Bikoteko masturbazioa sexuari pizgarri handia ematen dion osagaia da. Zure bikotekidea nola masturbatu azalduko dizugu, biok goza dezazuen.
Sexu bikaina izateko masturbazio teknikak
Ez dago arau finkorik sexuaz hitz egiten denean. Bai atariko gisa, bai orgasmora garamatzan une atsegin gisa, bikoteko masturbazioa sexu-harreman egokienen parte izan daiteke.
Bikote bakoitzak erabakitzen du zer den une bakoitzean kitzikatzen diena. Baina ez baduzu masturbazioa binaka probatu, zuengan eragina duen onuraz harrituko zara.
Zure bikotekidea masturbatzea
Masturbazioak ongizatea eta ondorio positiboak dakarzkie masturbazioa praktikatzen duten pertsonei. Hori denek dakigu. Baina zer gertatzen da elkarren artean masturbatzean?
Zure bikotekidea masturbatzeak onurak dakarzkie biei, bai maitasun harreman batean, bai bikotekide sexual batean. Sexuaz eta gure gorputzez gozatzeko balio izateaz gain, elkarrekin plazera lortzeko, bikotean egitean, elkar gehiago ezagutzen eta besteari gozarazten diguna adierazten laguntzen digu. Azken batean, ohean gehiago komunikatzen laguntzen du.
Benetan funtziona dezan, oso garrantzitsua da gustura, erlaxatuta eta aske sentitzea, une oro adierazteko zer gustatzen zaigun eta zer nahi dugun. Horrela ez bada, zaila izango da gure bikoteak zintzotasunez kontatzea zeintzuk diren bere nahiak edo non eta nola nahiago duen elkar ukitzea.
Badira masturbazioan laguntzeko perfektuak izan daitezkeen jostailu sexualak. Maiz masturbatze tresna horiek bakarka erabiltzen dira, baina zergatik ez elkarrekin?
Esan behar da bestea nola masturbatu jakiteko eskulibururik onena zure bikotekidea izango dela. Gustu sexualei eta koitoa sentitzeko moduei dagokienez, ez daude bi pertsona berdin. Horregatik, izan libre galdetzeko ea berari gusatzen zaion bezala ari zaren eta edo beste zerbait nahiago duen.
Hala ere, gako batzuk eman ditzakegu, elkarren arteko masturbazioan hasteko edo gauza berriak probatzem laguntzeko balio lezaketenak.
Nola masturbatu emakume bat
Emakume batekin izandako sexu harremanetan, bere anatomia genital propioa hartu behar da kontuan. Emakume bat klimaxera eramateko aliatu handia da klitoria, baina beharrezkoa da nola estimulatu jakitea, ikusgai dagoen zatia baino askoz handiagoa baita, eta, batez ere, oso sentibera. Horrek ez du esan nahi beldur izan behar diogunik, baizik eta haren gidaritzapean esperimentatu behar dugula.
Klitoria estimulatzea
Emakume guztiek ez dute klitoriaren gaineko sentsibilitate-maila bera, baina, oro har, klitoria gehiegi estimulatzen da, hasi eta berehala zuzenean eta bat-batean ukitzen bada. Onena pixkanaka-pixkanaka hastea izaten da, alboetan laztan leunak eginez eta kitzikapenaren arabera intentsitatea handituz joatea.
Estimulazioa beste eremu erogeno batzuetan
Klitoriaz haratago, ordea, bada mundu gehiago noski. Baginako ezpainak ere oso harkorrak dira laztanetarako, baita uzkia ere. G puntua estimulatzea, klitoriarekin baginaren barrualdetik zuzenean lotua dagoena, oso esperientzia atsegina izan daiteke. Baina puntu honen bilaketak bikotea aztoratzen badu, agian ez du merezi. Pazientzia eta enpatia dira, horrelakoetan, gomendiorik zentzuzkoenak.
Masturbatzean, gorputzeko beste eremu erogeno batzuk estimulatzeko aprobetxa dezakegu. Masturbatzen dugun bitartean, lepoa miazkatzen badiogu edo bularrak laztantzen badizkiogu, kitzikadura are gehiago hedatuko da.
Nola masturbatu gizon bat
Nahiz eta asko irakatsi nahi izan digun filmografia pornografikoa gizakiei gustatzen zaienari edo gustatzen ez zaienari buruz, utz diezaiogun gure ohekideari berak adieraz diezagula zer duen gustoko.
Adibide gisa, galdetu ahal diozu ea nahiago duen lubrifikatzaile bat erabiltzea, masturbazioa atseginagoa izan dadin eta marruskadura mingarria izan ez dadin.
Zakila estimulatzea
Zakilak eta klitoriak antzekotasun asko dituzte. Horietako bat da hobe dela emeki-emeki estimulatzen hastea, pixkanaka erritmoa handitzen joateko, gure kidearen gorputz-hizkuntzak erreakzionatzen duela ikusten dugun heinean. Glandea da tokirik sentikorrena zentzu guztietan, kitzikapenaren arabera, ukitu eta irmotasun handiagoz heldu ahal izango diozu.
Zakilaz haratago
Berriro ere, masturbazioan ez da zakilean bakarrik zentratzea gomendatzen, baizik eta ondoko eremuak esploratzea. Gizon askok plazer handiko sentsazioak sentitzen dituzte barrabiletan, perineoan eta uzkian. Nola ez titiburuak, edota gorputzeko beste atal ugari ere oso kitzikagarri izan diatezke. Larruazal osa da sexu órgano paregabea. Beraz, ideia ona da eskuekin eremu horiek guztiak zeharkatu eta zer gertatzen den ikustea. Baita gune horietan masturbazioa hastea ere, beroketa moduan, zakilarengana iristen garenean erekzioa jada osoa izan dadin eta hura ukitzeko prestasun handiagoa izan dezan.
Ligatzean sexu-harremanak aberastea bilatzen duten edo bikote-harremanez ahalik eta gehien gozatzea espero duten pertsonentzat, masturbazioa sexuaz aparteko osagai bat emango dien aukera bat da.