2. Errutina aldaketa, India
Ringgggg- ringgggggg-tinonino-ninonino-tinonino-ninonino…telefonoa.
-Aupa rubiiiiii!
-Nola dabil nire motxaile kuttunena?
-Tope lanean.
-Gero pote bat bai? Ni eskalatzera noa. Tarte bat dut gitarra klasera joan aurretik.
-Ni boxeotik 19:30tan ateratzen naiz. Pasako naiz rokotik.
-Ederki. See you!!
-Chao chao.
Oihankok Indiara egiteko bidaia hori zuen buruan Larari komentatzeko, nahiz eta bakarrik asko bidaiatu izan duen, une horretan Lararekin partekatu nahi zuen esperientzia. Gauean beraz barra ertzean eseri ziren…
-Gabon, kaña bat eta te berde bat faborez.
-Tea edaten…zeharo ingelestuta jada Oihanko?
-Beno… garagar monogamismoa ere ez da ba izango aukerarik iraultzaileena.
-Hemen, edariekin bezero poligamoak ditugu gehienak maja!
-Bai ezta? Jaja… “Hobe da mozkor ezaguna izatea, alkoholiko anonimoa baino”.-bota zion tragoekin mahai aldera zuzentzen zelarik, konbertsazioa komentario inozo horrekin bukatutzat eman nahian.
-Jajajaja… eta zer darabiltzue ba hemen? Zuek biokin auskalo!!
-Ba… gure kontuak.
Larari tabernako zerbitzari hori kuxkuxero xamarra dela esan ostean, “Terelu” deitu zion, (justu gaur jai omen du euren laguna den beste zerbitzariak) Oihanko eta Lara izkinako mahai batera joan ziren lasai berriketan egitera.
-Bueno, eta zer? Zer esaten didazu indiakoaz?-berotuta zegoen Oihanko.
-Konbentzitzen banauzu…
-Hartuko dut nik dena, fidatzen zara?
-Bai. Baldintza batekin, ez dugu haserretu behar.
-Ados.
Indian zehar bidaiatu zuten, Himalayako mendi aldean gustora ibili ziren, han Oihanko eta Lara exotikoak ziren, eta Oihankok pare bat erlazio esporadiko izan zituen, bat hango gizonezko batekin, “Raju”, indiarra, gizonezko ederra benetan; mendian ibili ostean beraren etxean gelditzen ziren lotan Oihanko eta Lara errupia (Indiar moneta) batzuen truke. Rajuk ongi sukaldatzen zuen, irakaslea zen ofizioz eta bi ume haziak zituen; banandu eta bere gurasoen etxaldera bueltatu berri zen. Ohiankori esan zionez, bere emazte ohiarekin soilik egon zen bizitza guztian. Uda zenez, montzoiak harrapatu zituen pare-parean eta pareta bustita zegoen, ezin zen eskalatu…edo pareta txikiak eskalatu zitezkeen. Beraz, Rajurekin pasatzen zuen denbora Oihankok, laburra izan zen baina errespetu eta maitasun handiko istorioa bizi izan zuten. Gauero, oheratzen ziren eta maitasuna egiten zuten. Egoki da honela esatea, nahiz eta erlazio laburra izan denboran, garbia eta zintzoa izan baitzen. Beste egoera batzuetarako erreserbatuko nituzke “gainkatu”, “ñakatu” edo “follatu” moduko esamoldeak, guztiz zilegi eta gozagarriak hauek ere.
Lara pixkat aspertu egin zen egun hauetan, gainera ez zuen hainbeste pasio eskaladarako. Boxeo borrokaren batera joan zen eta muturra berotuta itzuli zen etxera, berak ere astindu zuen indiarren bat, hala ere.
Ondoren mugitu ziren handik eta beste bi mutil ezagutu zituzten, Lander eta Salva, hauek ez ziren indiarrak. Honela babesa eta laguntasuna bilatu zuten elkarrengan… gau batean Landerrekin muxukatu zen Oihanko, ibai gainean geldik zeuden txalupa baten gainean, abentura gogoangarria bizi izan zuten Delhi-ko aterpetxeetan…atrakzio handia sentitu zuten eta euren gogoari ez zioten trabarik ipini; Landerrek zenbaitetan ixiltzeko esaten zion barre txikiarekin Oihankori txortan goxo hasi eta gogor jarraitzen zutenean, Oihankok plazerrez oihu egiteari eusten zion bitartean, 4 edo 5 orgasmo jarraian izanez aldiko. Lander gainean… Oihanko gainean…Oihanko lau hankatan, Lander lurrean eserita…buffff izerditan blai Delhiko berotan.
Oihankok kontzientzia har moduko zerbait izan zuen ondoren momenturen batean, bidaiatik bueltatzean. Pentsatzen jartzen zen ongi egin ote zuen, bi pertsona ezberdinekin erlazioak mantentzearekin hain denbora gutxian, pixkat zikina sentitzen zen… bazekien heziketaren kontuak zirela, kulturala zela… baina gero bietako inorekin aurrera jarraitu nahi izan ez zuenez, errudun sentitzen zen nolabait. Larak, adarra jotzen zion “ligoi” bat zela esanez, mutil askok desiatzen zutela etab. Ez zion Larari ezer kontatu izan zituen sentipen horietaz. Zenbat kalte egin duen maitasun erromantikoak.
Sexu-transmisioko gaixotasunen proba ere egin zuen sentipen horietatik abiatuta, EH-ra bueltatzean buklean zituen pentsamendu batzuen ondorioz. Zenbaitetan buelta asko ematen zizkion buruari Ohiankok eta Hiesa ote zuen ere pentsatu zuen noizbait, neurririk hartu gabe izandako erlazioren baten ondorioz. Mikrobiologiako probek negatibo eman zuten.
Indian denetik ikusi zuten, zazpi seme alaba dituzten etxe askotan seme-alabek giltzurrun bakarra dute. 20.000 errupiaren bueltan saltzen dute, 200 bat dolar inguru, giltzurrun batekin bizi daitekeelako. Bestalde, esklabutza eta prostituzioa ematen da eta ez mafietatik eratorrita soilik, izeba, osaba edo bizilagun batek komentatuta joan daitezke, neska gazteak saldu ere egiten dituzte errupia batzuengatik. Gizartearen hipokresiaz barne lanketa sakon bat egiteko aukera eman zion.
Handik bueltan gutxi iraun zuten gure bi neskek herrian, oraingoan Hegoafrika zuten buruan, Afrikan, Marokon bakarrik egonda zeuden eta bazuten Afrika sakonago ezagutzeko gogoa. Larak “mami qué será lo qué tiene el negro?” abesten zion Oihankori brometan WhatsAppeko audio bidez eta hegazkina hartua zuten jada, bidaia girotzen zihoan eta ilusioa zuten biek kultura, jende eta toki berriak ezagutzeko.
Hegazkina hartu aurreko gauean, Oihanko eta Lara pare bat pote hartzera joan ziren eta Mirenekin topo egin zuten, Mirenek lehen Josu izena zuen. Miren hobeto datorkio bere izaerari, ile luzea utzi du eta berak hobeto ikusten du bere burua era horretan, estetika ere bat doa bere izatearekin edo horrela sentitzen du, azken finean. Gustora aritu dira kontu-kontari eta apur bat luzatu zaie azkenean.
Gazteagoa zenean, gaizki pasa zuen Mirenek; isekak, ez zuen bere lekua topatzen, bere iritzia garatu gabe zuen gertatzen zitzaionaren inguruan, ez zekien ongi zer gertatzen zitzaion… denborarekin ulertu du eta orain bere barnean egin duen lanketa hori besteekin partekatzen du.
Bere kasuan eta oso kirolaria izanik, argi zuen kirola egiten pasio berarekin jarraitu nahi zuela eta osasuna kaltetuko liokeen ezer ez lukeela hartuko. Oso natural hartzen ditu gauzak eta esan zigun gehien kostatu zitzaiona bere burua onartzea izan zela; jakitea nor zen eta zergatik sentitzen zen horrela.
Beraz, bileretara joaten, epaitzen ez zuen eta eroso sentitzen zen jendearekin egoten eta nolabait bere izaera garatzen eta ahalduntzen hasi zen. Zenbaiti hasieran arraroa egiten zitzaion arren, guretzat ez du buelta gehiagorik. Ebakuntzarik eginda dagoen ala ez, kontatu ohi du berak gaia ateratzen bada eta jende jatorrarekin badago.
Gogoan dut, oraindik eskolan, Miren haur txikia zenean, txisa egin zuen noizbait gainean eta irakasleak arropak aldatu behar izan zizkionean…
-Zer jarriko dizkiot, kuleroak ala galtzontziloak? Eta zer komunetara eramango dut, mutilenera edo neskenera? Ez dut haurra gaizki sentitzerik nahi.
Homosexualak “sendatzen” dituzten kongregazioek hainako labore ona egingo du honelako galderak burutzen dituen irakasleak, alajaina.
Buelta gaitezen geurera ordea, Miren ere gustora animatuko litzateke Oihanko eta Lararekin Hegoafrikara bidaiatzera baina une honetan master batekin dabil jo ta ke. Beste batean izango da, eutsi horri Miren!