Sexbentura ero(e)tikoak I

  1. Barrez hasi ziren… lagun handiak dira.

Oihanko eta Lara lagunak dira. Lagun handiak.

Oso mundu ezberdinetatik etorri arren, estimu handia diote elkarri. Oihanko “etxe onekoa” da bizilagunaren esanetan. Beti sortu izan dit atzerakada esamolde horrek edozein era eta hizkuntzatan. Administraritza ikasi zuen Oihankok, bokazio handirik gabe, gurasoen eta diputazioan lan egiten duen izeba baten on beharrezko aholkuei jarraiki. Neska azkarra da Oihanko eta nahiz eta lehen urtea tabernetan eta festa giroan gehiago pasa klasean baino, atera zuen eta bota zien mahai gainera “ditxosozko titulua”.

-Hor duzue. Eta nota onarekin! Gustora, ezta? Orain nik nahi dudana egingo dut.

Gurasoak beldurtzen zituen zoro puntu ederra zuen Oihankok.

Lara, beste egoera sozioekonomiko batetik datorren neska bat da, ijitoa, begi eta larruazal beltzekoa, polita kanpotik, ikusgarria barrutik. Lana egin izan du gaztetatik, etxetik garaiz alde egin zuen eta bere kasaka moldatzen ohituta dago inori azalpenik eman gabe.

Gau batean erabaki zuten Indiara joan behar zutela, biek ere, estimulu, aldaketa eta bizipenak nahi zituztelako, San Joan bezpera zen eta sutondoan zeuden biak gazpatxo batekin, jendea suaren gainetik saltoka zebilen bitartean. Lara, aurreko gauean ligatu zuen mutilarekin izandako gora beherak kontatzen ari zitzaion Oihankori, barre artean. Ez zuten ligatzeko arazorik biek ere, ez ziren “zatarrak” nolabait esateko (gaur eguneko estereotipo elitista eta zentzugabearen baitan) eta garai batean esaten zen
bezala, “latina zekiten”. Oso garaiz hasi ziren erlazioak izaten eta erlazio luzeren batean egon ziren arren, bukatu izan zenean, asko kosta izan zaie berriz “ankla botatzea”.

Hain autonomoak izanda eta bakardadeari beldurrik ez izanda, zenbaitetan kosta daiteke erlazioek irautea. Disfrutatzeari ematen zioten balioa eta bizitza era intentsoan bizitzeari, inori kalterik egin gabe. Badakizue, “Tempus fugit”.

Beno, gindoazenera: Lara bere bezperako laguntxo horren kontuetan ari zitzaion Oihankori, ohera joateko esan ziola, joan zirela eta une batean ez zitzaiola gustatu.

-Gogo gehiegi zuen tipoak. Sekula egin izan ez balu bezala. Oso baldarra zen!

-Jajajaja… emozionatu egingo zenuen.

-Alde egin nahi nuen bat-batean.

-Eta?

-Ba…azkar pentsatzen hasi nintzen, handik nola aldegin erarik xamurrenean biontzat…mutila, berez, jatorra zen… segituan egoera baretu…berriketa pixkat, aitzakia jarri eta martxa!

-Jaja… ikusi nuen gero tipoa, begirada galduarekin zihoan. Gizajoa.

-Bufffff, sekula ez zait gertatu, edan ere asko egin genuen atzo.

-Biharrik ez balego bezala zenbiltzaten bai! Zer nolako dantzak!

-Ez naute betetzen mutilek. Ez nau betetzen ezerk. Nahiko nazkatuta nago bizi dudan errealitatearekin. Ez zait gehiegi gustatzen nire bizia momentu honetan Oihanko, momentu “sin mas-eroan” nago, ezer nabarmentzekorik gabe.

-Neu ere nahiko nazkatuta egia esan, errutinaren gurpilean, “El día de la marmota” filmea ikusi duzu? buffff, norbait interesgarria ezagutuko nuke baina ez da sortzen…

Gau horretan elkarrekin bukatu zuten ohean eta hainbestetan lagun bezala ibili ostean eta elkar beti era horretan ikusi ondoren, alkoholaren eraginez edo… muxuka hasi ziren, ukitzen, titietatik hasi miazkatzen eta eskua elkarren kulero barruetara iritsi arte, behatzak umel sentitzen eta intzirika… elkarri ferekak eginez, anabasa batean ohean, begiak bueltatuta… gozoa izan zen.

Hurrengo goizean Oihanko ez zen ia ezertaz oroitzen… kristoren kazkarreko mina zuen eta esnatu zenerako Lara leihoan zegoen, zigarro bat erreaz, aurpegi xelebrez begiratzen ziola.

-Oso ondo pasa nuen baina ez dut errepikatu nahi.-bota zion bat-batean Larak matrailezurra okertuz. (egin zutenari garrantzi asko emango ez balio bezala baina ilusiorik ere egin ez zion tonuarekin).

-Egia daaaa, atzo zer ibili ginen?

Eta biak barrez hasi ziren. Deserosoa izan zen une labur batean baina ez egin zutenagatik, ez zuten erakarpen berezirik sentitu elkarrengan eta duda piztu zitzaien ea gertatu zen horrek beraien laguntasuna kolokan jarri ote zezakeen. Naturaltasuna zuten bizitza eta egoera ezberdinekiko, beraz, ideiak ordenatu ostean berriro ekin zion Larak:

-Mozkortuta nengoelako eh! bestela ezingo nizuke alurik jan inola ere. Jajaja.

-Ixo, ixo…”Jager”-ik ez gehiago, mesedez. Ai ama!

-Ona izango zitekeen gustatu izan balitzaigu, ongi konpontzen gara.

-Beno, probatu dugu hori ere, niri ez zait bereziki gustatu.

-Niri ere ez baina asko maite zaitut.

Emozionatu egin ziren eta 20 bat segunduko besarkada batean murgildu ziren, fusio emozionalerako beharrezkoa omen den denbora hori, hain juxtu.