Azken rock-and-rolla

Gaueko hamarrak eta bost ziren, kontzertura joateko ordu aproposa. Iritsi eta garagardoa eskuan oholtzara hurbildu ginen, ezkerreko aldera, hain zuzen ere. Minutu batzuk igaro ondoren, eta hainbat garagardoren ostean, argiak itzali zituzten: festa hastear zegoelaren seinale. Eta hasi zen bai, gitarra elektriko baten melodiapean. Adrenalina nire gorputzetik barrena bidaiatzen zebilela sentitu nuen. Baina musika ez zen horren eragile bakarra, baita eszenatoki gainean zegoen gaztea ere, kontzertua gitarra astintzen hasi zuena; motel hasieran eta azkarrago ondoren, atzak gora eta behera. Bere atzak nire bihotz taupaden erritmora mugitzen ziren, nire betazalen erritmora, nire oihuen erritmora. Ez dakit noizbait musika zure barruan dagoela sentitzera ailegatu zaren, baina horixe sentitu nuen nik. Salto egitea, oihukatzea, dantzatzea eta izerditzea izan zen ondorengo minutuetan egin nuena. Baina azken kantuan dena aldatu zen, zehazki gitarristak begietara begiratu ninduenean. Deus esan gabe begi-keinua egin zidan eta irripar bihurri batekin kontzertua modu xelebre batean amaitzea lortu zuen, hasieran aipaturiko adrenalina desagertaraziz eta urduritasuna nigan piztuz. Hori izan zen ziurrenik azken akordeak baino lehen txiza egitera joateko arrazoia, betiko urduritasun madarikatua eta harek nigan sortzen duen txizagura.

Zorionez ez zen ikusiko nuen kontzertu bakarra. Gaztearen begirada ezin burutik kendu nengoela, nire tokira bueltatu nintzen eta berriz hasi zen dena. Atzak gora eta behera, ezkerretik eskubira. Musika nire barnean egongo balitz bezala. Bigarren kontzertu honetan lotsa erabat galdu nuen, beharra sumatu nuen eta. Pentsa zein punturaino, egin berri nuen mototsak lurra ere ikutu baitzuela. Zorionez ez nintzen lurrera erori zen bakarra izan, nire azpian gazte bat zegoen. Hogei bat urteko gazte bat. Denbora gutxi behar izan nuen nor zen konturatzeko. Bai, bai, bera zen. Azkar batean altxatzen ahalegindu nintzen baina alferrik, nire oina berearen azpian trabaturik baitzegoen. Urduritu egin nintzen, bertatik altxa nahi nuen eta. Tira, ez dakit zein punturaino geratu nahi nuen bera azpian nuela lurrean botata, haren bihotz taupadek nireekin bat egiten zutelarik.

Oina berearen azpitik irten orduko nire oinek lurra ikutu zuten eta nik buruan izugarrizko mina sentitu nuen, erorketaren ondorioak. Hortaz, esertzea erabaki nuen, nire lagunaren eta haren bikotearen ondoan. Horduantxe topatu ziren gure begiradak beste behin ere, eta deus esan gabe, zutitu eta buruko mina erabat ahantzita nuela harengana gerturatu nintzen. Ez genuen txintik ere esan, elkar begiratu eta joaten hasi ginen. Isilik egon ginen oinak aurreruntz zijoaztela ohartu ere egiten ez ginelarik, komunikazio bakarra hitzezkoa ez den hori izan genuelarik. Oinez geundela eskutik heldu nion, nire atzak bere atzekin elkartuz. Eskua ferekatu zidan, xuabe, ni erabat lelotuz. Pentsa, ohartu nintzenerako belardi batean eserita gaunden, herritik urrun. Parez pare geunden, begietara begira eta zenbat desiratzen ginen elkarri hitzik erabili gabe helaraziz.

Berriz ere ilea mots batean bildu eta ezpaina kozkatu nuen eta ezpaina kozkatzeari utzi gabe harengana jausi nintzen. Ezpaineko azpiko aldea kozkatu nion eta aurrez nengoen posiziora bueltatu nintzen, baina gutxi iraun nuen bertan, lepotik heldu eta ezpaina musukatzen hasi baitzitzaidan. Ezpainaren goikaldea lehenik, behekaldea gero eta ohartzerako gure mihiek bat egin zuten. Nire ezpainak bezain umelak zeuden, baina ez zen bustirik zegoen nire gorputzeko ezpain bakarra; beheko ezpainak goikoak bezain umelak baitzeuden. Ez nintzen bero zegoen bakarra, bere zakila ere gogor eta tente zegoela sumatzen ari nintzen eta. Lepoa miazkatu nion, miazkadura horiek musu bilakatu ziren eta musu horiek, nire eskuak haren praka barnera sartzera bideratu zidaten. Gerrikoa askatu nion eta hark mediak erantzi zizkidan. Bularretakorik gabe nengoenez lana erreztu nion. Kamixeta elkarri kendu eta bere galtzak nire oinekin trabatu ziren haren gainean eseri nintzenean. Lehenengoz bere zakilak eta nire aluak ukitu egin ziren, kanpotik elkar ezagutu ziren, leun-leun, gu bezala. Gerria mugitzen hasi nintzen haren zakilak nire alu bustia laztantzen zuelarik. Haren eskuak nire mototsean zeuden, nireak beheruntz jaisten hasi nintzelarik. Kilima batzuk egiten hasi nintzen, nire alu bustiak utziriko umeltasun hori haren zakilean zehar zabalduz, barrabiletaraino.

Bere atzak nire barnean sumatu nituen eta aurrez sentituriko sentipena berriz nigan agertu zen; berriz ere gitar soinua nire barnean sumatuz. Gora eta behera, ezker-eskubi. Intentsitateak gora egin zuen, tenperaturak bezala. Ezpainek musu emateari utzi zioten, musuak aluan sentitzen hasi nintzelarik. Mihiarekin jolasten hasi zen eta ni lehen bezala izerditzen hasi nintzen, kontzertuan bezala oihu egin nahi nuen, salto, dantza. Txizagura ere sentitzen hasia nintzen. Hotzikarak behera jaitsi ninduen. Bere zakila heldu eta musuak ematen hasi nintzen ni ere, mihiarekin laztantzen. Barrabilak miazkatu nizkion bere gorputzean hotzikara sortuz. Mototsetik heldu zidan eta titiak miazkatzen zizkidan bitartean egiten nuena ikusi gabe kondoia bere poltsatik atera eta zakilean ipini nion. Irristakor zegoen, nire listuaz josia. Zakila nire barnean sartu zuen. Berotasuna zen nagusi. Nire barnean bere zakila nuela pentsatzeak are beroago ipini ninduen. Nire alua bustirik zegoen eta horrek jolasa erraztu zuen. Sartu eta atera ibili ginen, elkar musukatuz, elkar usainduz, elkar miazkatuz, kozkatuz, gozatuz. Eta bapatean lehen hitzezko komunikazioa iritsi zen: oihu amaigabe bat. Hura bai oihua. Baina ez zen bakarra izan jarraian beste bat etorri baitzen, eta beste bat gerora. Gitarra sentitu nintzen une batez, bera gitarrista zen eta nire oihuak musika. Bion artean melodia bat sortu genuen, berriz, noizbait birsortuko duguna, edo ez.

Etxean naiz gau hori berpizten, nire atzek nire alua ukutzen dutelarik. Altsa eta nire bibragailu zaharrena hartu dut, klitoris famatura bideratu eta klik, sagua klikatzetik botoia klikatzera pasa naiz. Brrrrr, dardara hasi da. Normalean jostailu isilak direla dioten arren beti egiten dute zarata, gaurkoan erritmoa markatzen lagunduko dit behintzat. Mugitzen hasi naiz, izerditzen, eta di-da batean orgasmora ailegatu naiz. Ez dakizue makina madarikatu honek nolako oihuak sorrarazten dizkidan, eta di-da batean, gainera. Zapi batekin alua lehortu eta gau hartara bueltatu naiz, aitortu behar dudalarik, ohartu naizela gau hartako hiru kontzertuetatik azkena izan zela gustukoen izan nuena.