Sofan eseri-etzan ginen, bakoitza alde batean jarri ginen besteari begira eta hankak ondo luzatuta gure artean gurutzatuta jarri genituen. Gure oinek fereka leunak ematen zizkioten elkarri, nahigabean bailitzan, eta tonto-tontoan berriketan, ordu betean bakoitzak bi garagardo edan genituen eta horiekin atrebentziek maila altuagoa hartu zuten.
– Gosea sartzen hasi zait Adrian… baduzu platano gogor horietako bat ez den beste ezer? Kar kar kar. – Bota zidan.
– Baditut zenbait gauza bai, eta oraintxe etxean dudan platano bakarra nirea da eta fruta-dendakoak baino bigunagoa dago… – Esan nion jaikitzen nintzen bitartean eta sukaldera jaki bila abiatuz.
Ogia, gazta eta patata poltsa bat eraman nituen egongelara.
– Aizu, pijama horrekin ipurdi ederra nabari zaizu. Jar zaitezke une batez sofan buruz behera
etzanda? – Galdetu zidan zer intentzio zuen jakin gabe.
– Orai nire ipurdiaren test bat egin behar al didazu ala? Kar kar kar. – Esan nion bromarekin nire
urduritasuna estali nahian.
– Lasai, nolakoa duzun ikusi besterik ez dut nahi… ederra duzu, eskukada batzuk emango nizkizuke
gustura. – Esan zidan atrebentzia osoz.
– Beste ezer nahi duzu “madame”? – Esan nion jolasteko gogoz nire urduritasuna pixkanaka morbo
bilakatuz.
– Jarri zaitez lau hankatan ipurdia nigana bideratuz.
– Nola?
– Entzun duzuna, gurekin txortan egiten duzuenean horrenbeste atsegin duzuen postura horretan
jartzeko esan dizut, gaizki iruditzen ala?
– Ez… – Erantzun nion bere eskaerari kasu eginez.
Plast! Bere eskuarekin zartako polita eman zidan…
– Aizu! Zertan ari zara? – Esan nion apur bat harrituta.
– Jolasten… ez duzu atsegin? – Galdetu zidan izugarrizko aurpegi morbosoarekin.
– Ummm… ehhhh…. tira… bai.
– Ez dut sekula gizonik arnes horietako batekin zulatu… eta kuleroak bustitzen zaizkit imajinatze
hutsarekin… Zuri egin al dizute inoiz?
Bazirudien zer edo zer bazekiela edo auskalo, baina bere galderak erabat bideratuta zeuden nire
intimitatearen atal beroenak agerian uztera.
– Bai, probatu izan dut, … ehmmm… gehiago esango dizut, nik arnes horietako bat badut… – Esan
nion erdi urduri erdi berotzen hasita.
– Zer diozu, benetan? Erakutsi iezadazu! – Esan zidan azkar batean bere ezpainak hozkatzen zituela.
Lau hankatako posiziotik atera eta sofa zuritik altxa nintzen. Arnesa leku berdinean gordetzen nuen
beti, logelan nuen armairu handiaren hirugarren tiraderan hain zuzen ere. Armairuaren egurrezko
atea zabaldu, tiradera ireki eta arnesa gordeta zegoen poltsa hartu nuen. Arnasa azkartu zitzaidan eta
horrekin batera bihotz taupadak ere bizkor kolpatzen hasi ziren.
– Hementxe duzu Malen… – Esan nion sofara gerturatu ahala.
– Eta hau guztia zure ipurdian sartu izan da? – Esan zidan harridura eta morbo aurpegiarekin.
– Beno, jolastu izan dut bai… – Nahiko agerikoa zen, baina lotsa eman zidan hori aitortzeak!
– Utziko didazu janzten eta zuri sartzen dizudala simulatzen?
Malenek non utzi ote zuen noizbehinka erakusten zuen lotsa?
– Ea proba dezagun nola geratzen zaizun…
Gainean zeramatzan galtza berde eta estuen gainetik janzten lagundu nion. Lotzen laguntzen ari
nintzaiola, silikonazko zakila eskuartean hartzen zuen eta honek zuen sentsibilitatea eta
moldagarritasuna probatzen ari zen alde batera eta bestera mugituz.
– Zer, jarriko al zera lau hankatan berriz? Kar kar kar, ziur desiratzen zaudela! – Esan zidan
begietara begira, ni tonto aurpegiarekin harrapatuz.