Sexbentura ero(e)tikoak III

3. Afrika, kontinente beltza

Iritsi zen eguna eta Oihanko eta Lara aireratu ziren kontinente Afrikarrerantz pozarren. Kontinente beltza ala koloretakoa bezala deiturikoa; gogora datorkit beltz batek esandakoa, txuriak garela “jente de color”, beraiek beltzak direla beti. Gu berriz, jaiotzean berdeak garela, gaixotzean horitu egiten garela, lotsatzean gorritu, gaixotzean horitu, hotzarekin urdindu… Bazuen arrazoirik gure lagun beltzaranak.

Kalean erlojuak, galtzerdiak etab. saltzen ibiltzen diren asko Senegaldarrak izan ohi dira eta Oihanko eta Lararen lagunak dira. Hauek zenbait aholku eman zizkieten eta baita toki esanguratsuen berri eman ere. Beraz, ez dira galduko neskak. Senegalen geldialdi bat egingo dute eta ondoren Hegoafrikara joango dira, nahiko kolonizatuta dagoela badakite, hala ere, zer ikusiko irrikaz doaz. Entzuna dute turismo sexuala oso modan dagoela Afrikako lurralde askotan. Oihanko eta Lara ez doaz baina asmo horrekin. Ez da beraien helburua.

Hegazkinean berriketan doazela…

-Lara zuri depilatuta gustatzen zaizkizu?

-Bai, pixkat bai, ez? Berdin zait Barbie edo Ken bezala ez badaude baina txukun! Sastrakarik gabe! Nik panpinatxo batek bezala daukat, soilduta, pornoetan bezala. Jejeje

-Neuk, gogoratzen naizenean edo zitaren bat dudanean mozten dut, besterik gabe. Emakumeon tara madarikatuak. Badakizu gizonezkoetan ile motza eramatea modan erromatarrek jarri zutela?

-Erromatarrek?

-Bai, gudan iletik tira ez egiteko. Ondoren modan jarri zen.

-Indio gerlariek aldiz, ile luze ederra zuten. Baaaa… hasi dira neskentzat pornoa egiten, alutik 5zm-tara ateratako penetrazio plano finko horiek behingoz alboratuta, erotismoa landuz.

-Uhmmmm, ikusi beharko!

Senegalera iritsi bezain pronto, festa batera gonbidatu zituzten, hango batzuen lagunak baitira EH-an dauden Senegaldarrak. Dantzari onak dira afrikarrak eta bazen han “Salsa”, “Bachata”, “Kizomba” eta bestelakorik. Kontaktuko dantzak dira eta laster hasi ziren elkarri begiradak botatzen Oihanko eta Lara. Euskaraz lasai esaten zizkioten elkarri kontuak barre artean. Whatsapp-eko audioetan Larak bidaltzen zion abestiaren letra ulertzen hasi ziren bat-batean. Festa ederra bota zuten dantza eta dantza, Oihankok ongi pasatzea besterik ez zuen helburu, Larari, hasieratik Mamadou izeneko mutil lerden bat atsegina egin zitzaion. Luzaro jardun zuten dantzan elkarri estuki lotuta, elkarren usainak eta arnasak hartzen, bi gorputzak batera, sintonian mugituz. Izan zen “txakurreo” edo “perreo”-rako astirik ere eta Mamadou zein Larak eutsi egin zioten euren animalia senari behin baino gehiagotan. Gau hori berezia izan zen, aura positibo bat zen airean. Alde batetik Oihanko eta Lara, gonbidatuen gelan oheratu ziren eta Mamadou eta besteak beraien geletan.

Larak onartu zion Oihankori Mamadourekin intimitatean bakarrik gelditzeko gogoarekin gelditu zela baina ez zela une egokirik suertatu eta halaxe bukatu zela gaua. Bestalde, ez zekien ezer gehiago sentituko lukeen gero eta ez zituen bere hitzetan “bazterrak nahastu nahi ezertarako”.

Hurrengo aste guztian, Larak Mamadourekin topo egitean kalean, oso gustora sentitzen zen eta aste horretan, denbora dezente pasa zuten batera. Azken gaua zen, Hegoafrikara joan behar zuten jada eta berriro ere dantzaldia antolatu zuten herritarrek. Dantza nahikoa eginda eta festa zaratatsutik pixkat aldendu ostean, muxukatzen hasi ziren Lara eta Mamadou.

Lara ez zen sekula pertsona beltz batekin egon, Mamadou ere ez txuri batekin baina gustora zeuden eta Mamadouren ezpain lodiak Lararenekin juntatu ziren, tarte batean aritu ziren honela, Lara Mamadouren gainean jarri zen arte eta mutilaren praka zabal, mehe eta koloretsu zulatuak igurtzitzen hasi zen, iztarretatik goraka jarraituz, praketan gailentzen zen zakil gogor eta handia eskuekin hartuz, Lara ere biluztu zen, elkar miazkatu zuten goitik behera, Lararen titiburuak puntan ziren, Mamadouk ahoan sartzen
zituen, hozka txikiak eginez, alua busti-bustia sentitzen zuen Larak… Mamadouk ez zuen kantzontziloak erazteko astirik hartu, Larari tanga alboratu zion eta oihaneko animaliek ere entzungo zuten plazerrezko oihua atera zion Larari. Gaua batera pasa zuten elkarri igurtzi, muxu eta orgasmoak oparitzen.

Gau horretan hitza eman zion Larak Mamadouri berriro elkartuko zirela.

Hurrengo goizean, Oihanko eta Larak Hegoafrikarako hegazkina hartu zuten, Oihanko pozik, airez aldatzeko gogoz eta Lara penaz, Mamadou buruan.

Hegoafrikan zeudela, Larak ez zuen momentua gozatzerik lortu, Oihankok esaten zion oraina bizitzeko eta gero bueltatuko zela Mamadourekin, baina une horretan ez zen gai, Lara maitemindu egin zen eta ez zuen besterik buruan. Mamadourekin telefonoz luzaroan aritzen zen. Disfrutatu zuten ahal zutena eta halakoren batean Oihankok Euskal Herrira bueltatzea erabaki zuen, hegazkinean zetorrela, “La Polla” musika taldearen “Tope Bwana” abestia etorri zitzaion burura, Evaristo eztarri betean abesten zela:

“Gozas negro? Tope bwana.

Negro ¿Gozas? En las chozas.

Es una historia muy africana, zumo de negro a la americana.”

Poztu egin zen bere barnean lagunarengatik eta Mamadougatik ere bai, kasu honetan abestiaren lehenengo ahapaldia betetzen zelako, bigarrena beharrean. Aldi berean, ohartu zen, abestia arrazista dela pentsatzen dutenak eta “jente de color” esaten dutenak, “beltzak” esan beharrean, jende bera direla. Burutazio horietan zebilela, lokuluxka bat egitea pentsatu zuen, bidaia luzea zuen aurretik.

Larak aldiz, Senegalera hartu zuen hegazkina, Mamadouren besoetara itzultzeko. Bi lagunak banatu egin ziren oraingoan, baina haserretu gabe, hori zuten bidaiatzen hasi zirenean helburu nagusienetakoa. Dena ondo, dena mondongo?


4. Handik hiru urtera…

Udaberria zen eta Lararekin hondartzara joateko geldituta zegoen Oihanko. Lararekin eta bere semearekin. Izan ere, Larak, Mamadourekin jarraitzen zuen ezagutu zirenetik eta haurtxo ile-kizkurdun bat izan zuten. Nork esango zion Larari haur bat izango zuela? Anai-arreba asko dira eta garbi zuen bere garaian, ez zuela sekula haurrik izango. Tarteka joaten ziren Senegalera, baina momentuz Mamadou EH-ra etorri zen bizitzera.

Oihankok kaso pixkat egin dio txikiari:

-Zer moduz dago Aisha?

-Ama…ma…ma…mamama…

-Titia nahi duzu, ezta?

Lara nekatuta ageri da eta hala komentatu dio Oihankori.

-Joe titia, ez dakizu nolako energia duen honek, logura izaten dut egun osoan.

-Eta besterako gogorik bai?

-Bufffff baita ere, Jajajajaja… ikaragarri egia esan. Ez dut kexarik alde horretatik Mamadourekin, semental bat da, tarte bat dugunean, ttak. Aurrekoan balkoian, afalostean, loreei ura ematen ari nintzela, atzetik gerturatu zitzaidan, hain goxo! badakizu, pixkat aparte bizi gara, ez dago etxe blokerik gurearen aurrean eta ilun zegoen. Gona altxatu zidan eta txista! Hain gozo egiten dit, oso barruan sentitzen dut. Jijiji, oso gustora nago berarekin bestela ere, nahiz eta haurdunaldia gogorra izan zen. Eta zeu, zer moduz pittin?

-Ba neu ere mutil sutsu bat ezagutzen nabil, bai, ona da eta fisikoki gehiago erakartzen nauten mutilak ezagutu ditudan arren, zalea da zirriak egiten,. muxuak ematen eta jolasean, oso maitekorra da. Aurretikoei garrantzi handia ematen die, ez doa koitoaren bila soilik, kamasutra kontrolatzen du, jarrera ezberdinak probatzen ditugu, errepertorio handia du eta lortzen du ni harritzen jarraitzea. Atzo esaterako, sukaldeko amantala soilik zuela soinean ireki zidan etxeko atea.

-Afari goxoa prestatu dut eta postrea erostea ahaztu zaidanez, neu eskaintzen naiz. -bota zidan, jejeje.

-Uhmmmmmm oh la la!

-2. platera jan ostean beraz, eskutik heldu nion eta egongelara joan ginen, lurrean, alfonbra gainean, bera tente zegoela ni jaitsi eta belaunikatu nintzen bere aurrean. Postrea oso goxoa zegoen, ondoren nire txanda izan zen, neu zutitu nintzen eta bera jaitsi zen behera, eskuekin ilea xarmanki igurtzen nion bitartean, azkenean 69 batekin bukatu genuen biok lurrean zilipurdika. Zenbat iraungo duen gureak, auskalo baina egongo garena, ongi egon gaitezela. Ez diot minik eman nahi eta gainera sexua oso ona dugu.

-Pozten naiz benetan, ea noiz egiten dugun afari bat laurok!

-Bai horixe, Aisha amonarekin utzi, jeje, gainera, badut sekretutxo bat kontatzeko… ez duzu sinetsiko… zenbat buelta ematen dituen bizitzak…