erakusten dit, pajeatzen  den bitartean. Aitorrek burua biratu eta musu ematen dit pasioz, eta titiburuak hozkatzen dizkit, lehenik bata eta gero bestea. Estutu nire titiak esku artean, gero eta gogorrago hozkatzen dizkit. Nire isuria nabaritzen dut hankartean, eta ukitzen hasten naiz. Ezin dut gehiago jasan eta korritu nahi dut, behar dut! Diegok eskumuturretik hartu eta eskua bizkarraren atzean jartzen dit. Gero eta indar handiagoarekin buztantzen nauen bitartean, gero eta azkarrago. Barruraino iristen da. Bere barrabilek nire ipurmasailen kontra talka egiten duten hotsa entzuten dut. Etengabe astintzen nau. Zenbat min eta zenbat plazer aldi berean! Hil egingo naiz! Aitorri begiratzen diot eta berriro erregutzen diot. Hurbildu eta jezarri egiten da. Muxu iheskor bat ematen dio Diegori, eta bere zakil guztia sartzen dit barruan, atarikorik gabe. Musu artean urtu ginen hirurok, laztan artean. Bati musu eman eta gero besteari. Gure mingainak ukitu egiten dira, hirurak batera. Etenik gabe ponpatzen naute, indarrez, erritmo berean. Diegok indarrez eusten dizkit titiak, eta beherantz eta gorantz bultzatzen nau, bere erasoaldien erritmoan. Nire gorputza plazerrez bihurritzen da. Dagoeneko ez ditut hankak sentitu ere egiten. Inoiz ez bezala ari naiz gozatzen. Beste gizona jaiki eta sofaren atzean jartzen da. Esku batez bere zakila hartzen du, besteaz iletik heltzen dit. Ahoa ireki eta atseginez zurrupatzen hasi natzaio! Diegok bere esne beroaz betetzen nau eta intziri artean lepoa hozkatzen dit. Ni prest nago eta hozka bakoitzak konbultsio txiki bat eragiten dit. Diego sofan erortzen uzten da, nekatuta. Emakumea hurbildu egiten zaio, belauniko jartzen da sofan, gona altxatzen du eta kuleroak belaunetaraino jaisten ditu, hankak irekitzen ditu, eta bere esku artean Diegoren burua hartu eta bere sexura hurbiltzen du, ikusitako ikuskizunak kitzikatuta. Diego bere bagina guztia miazkatzen hasten da, bere klitoriarekin entretenitzen da, zurrupatzen du, putz egiten dio. Badaki korritzeko zorian dagoela, eta atsegin emateko behatzak sartu dizkio eta ahoa hurbiltzen dio, bere jariakinak dastatzeko. Berak gogor egiten du oihu, Diegoren burua estutzen du hankartean eta borborka isuri da bere ahoan.

Aitorrek ipurmasailetik heldu dit bereganatzeko, estutzeko. Nire g punturaino iritsi dela badakit. Ahobetez garraasi egin dugu biok  eta nire potota gainezka isuri du, gure jariakinak nahastu eta nire baginatik txorroka irteten dira. Jainkoa! Zein larru saio mundiala! Nik jada ez daukat indarrik hanketan. Bestearen zakila zurrupatzen jarraitzen dut, gogoz baina indarrik gabe jarraitzen dut isurtzen den arte. Irrikaz musukatzen nau. NIre zulo guztiak esnez beterik daude. Plazerrak hustuak. Plazerrak beteak.

 

 

Argazkia “The threesome” Anton Nefedov